Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Osasun krisia, medikuntzaren krisia edo...

Osasun krisia, medikuntzaren krisia edo...

Asier Arregi 2022/09/11 22:30
Hildako gehiago daudela... baina ez dakigu zergatik eta jakin dezakeguna zentsuratu egiten da, baita NAZIOARTEKO ADIERAZPEN BAT izanda ere. Tristea gero, blog xume baten informatzeko beharraren beharrak eraginda idaztea.

Atzo, txertoek sortutako osasun krisia salatzen Nazioarteko Adierazpenaren irakurketarekin prentsaurreko prentsabakoa  egin zuten Bilbon. Prentsa bakarra Independentea...oraindik oso minoritarioa den arren, zentsurak bere hortan badirau, geroago eta gehiago zabalduko dena. Beharrez.

Gure mediku batzuk behintzat hor dabiltza aurpegia ematen. Eibarko Rikardo Arriola ere hortxe. Aupa Rikardo!

Adierazpenetik: medikuntzaren historian aurrekaririk ez duen nazioarteko osasun krisi baten aurrean gaudela adierazten dugu, "Covid-19aren aurkako txertoekin" lotutako gaixotasun eta heriotza ugari daudelako.

Datuak aztertzeko gogorik ez da egongo beharbada gobernuen eta komunikabideen adituen aldetik, orain arteko txertoaren aldeko tesiak gezurrak izan baitira.1.600 heriotz gehiago Hego Euskal Herrian...eta ez dakigu zergatik. Eta ikertzeko nahirik ere ez?

Kirolari gazte pila bat hil da bapatean. Iktusak, tronboak, bihotzekoak, minbizi oso biziak...areagotu, biderkatu egiten ari dira. Baina ez da ezer gertatzen...ea inor enteratu gabe pasatzen doazen...beste mundura.

Erantzun beharra dago. Norabidea aldatu. Txertoaren eraginak murrizteko eta sartutako kakazarra ateratzeko (aluminioa eta abar) badaude baliabide ezberdin eta eraginkorrak.

Eta mesedez, geratu dezagun zentzubako txertatzea.

Hona hemen Adierazpena:

NAZIOARTEKO OSASUN KRISIAREN ADIERAZPENA, "Covid-19 TXERTOEKIN"
LOTUTAKO GAIXOTASUN ETA HERIOTZENGATIK.

Guk, mundu osoko mediku eta zientzialariok, nazioartean osasun krisi bat dagoela adierazten dugu, “Covid-19 txertoak” izenez ezagutzen diren produktuak ematearekin korrelazioan dauden gaixotasun eta heriotzak direla-eta.

Une honetan, gehiegizko hilkortasunaren lekuko izaten ari gara herritar gehienei “Covid-19 txertoa” deritzona eman zaien herrialdeetan. Orain arte, gehiegizko hilkortasun hori ez dute nahikoa ikertu edo aztertu estatuko eta nazioarteko osasun erakundeek.

Aurretik txerto horiekin inokulatuta diren pertsona osasuntsu edota gazteren bat-bateko
heriotzen kopuru altua bereziki kezkagarria da, baita ikertu gabeko abortuak eta heriotza
perinatalak ere.

Ofizialki, kontrako albo ondorio ugari eman dira; ospitaleratzeak, ezintasun iraunkorrak eta heriotzak barne, “Covid-19 txertoak” deritzonekin lotuta.

Erregistratutako kopuruek ez dute aurrekaririk munduko txertaketaren historian, ezta herrialde askotan erregistro zuzenak kontuan hartu gabe ere. Orain arte kontrako efektuei buruzko 11 milioi txosten baino gehiago jaso dira eta heriotzari buruzko 70.000 baino gehiago, “Covid19 txertoak” gisara ezagutzen diren produktuen inokulazioekin lotuta, honako datu-baseen txostenak aztertuta: CDC VAERS (i), Erresuma Batuko Txartel Horia (ii), Australiako Kontrako Gertaerak Monitorizatzeko Sistema (iii),Europako Eudravigilancia Sistema (iv) eta OMEren Vigiaaccess (v). Badakigu kopuru horiek benetako gertaera guztien % 1etik % 10era bitarte baino ez dutela erakusten.

Horregatik guztiagatik, uste dugu nazioarteko alarma mediko larri baten aurrean gaudela, eta mundu osoko estatu, osasun erakunde eta mediku guztiek egoera kritiko gisara aitortu eta tratatu behar dutela.

Hauek dira premiaz hartu beharreko neurriak:


1. "Covid19 txertoak" izenez ezagutzen diren produktuen inokulazio kanpainak  geldiaraztea mundu osoan eta horiekin lotutako edozein ekintza bertan behera uztea.

2. Pertsona osasuntsu inokulatuetan gertatutako bat-bateko heriotza guztiak eta "Covid19 txertoak" izenez ezagutzen diren produktuak zuzenean edo zeharka eragindako edozein heriotza ikertzea, egoera horretarako espezifikoak eta osatuak diren autopsiak eginez.

3. "Covid19 txertoak" izenez ezagutzen diren produktuekin inokulatuta dauden pertsona
guztiei bat-bateko heriotzak eragin diezaieken gertakari kardiobaskularrak goiz antzemateko programak ezartzea, Dimeros-D eta Troponina analisiekin, baita tumore larrien antzemate goiztiarra ere.

4. Kontrako efektuen biktimentzako ikerketa eta tratamendu programak ezartzea, "Covid-19 txertoak" deritzonak eman ondoren.

5. Pfizer, Moderna, Astra Zeneca, Jannsen, Sinovac, Sputnik V eta "Covid-19 txerto" gisara ezagututako beste edozein produkturen bialen konposizioaren analisia egitea, inongo farmazia konpainiak finantzatu gabeko ikerketa talde independenteen bidez, eta emaitzak osorik, zehatz-mehatz eta interes gatazkarik gabe zabaltzea.

6. "Covid19 txertoak" deiturikoen osagaien eta horien eragin molekularren, zelularren eta
biologikoen arteko elkarrekintzen azterketak egitea.

7. “Covid-19 txertoak” deiturikoen ondorioz gaixotasun edo desgaitasun bat garatu duen edozein pertsonari laguntza psikologikoa eta kalteordaina emateko programak ezartzea.

8. "Covid19 txertoak" izenez ezaguturiko produkturen batekin inokulatu izanaren ondorioz zendu den edozein pertsonaren senideei laguntza psikologikoa eta kalteordaina
emateko programak ezartzea eta indartzea.

Ondorioz, medikuntzaren historian aurrekaririk ez duen nazioarteko osasun krisi baten aurrean gaudela adierazten dugu, "Covid-19aren aurkako txertoekin" lotutako gaixotasun eta heriotza ugari daudelako.

Beraz, herrialde guztietako medikamentuen eta osasun erakundeen segurtasuna ikuskatzen duten agentzia erregulatzaileek, eta baita OME, PHO, EMA, FDA, UK-MHRA eta NIH gisako nazioarteko erakundeek, adierazpen honi erantzutea eta hemen eskatzen diren zortzi neurrien arabera jardutea eskatzen diegu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02