Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Hiru triku, hiru truku

Hiru triku, hiru truku

Elena Laka 2010/07/19 15:52

Donostiara joan eta ipuina erosi genion umeari.

Geltokian, bueltako trenaren zain geundela hasi zen irakurtzen.

irakurketa

 

Trenera sartu eta Errekalde aldean geundela itxi zuen liburua.

- Ya está. Irakurri dot. Orain gustora irakurriko nuke bigarren eta hirugarren partea.

Ez da meritu txikia,  haranzkoan Debatik Zarautza bitartean Marca adi-adi irakurtzen joan zenarentzako.

X. Mendiguren, ekin lanari.

 

etiketak: ume, ipuin, trena
xme
xme dio:
2010/07/19 18:52

jo, zelako propaganda.

eskerrik asko; saiatu beharko (beste batzuek larregi idazten dudala esan arren); bitartean, liburutegian badira gauza politak, idazle horrenak nahiz beste askorenak.

goraintziak marcazaleari.

elena
elena dio:
2010/07/20 12:12

Ez horregatik. Orain arte sekula ez diot entzun bigarren parterik eskatzen. Luzapena, futbol partidena baino ez zuen eskatzen. Futbol fitxaje berriekin zalantzarik izanez gero, badaukazu zeinek argitu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.