Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Augustin Zubikarai

Augustin Zubikarai

amat 2004/07/20 14:26

Augustin laguna:

Hau idazkiau heldu orduko ez zaz etxin eongo baiñe bertara bixaltzetsut, hamendik aurreako zure helbide barrixe jakin arte behintzat. On hurrengo Antxon zure semiai entzun neutsan irratixan, eskas xamar ziñala ospittalin, oiratute eta ixe berba ein eziñik gaiñea. Gero jakin neban, barriz, zure hilletak Ondarrun ixatekotan zile.

Zu ziñala ta ez ziñala, kontu asko entzun eta irakurri ixan dot honek egunetan. Danak edo gehixenak kontu gozuk, egixe esan. Baiñe... ez dakit pa, nik zelan demontre esan bir doten be... danak be gozuak izan dizen arren, ez behintzat nere kontzientzixi nasaitzeko lain. Bai, “hilda gero salda bero” baiñe...hil aurretik, zer?

Egixe ra bai, Augustin, zuk eta zure sasoikuk itxura batin amaittu dozuela aguretu ostin baiñe egixe da, baitte, 1965tik 1985ra bittartin, ikusi biharrik izan ez zenduezan betozko illunak ikusi zenduezala eta hartu biharrik bako matrailleko eder batzuk be hartu zenduezala.

Nik 18 urte nittun 1963an, euskal letretara estreiñako urreatu nintzanin eta zuk, ordun, 49 baiño ez. Halanbe, nik on zuk ordun baiño hamar urte gehixa ixan arren, eztakat neure buru zahartzat; eta zuk nik on baiño hamar urte gitxia ixan arren, ziharo zahar eta alperrikotzat ziñuazan nik zu ordun. Lotsagarrixe bada be, ez dogu on gutzat nahi zuentzat ordun erabilli izan gendun metro berbera.

Bai, Augustin, gero jakin ixan dogu zuen gerrako, aurreko eta osteko, ahalegiñen barri. Gero ezautu doguz zuen idazlanak, liburuak eta kurrikulum aberatsak. Dana genkixelakun eta ez genkixen ixe. Dana geuk ein bir gendualakun, ez gendun aurrekuok eindakoik ikusi be nahi izan.

Abertzaletasunan eta euskeltzaletasunan izenin uste ixan gendun Euzkadi eta euskeri geugaz batera hasten zile. Aberrixan eta Euskalerrixan izenin siñistu izan gendun geu giñala danin lelenguk, onenak eta jakittunenak.

Ez, ez giñan bape justuk izan, Augustin. Eta, txarrena gero, ez giñan sekula barkamena eskatzeko be gauze ixan.

Amatiño

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: