Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil / Oilaskoz eta hirugiharrez betetako Krep gaziak, gazta saltsarekin

Oilaskoz eta hirugiharrez betetako Krep gaziak, gazta saltsarekin

igone 2013/03/13 18:40
Oso erraza da Krepak egitea. Normalean ez dugu horrelakorik jaten, baina inoiz afari edo bazkari bat egin dezakegu Krepekin. Edozerekin bete daitezke eta gaziak zein gozoak izan daitezke. Nik ez nituzke gertatuko lagun asko bildu behar baditugu mahai-inguruan, banaka egin behar direlako.
Oilaskoz eta hirugiharrez betetako Krep gaziak, gazta saltsarekin

Krep gazia

OSAGAIAK (6 lagunentzat)

Krepak betetzeko:

-         Oilasko papar bat

-         150gr hirugihar (hiru xerra potolo)

-         Kipula bat

-         6 txanpi

-         Oliba olioa

-         Gatza

-        500ml ardo zuri

krep gaziak-osagaiak

Saltsa egiteko

-         Kipula bat

-         Piper berde bat

-         Azenario bat

-         Berakatz ale bat

-         500ml ardo zuri

-         Gatza

-         Gazta (zabaltzeko gazta, bi goiarakada handi)

-         50gr gazta urdin

Krepak egiteko

-         3 arrautza

-         150gr irin

-         250ml esne

-         Gatza

-         Txorrostadatxo bat oliba olio

PROZEDURA

Kipula juliana erara zatitu ostean sutan jarriko duzu lapiko batean, olio txorrostadatxo batekin. Kipula egiten den bitartean oilaskoa, hirugiharra eta txanpiak ere juliana eran moztu behar dituzu.

Guztia lapikora bota eta, hasieran su altuan izango duzun arren, bukaeran sua jaitsi guztia ondo erregosi dadin.

oilaskoa erregosten

Oilaskoa zuritzean ardo zuria bota behar duzu. Nahi beste gatza bota eta tapa jarri lapikoari, dena ondo egin arte. Tarteka ura behar duela uste baduzu beldurrik gabe bota dezakezu. Bukaerarako ardo eta ur  guztia lurrundu behar da. 20m inguru izango dira.

Saltsa egiteko lapiko txiki batean kipula, piper berdea eta azenarioa jarri behar dituzu, olio apur batekin. Ez da beharrezkoa oso zati txikitan moztea. Berakatz alea osorik bota dezakezu.

saltsaren barazkiak

Barazkiak erregostean ardo zuria eta gazta gehituko dituzu, bost minituz irakiten egon ostean suaren tenperatura jaitsi. Noizbehinka eragin gazta guztia ondo urtzeko. 20 minutuan eginda egongo da, eta iragazi ostean prest egongo da gazta-saltsa.

Krepak egitea oso erraza da. Osagai denak irabiagailuarekin nahastu behar dituzu. Zartagina sutan jarri, olio goiaratxo bi bota, eta berotzean nahasketa bota, zartaginaren ondoa betetzeko beste. Eginda dagoenean buelta eman eta listo, sardexka bat erabili horrretarako. Oso erraza da, benetan. Kreparen lodiera zure gustura egin dezakezu, nahasketa gutxiago edo gehiago botaz.

Bukatzeko krepak bete behar dituzu. Adi! Erre gabe! Kreparen gainean gazta saltsa apur bat jarri eta oilasko eta hirugihar nahasketa, nahi duzun formarekin itxi eta berriz ere saltsa erabili gainetik, deitaletxo moduan. Krepa betetzeko ez duzu gazta saltsa askorik erabili behar, mahai gainera saltsa ere atera dezakezu, norberak nahi beste hartzeko.

gazta saltsa

Oharra: gustukuen duzun gazta mota erabil dezakezu. Eta krepa bera ere nahi duzunarekin bete dezakezu. Ordu betetxo bat beharko duzu krep hauek prestatzeko.

etiketak: krepak
oier g
oier g dio:
2013/03/13 22:36
Eskerrikasko ideiengaittik.

Badakin zelan esaten detsen kreperi Zuberoan? "Matahamiak". Berba biarnesa da, jakiña (okzitanua): "mata-hame", gose-akabatzaillia!
ainara
ainara dio:
2013/03/14 19:10
ummm! ze onak egon ziran krep hoiek!
igone
igone dio:
2013/03/15 10:45
eskerrik asko oier eta ainara. badakat krep gozuen errezeta bat sartzeko asmua. "matahami gozoa" deittu ahal detsat horri. gu behintzat gosez ez gara hilko!
oier g
oier g dio:
2013/03/16 19:25
Matahami ez, "matahame"! ;-) Kiskillosua ni.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.