Ortozik
RF uhinak
Palomitak, birrak eta sakeleko telefonoak
Orain pare bat urte edo, arraultza egosten zuen mugikorraren argazkia famatua egin zen. Gero, ez zela benetan egosten, buloa zela eta abar...Argi dagoena da, uhin elektromagnetikoek izaki biologikoen zeluletan eragina badutela. Gaur, bideo honen lotura jaso dut eta deigarria iruditu zait, blogean jartzeko beste.
Mugikorren uhinek eragindako efektuak aipatuak ditut jada aurreko artikulu baten. Orain zerbait gehitzeko, azaldu behar, fenomeno honekin gertatzen ari dena tabakoarekin gertatu zenaren oso antzekoa dela. Kalkoa ia.
Berrogeitamargarren hamarkadan Osasunerako Mundu Erakundearen (WHO, OMS) baitan tabakoa biriketarako ona zela zioten informeak kaleratu ziren, biriketara ke beroa, mukia botatzeko mesedea eta abar...Tabako konpainien presioz edo diruz egindakoak ziren, egun uhin elektromagnetikoen kaltegarritasun eza ziurtatzen dutenen pare.
Tabakoarekin bezela, telefono mugikorrekin, erretzaile pasiboak eta aktiboak daude. Japonian metalezko estaldura duten zenbait tokitan (trenak, zenbait autobus...) sakelekoaz hitzegitea debekatu egin dute. Metalezko estaldurarekin telefonoek potentzia gehiagoz emititu behar dute basearekin konektatzeko eta gainera, estaldura horrek Faradayren kaiola efektua edo mikrouhin labaren efektua egiten du, uhinen errebotez erradiazioa gehituz.
Gaur egun telefonia konpainia boteretsuek estaltzen dituzte ikerketa zientifikoen %70aren ondorio garbiak. Badaude ere, eraginik ez dutela dioten ikerketa zientifikoak (%30a), baina...boteretsu hauek ordaindutakoak dira.
Dosi kontua ere bada, droga guztiak lez. Errusiarrek 3 minututik gorako erabilpen jarraiak inoiz ez egiteko gomendatzen dute, denbora horretatik aurrera gure garun multzoa babesten duen filtro hematoenzefalikoan zulotxoak ageri direla frogatua izan baita. Barrera hau gure neuronen babesa da, honek gelditzen ditu prioi (behi txoroen gaitza), birus (tumorazio askoren eragile) eta odolaren bitartez sar daitezkeen toxiko asko. Hiru minututatik ez pasatzeaz gain, deien artean gutxienez 15 minututako atsedena hartzea gomendatzen dute, kaltetutakoa biologikoki berregokitzeko.
Eta errusiarrek badakite jakin. Gerra Hotzaren garaian, berrogeitamargarren hamarkadan hasi eta urte batzutan zehar, AEBetako Moskuko enbaxada mikrouhinekin erasotu zuten. Emaitza: egon ziren enbaxadore amerikar guztiak minbiziz jota, kromosometan DNA apurketak eta abar. Baina baita langile errusiar kaltetuak ere. Gaia ikertzen zuten txosten yankiak eta sobietarrak daude, hirurogeigarren hamarkadakoak.
Berriki, ASEPEYO aseguru etxeak lan arriskuei buruzko txosten baten teknologia honen arriskua agerian jarri du. PDFa hemen.
Nik mugikorra badarabilt, baina beti kabledun belarritakoaz eta ahal den neurrian urrunduz. Buruak jasandako erradiazio maila 100 aldiz errez jeisten da. Oraintsu kabledun belarritako berriak kaleratu dituzte, estandarrak hobetzen dituztenak. Kablea jarri, burutik urrundu eta kontuz baina segapotoa bihotz ondoan jartzearekin! Gune xenxible batetik, ez bestera eroan...
Xenxibleetan xenxibleenak umeak dira, garunak hazte prozesuan baitauzkate. Umeentzat diseinatutako telefono zelularrak ikustean amorratzen jartzen naiz.
