Beroa
2017an, 35 graduko mapa ikustean: “Hondartzara goaz!”.
2022an eta orain, tenperatura bera… eta bapatean badirudi dragoi erraldoi batek su hartu duela herrialde zabaletan zehar, eta beharbada hobe dela etxean konfinatzea sua xuabetu arte.
Zer aldatu da? Ez klima, ezta beroa ere… paleta grafikoa! Orain gorri gorri, laranja bizkor eta beltz apokaliptikoak; grafikoak, fast & furious bertsioan; eta aurkezleek, tonu “zuek lasai… baina ez larregi” horrekin.
Formula magikoa: koloreak gorritu, irudiak handitu, eta atzean beldurra pizten duen melodia ipini. Helburua? Prest uztea herritarrak “energia murrizketa espiritualerako” eta “askatasunen detox programarako” — Agenda 2030 style.
Orain klima-beldurra moda da: arnasa hartzeagatik errudun, eta eskerrak ematen ari zara baimenak eta murrizketak xuxen ezartzeagatik.
Hurrengo pausoa? Urtaro guztiak alarma moduan bizitzea, eta eguraldiaren iragarpena, mehatxuen buletin ofizial bihurtzea.
Gozatu beroaz, busti, bainatu eta gau goxoak pasatu...