Ortozik
uhin elektromagnetikoak
FULL SIGNAL
multinazional batzuk boikoteatzen duten dokumentala
Pasa den abenduaren 2an Talal Jabari palestino-amerikarraren dokumentala estreinatu zen New Mexicoko zinemaldian. Gaia, alanbrebako teknologien arriskuak.
Sarean filmaren trailerra aurki daiteke. Dokumental osoa noiz ikusiko zai...
TRAILERRA:
Full Signal Documentary Trailer from Full Signal on Vimeo.
.
Documentos TV
Contracorriente, ZENTSURATUTAKO PROGRAMA
2002ko urtarrilaren 8an, Pedro Erquiciaren Documentos TV saioak Contracorriente izeneko programa prestatu zuen, kutsadura elektromagnetikoaren eraginei buruzkoa.
Zentsuratua izan zen.
Hilabete batzuk beranduago Valladolideko neskatxoetako bat hil zen.
Nahiz eta gobernu aldaketa egon eta TVEko ekipoa aldatu, programak ez du argitara biderik izan TV publicoan.
Zein da arrazoia, osasun egoera on bat izateko higiene elektromagnetikoaren beharra izkutatzeko?
Kutsadura elektromagnetikoa
Punto radio irratian Carlos Requejori elkarrizketa
Duela lau bat urte ezagutu nuen Carlos Requejo. Pertsona bizia, laguna, zazpiki xamarra, eta gaian aditu eta aritua.
Bizilekuaren kalitatea edo bizigarritasuna aztertzen duen disziplina definitzeko, berak, domobiotika eta domoterapia hitzak osatu zituen. Geobiologia, inguruko erradiazioen azterketa, habitataren medikuntza, baubiologie, bio-bizigarritasuna edo etxe osasuntsuaren kontzeptuak erlazio zuzenean daude.
Besterik barik, honatx elkarrizketa:
Contaminación electromágnética. Entrevista a Carlos Requejo, Domoterapeuta.