Babes neurriak hartzearen beharra ezinbestekotzat jotzea denbora kontua da.
Documentos TV
Contracorriente, ZENTSURATUTAKO PROGRAMA
2002ko urtarrilaren 8an, Pedro Erquiciaren Documentos TV saioak Contracorriente izeneko programa prestatu zuen, kutsadura elektromagnetikoaren eraginei buruzkoa.
Zentsuratua izan zen.
Hilabete batzuk beranduago Valladolideko neskatxoetako bat hil zen.
Nahiz eta gobernu aldaketa egon eta TVEko ekipoa aldatu, programak ez du argitara biderik izan TV publicoan.
Zein da arrazoia, osasun egoera on bat izateko higiene elektromagnetikoaren beharra izkutatzeko?
Telefonia mugikorra II
Gai honi buruzko aurreko blogeko sarreran agindu bezala, zenbait ikerketen datu orokorrak azaltzen dira:
DNA apurketak, arratoi zeluletan denbora luzez RF uhin digitalen eremu elektromagnetikopean jartzean. Vienako Unibertsitateko Lanbide Medikuntza Saila – 2005eko ekaina.
Genotoxikoa, mitokondria genoman (amaren herentzia), eta nukleo genoman eragina. Hunter Medikuntza Institutua, Newcastle, Australia – 2005eko ekaina.
Ehunen oxidazioagatik giltzurrunetan kaltea, 900 MHztako uhin digitalekin. Markatzaileen gehitzea plasma eta gernuan, zelulen entzima mekanismo oxidatzaileen gutxitzea (dismutasa superoxidoa, katalasa eta glutation peroxidasa). Archives of Medical Research – 2005eko ekaina.
Epidermisaren atrofia, zelula basalen gehitzea, hipergranulosia. Toxicology and Industrial Health.
35 proteinaren eraldatzea giza endotelio zeluletan GSM900 uhineki. Finlandiar ikertzaileak, Radiation and Nuclear Safety Authority, 2004 Proteomics.
Giza fibroblastotako DNA apurketak, 1.800 Mhz era intermitentean, 24 orduz. Vienako Unibertsitatea.
915 MHz tan giza linfozitoek bere kromatina kondentsatzen dute, biskosoago bihurtuz, zelulen aktibotasuna murrizten delarik. Beroaz, efektu berdina lortzeko 41ºCtan jarri beharko lirateke (linfozito beroak). Stockholmoko Unibertsitateko Genetika Departamentua (Bioelectromagneticsen argitaratua)
Aneuploidia, genotoxikoa giza linfozitoak 830 MHztan. Tel-Aviveko Unibertsitateko Medikuntza Molekular eta Giza Genetika Saila
Giza plaketak minutu gutxi batzutan 900 MHztako eremupean estres oxidatzailea jasaten dute. Gorputzaren alterazio sistemiko ezberdinen iturburu izan daitekena.
Datuok, 2005ean Manuel Portolés ikerlariak kaleratutako bi artikulutatik ekarriak dira. Levante digitalen argitataratu zituzten baina ez dut albisteko orrira loturarik aurkitu. Urteak ere pasatu dira eta egun, ikerketa gehiago eta hobeak daude.
Ikerketen artean kaltegarritasunik ez dagoena diotenak ere badaude, baina kasualitatez multinazionalek diruz lagundutakoak dira, eta ikerketen ondorioak diru-iturriaren arabera desberdinak izatea ez da oso zientifikoa.
Bestalde, interes ekonomikoak izugarri handiak izatean zentsura ere bertan daukagu. Zentsura eta zentsuratzaileak. Hauetako batzuk OMS barruan bertan, Karolinska Institutoko Olle Johanson mediku ikerlariari gaiari buruzko bilkura internazionalean hitza ukatuz. Ziur hauek medikuntza nobelik jasoko ez dutena.
