Hemen zaude: Hasiera Blogak Ortozik elikadura

Ortozik

elikadura

Transgenikorik ez!

 

elika_trans

 Asteburu honetan EHNEk antolaturik transgenikoei buruzko jardunaldiak daude Derion.

Bestalde, Greenpeacek “Guía roja y verde de alimentos transgénicos” plazaratu du. Hemen pdf bezela jeitsi daiteke. Begirada bat botatzeak merezi du, produktu ezagun ugari, gorriz.

Transgenikoei buruz gauza asko esan daitezke. Baina laburbilduz, naturan milaka urtetan eta selekzio ebolutiboz ematen diren aldaketen antzekoak, oso denbora laburrean egiten dira, hazi berriak ekoiztuz.

Espezie berriak sortzen dira, ia beti, multinazional baten produkturen bati edo gehiagori dependentzia dutenak, fitosanitario konkreturen bati edo dena delakoari.

Oraintsu arte existitzen ez zirenez, gainontzeko izaki biologikook ez daukagu horien kodetutako informaziorik. Hau da, organismo biologikook eraren baten gure aurreko belaunaldiek jan dutenaren informazioa daukagu, horrela, gure organismoak, automatikoki detektatzen ditu elikagai ezberdinak, berauek digeritzeko informazioa baduelarik (isuri beharreko azidoak, entzimak eta abar). Momentuz, ez dago osasunaren aldetik transgenikoak arriskutsuak direnaren froga nabarmenik, baina zer egiten den kontutan izanik, hauen elikagarritasuna zintzilik edo guztiz erorita ikusten dut.

Ingurumen aldetik sor ditzaketen desoreka eta efektu ezberdinak ezin dira aurrikusi, eko-logikatik at daude eta kontrolatzeko oso zailak izango dira eta dira. Kutsadura gurutzatuak errez sor daitezke, eta kolonizazioak, biosistemetan eraginak, eta auskalo zer. Beraz, zuzenean negozioarekin lotzen den bioteknologia honekin...zuhurtzia osoa behar.

Transgenikorik ez!!

komiki_trans

Txapeldunak blogetik ostua.

Info gehiago (consumer aldizkaritik)


Asier Arregi 2008/03/11