Ortozik
LURRAREN KARTA
The Earth Charter Initiative
Lurraren etorkizunerako edo gizakiaren bizi iraupenerako sortutako ekimen globala: LURRAREN KARTA
Lurraren Karta delakoa oinarrizko printzipio etikoen deklarazio bat da. Helburua, XXI. mendean gizarte baketsu, ekologiko eta orekatua eraikitzea. Baita herri guztietan interdenpendentzia globalaren sentipena eta elkarbanatutako erantzunkizuna sustatzea ere. Bide honetan, ekintzarako deia eta itxaropenerako leiho eder bat.
Sorrera Nazio Batuen ekimen batean egon zen baina gerora gizarte zibilak bultzatu duen ekimena da. Herrien etorkizunerako karta bat dela esan daiteke.
Laburbilduz:
1. Lurra eta bere baitako bizitza forma guztiekiko errespetua
2. Bizitza komunitatearen zaintza, errukiz, ulermenez eta maitasunez
3. Gizarte demokratikoen garatzea, partehartzez eta justiziaz
4. Lurraren fruitu eta edertasunak oraingo eta ondorengo belaunaldientzat ziurtatzea
5. Lurreko sistema ekologikoen babesa eta berreskuratzea, bizitza ahalbidetzen duten dibertsitate biologikoa eta prozesu naturaletaz bereziki arduratuz6. Ingurumenaren lehen babes neurri bezala: kalterik ez sortzea, eta jakintza mugatua denean, prekautzioa.
7. Lurraren birsorkuntza ahalmenak, giza eskubideak eta ongizatea zainduko dituzten ekoizpen, kontsumo eta garapen patroiak jarraitzea
8. Ekologiaren ikerkuntza eta aplikazioak bultzatzea
9. Pobreziaren betiko bukatzea
10. Instituzio ezberdinek eta berauen jarduera ekonomikoek, maila guztietan, giza garapena berdintasunez eta era jasangarrian sustatzea
11. Genero berdintasuna baieztatzea, eta baita hezkuntza eskubidea, osasuna eta aukera ekonomikoak edozeinendako.
12. Giza duintasuna, osasuna eta eta ongizte espirituala bermatuko dituen inguru natural eta soziala edukitzeko guztion eskubidea defendatu, diskriminazio barik, herri indigenak eta gutxiengoen eskubideetan atentzio bereziz.
13. Maila guztietan instituzio demokratikoen indartzea, transparentzia osoa, gobernabilitateari kontuak eskatzeko modua, partehartzea, justizia...
14. Bizimodu ekologikoa lortzeko beharrezkoak diren jakintza eta trebetasunak hezkuntzan eta bizi osoko ikasketan integratzea
15. Bizidun guztiak errespetuz eta begirunez tratatzea
16. Biolentzia eza, bakea eta tolerantzian oinarritutako kultura bultzatzea
INFORMAZIO GEHIAGO:
LURRAREN KARTA


