Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / MTV eta programa berriak

MTV eta programa berriak

telezaborra 2004/07/08 07:59

Beti harrigarria iruditu zait MTV koek programa berriak asmatzeko duten erraztasuna. Oso ondo egindako saioak izaten dira. Gero gustatuko zaizkigu ala ez, baina orijinaltasunik ezin zaie ukatu.

Adibide batzuk...

Jackass : Ahaztezina. Elkartu itzazu denetik egiteko prest dauden 5 ero, eta has daitezela erokeriak egiten. Lehoi batekin kaiolan sartu, aurpegian medusa bat jarri, eskua behi baten ipurtzulotik sartu...

Dismissed : 2 neska eta mutil bat (edo alderantziz). Egun oso bat elkarrekin ematen dute. Mutilak nesketako bat aukeratu behar du, bere bikotea izateko. Neskak saiatuko dira aukeratuak izaten. Horretarako mutilaren aurrean sentsualki dantzatzen dute, muxuak ematen dizkiote, alegia, berotu egiten dute. Eta neskak aukeratzen duenean... ba orduan mutilek zein erromantikoak diren erakusten saiatzen dira. Bizitzan bezala.

Pump my Ride : Gazte baten kotxe zaharra hartzen dute. Kotxea oso gaizki dago, destartalatuta. Mekanikari talde batek kotxea tuneatzen du. Gurpilak aldatzen dizkiote, karrozeria pintatu, azken irrati modeloa jarri, 11000 W-ko bozgorailuak, DVDak... Denetik jartzen diote kotxeari, eta kotxearen jabea, pajeroa (niretzat pajeroak 16-24 urte bitarteko gazteak dira), flipatuta.

Hurrengo egunean, gehiago. Cribs, One Bad Trip, Osbournes, Room Raiders...

etiketak: zaharrak
Pajero bat
Pajero bat dio:
2005/10/03 20:27

Ba niri neuri MTVko telesaioak oso eskasak iruditzen zaizkit. Ez dute graziarik eta inuzentekeri errezeneetara mugatzen dira. Agian amerikar pajero batentzat coolak izango dira, seguru.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.