Ortozik
gezurrak
Guzur historikuak aztergai
Denboraren izpiritua edo ZEITGEIST
Garagoittiko orakuluaren sarrera baten izenburua da hau. Matrallako irratian ez dakit noiz botako diguten Arrosa productions hori, baina gezurrak asko direnez...
Hemen gehiago!!!!
Gariren blogeko sarrera bikainak agerian utzi duenez untsa nola lotu ikasi beharrean gaude eta zorionez non ikasia ere badugu, baina kasu honetan ez dakit lotura hau nola demontre jarri, ez dakit eta, zer den komenigarrien, beraz, hor doa jasotako prezio berdinean:
ZEITGEIST FILMEA:
http://video.google.com/videoplay?docid=8883910961351786332+
(horrela video.googlen dagoela dakizue klikatu aurretik)
Zeitgeist Dokumental ikusgarria, nire aspaldiko kezka eta susmo asko baieztatzen dituena. Erlijioak, torre bikien kontuak, geo-mamoneo gordina, banku zentralen inbentoa, RFID eta abar. Askok beharbada gutxietsi egingo dute eta gehiegizko baieztapenak direna pentsatuko du, lehen bezela jarraitzeko gogoz.
Edozein modutan, ikusteak merezi du.
Dokumental hau gustora luzatuko nuke, aurrehistoriatik hasita, lehen jainko maskulinoen asmatzearekin, Ama Jainkosaren alboratze paraleloa (nahizta amabirjin bihurtu), Amerikaren deskobrimentua, bakunak edo txertoak, Hussein...
Badakizue baina, beldurrik ez!
Gloria Fuertesi behinola entzun nion:
Dicen que llueve
y nos están meando
Egia errepikakorra historian.
Ondo izan