Telefonia mugikorra I
Bizigarritasun azterketaren barruan, telefonia mugikorraren uhinen eraginak ere oso kontuan hartu beharrekoak dira. Neurtu eta babes neurriak har daitezke, baina arazo potoloagoa dena ezjakintasuna da
Atzo goizean, kotxean nihoala Euskadi Irratiko solasaldi baten zati bat entzun nuen eta epel xamar gelditu ziren kontuak nire aburuz. Gai hauetan arlo juridikoan maila handiko aditua den Jose Alberto Arrate abokatu eibartarra egon zen denbora labur batez, Iñigo Agirre zerrendakidea ere bazela uste dut eta gero, izena gogoratzen ez dudan kristau bat. Azken honek europar batasunak jarritako gomendio mailak nahikoak zirela zioen ...JÁ!
Maila hau, frekuentzia altuko GSM uhinentzat 450 mikrovatio zentimetro karratuko (µW/cm²) da. Hau sobrada bat da. Antena bati besarkada goxo bat ematen ere gaitza litzateke maila honetara heltzen. Gainera, maila hau mikrouhinen efektu termikoan (S.A.R.) soilik oinarritzen da eta hau errore garbia da. Zientziaren izenean, zientziari erasoa, gezurra eta negozio borobilagoa. Salzburgen 2000 urtean egin adituen bilkuran maila hau 0,1 µW/cm² tan ezarri zen eta egun, zientzialari eta mediku asko dira maila hau jeistea gomendatzen dutenak.
Maila bat bestea baino 4500 aldiz handiagoa da.
Borondate kontua da, Castilla La Manchako gobernuak bere autonomiarako GSM uhinak Salzburgeko mailara mugatu zituen, eta ez dut uste kobertura arazorik izango dutenik. Espainiako gobernuak errekurritu egin zuen konpetentzia arazorik balego, baina Constituzionalak autonomia gobernuari arrazoi.
--------
Ez da munduan aseguru etxerik uhin elektromagnetikoen kaltegarritasun eza osasun aldetik babesten duenik. Ez telefonia mugikorren multinazional erraldoiek, ezta elektrika ultraboteretsuek ere, ez daukate uhinek eragin ditzaketen kalteen asegurorik. Aseguru etxeek ez dute nahi. Zergatik?
--------
Gaur Jairoren amaren spammer jardunaren mezu bat jaso dut, Manuel Portolesen artikulu batzuk .doc dokumentu erantsi bezela zituena. Jairo minbiziz hil zen eta gaur egun bere amak beste ume batzuri berdina ez pasatzeko lanean dihardu. Bere adierazpen batzuk:
"Datos oficiales: hay unos 800 nuevos casos de cancer infantil anual y que se está incrementando a razón de 1% anual, pero en la Fe de Valencia en el 2005 hubo 90 nuevas citas: un número de esos era mi hijo. En 2006, en el mismo lugar, hubo 146 nuevas citas: un número de esos era una compañera del colegio de mi hijo. 56 niños en un solo hospital de España. A alguien le fallan las matemáticas. Me dicen que no dan las cifras reales para no alarmar a la poblacion, que prefieren ENTERRARLOS.
Luego, lo primero que nos dicen, es que se salvan un 70% de los niños oncológicos. Eso a quién se lo quieren hacer creer: a los padres, que hemos tenido la desgracia de convivir en oncología infantil, NO. Yo he vivido allí 1 año y, DE TODOS LOS QUE CONOCÍ VIVOS, SÓLO ME QUEDAN 2 VIVOS. Y ME DA MIEDO LLAMAR Y PREGUNTAR CÓMO ESTÁN, POR SI ME DICEN QUE YA NO ESTÁN."
Bihar edo, Manuel Portolesek laburtzen dituen ikerketen datuak euskaratuko ditut, efektu atermikoak denak: ADN apurketak, azalaren atrofia, proteinen aldaketak, apoptosia, efektu genotoxikoa eta beste batzuk.