Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil / Hainbat pate

Hainbat pate

igone 2014/05/03 16:45
Egun batzuk eman nituen lagun baten etxean, izokin-patea jan nuen han. Egun horietan inspiratutako errezetak dira hiru hauek. Oso-oso erraza da, orain arte blogean idatzi dudan errezetarik errezena. Nik tipulak, pikillo piperrak eta eta itsas kabra aukeratu ditut oraingoan, baina jateko mordo batekin egin dezakezu patea.
Hainbat pate

Pikillo, tipula eta itsas kabra pastelak

pate osagaiak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Osagaiak

  • 500 gr Igurtzeko gazta suabe
  • Tipula bat
  • Tipulina bat
  • Pikillo piperrak
  • Itsas kabra bat
  • Ale bi berakatz
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Piperbeltz beltza

 

Prozedura

Pikillo piperrak egin lapiko batean oliba olioarekin eta berakatz aleekin. Gatza bota nahi izanez gero.

piperrak lapikoan

Tipula bat eta tipulina txikitu eta ondo erregosi zartagin batean. Su altuan hasieran eta su ertainean bukaeran.

tipulak zartaginean

Gatza eta piperbeltz beltza bota itsas kabrari eta frijitu bi minutuz. Hoztean hezurrak kendu eskuz.

arraina platerean

arraina zartaginean

Bukatzeko, osagai bakoitza gaztarekin nahastu behar duzu. Pikillo piperrei berakatza kendu eta 250gr gaztarekin nahastu eta tipulak eta itsas kabra 125gr gaztarekin. Ondo irabiatu eta hozkailuan sartu.

batidoran

Jateko prest egongo dira hiru pateak hoztu ostean.

pikillo patea

 

 

hiru pate

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.