Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Plandemia III

Plandemia III

Asier Arregi 2021/09/19 22:05
Klaus Schwab, Foro Ekonomiko Internazionaleko ageriko burua, "Covid-19: The Big Reset" liburua 2020ko ekainean publikatu zuena. Argia, Planaren berri ematen. Covid-19 beraien tresna izaten ari da planak gauzatzeko. Gobernuak ez dira gobernu ere izango, Munduko Gobernuaren plataformak baino. Hori da Plandemiaren Plana, besteak beste.

Osaba Klaus entzunda, argiago asma daiteke zergatik den hain garrantzitsua populazio osoa txertatzea (txerto ez den gai batekin, birusik ez daukalako). Nanopartikula magnetikoak sartzea izan daiteke helburua, sheeple guztia (sheep/people), gu alegia (horrela ere deitzen baikaituzte kasurik onentsuenean), inokulatuta. Populazioaren murriztea eta erabateko kontrola (baita pentsatu, sentitu edo daukagun emozioa zelatatu eta eragiteraino ere). Rafael Yustek, neuro-eskubideei buruz jardun du sarritan, Giza Eskubideen Karta Unibertsala aldatzeko eskatu zuen 2017an, lehendabiziko eskubidetzat, gure pentsamenduen pribatutasuna jarriz. Baina entzun dezagun apezpikua (Sánchez eta Macron, monagillo asko jota).

5G eta Covid-19ren sintomatologia lotzen dutenak konspiranoiko eta negazionistak dira. Berdin da baieztapen hau kalitatezko 250 ikerketa zientifikoren azterketa sakonetik ateratzen bada ere. Hemen ikusgai artikulu bat eta PUBLIKAZIO ZIENTIFIKOA.

Eta gero Zientziaren izenean, metodologia zientifikoa aplikatuta inon isolatu ez duten birus batengan sinismen ariketa egin behar. Fede hutsez. Erlijioa da, erlijio sanitarioa, ez da Zientzia. Goebbles-en propagandarako metodologia aurreratuaz inokulatua.

Gaixotasuna, sintomatologia berria, Covid-19, hor dago, badago. Bai. Ez dugu holakorik ukatzen. Neroni abuztua hasieratik 13 egunetako sukarrez egon nintzen (ia 38 ºC-tik jeitsi gabe eta 39,7 ºC-tara arte) eta nola garatu zen ikusita, nere ustez, gero eta nabarmenago iturria ez dela birikoa. Gaixorik egondako inorekin egon barik eta 5G-ko gailu bat ordubetez eta babes gabe manipulatu eta gero (honen eragina eta nola babestu ikertzen ari gara, gailutxo bat ere badaukagu), bapatean 38,5 ºC -ko sukarra. Eta gero, inor kutsatu barik bi astetan, ezta bikotea ere, egunero ohe berdinean lo eginda, goxo, gertu eta maitasunean. Tratamentua: kloro dioxidoa eta homeopatia. Ez eztarriko minik, ez neumoniarik (kolegiatutako mediku baten azterketen arabera), mukirik ez eta usainmena eta dastamena oso ondo. Eta sukarraldia pasata, bikain.

Are eta konspiranoikoagoak dira txertoetan grafeno oxidoa edota propietate magnetikoak dituzten nanopartikulak sartzen dituztela diotenak. Hemen ere, badaude artikulu zientifikoak gai honi buruzkoak, baita txertoen analisitan agertutako grafenoa. Tartean, Japoniak ukatutako Modernaren milloi t'erdi dosi grafenoaren presentziagatik.

2015ean Rockefeller Unibertsitatean arratoietan burni oxidoa inokulatuta distantziara gluzemia nola kontrolatzen zuten agertzen duen paper-a ere badago eskuragarri.

radio3

radio2

 

Eremu elektromagnetikoen teknologiaren bitartez (5G, 6G...) zerebroko seinaleak jasotzea eta zerebroari seinaleak igortzea punta puntako ikerketatan dago. Badira patente batzuk mahaiaren gainean gai honi buruzkoak. Transhumanismoa da gizateriarentzat programatuta daukaten aro berri hori...Esfera fisikoa, biologikoa eta digitalak uztartuz, robot, dron eta abarrekin elkarbiziz. Ez da konspiranoia bat, Foro Ekonomiko Internazionalaren buruak, Munduko Gobernuari buruzko batzarrean botatakoak dira. Honi buruz eztabaidatu beharko genuke. Horrelako mundua nahi dugu?

Guzti hau prestatzen eta gauzatzen duten bitartean...Covid-19 oso tresna eraginkorra da, artaldea ondo entretenitua mantentzen. Jolasa ere atsegin dute, deskaratuak izatea kontu batzurekin. Patente honen The Number of the Beast WO2020 060606 eta jabetza...no comment...

Jolas hauetan, burmuinetako uhinen izenak erabili dituzte Covid-19 barianteen ipuinean. Bariante horiek ere, isolatu gabe eta ezer ere ez demostratu barik. Flipatzekoa, baina egia.

zerebro uhinak


Planetan badugu aberastasun nahikoa modu iraunkorrean bizitzeko, oparo, denok; Covid-19 baino izurrite mingarriagoak erabat ezabatuz, hala nola gosea, gerrak, errefuxiatuak, Mediterraneoko pateretan hildako milaka eta milaka pertsonak, etab.

Haiek baino askoz gehiago gara, edo, behintzat, izateko ahalmena dugu (printzipiodun pertsonok), boterea izateko ahalmena. Beldur barik eta esna, oso erraz alda dezakegu gizateriaren norabidea gure historiako Gurutze Puntu honetan, giza espezie gisa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02