Madalenak
Osagaiak:
- 3 arrautza
- 300gr irin
- 200gr azukre (gozozalea bazara gehiago erabili)
- 125ml esne
- 100ml oliba olio
- Legamia edo altxagarria
- Gatz apur bat eta limoi tanta batzuk
- Aukeran: txokolatea eta mahats-pasak
Prozedura:
Madalenak egiten hasi aurretik laba piztu dezakezu, osagaiak prestatzen dituzun bitartean berotzeko. 180º behar ditugu madalenak egiteko.
Arrautzen gorringoak eta zuringoak banatu behar dituzu. Eta zuringoei gatz koilaratxo bat bota ostean elur puntua lortu behar duzu. Eskuz egiten dut nik hau, neketsua izan daiteke, baina gatzak lagundu egiten du.
Aparte gorringoak azukrearekin irabiatu eta gainontzeko osagaiekin nahastu. Nik irina iragazi egiten dut, fintzearren. Limoi tanta batzuk beharrean limoi azal birrindua bota dezakezu, edo limoia beharrean laranja erabili, zure gustuaren arabera. Orain merengea gehitu nahasketa honi, eta poliki-poliki koilara batekin nahastu.
Honekin nahikoa da, moldeak erdiraino bete ditzakezu eta laban sartu. Nik gaur batzuk horrela bete ditut, beste batzuk betetzeko orearen zati bati Maria bainuan urtutako txokolatea gehitu diot, eta azkeneko zatiari mahats-pasa batzuk. Molde bakarrean ore ezberdinak nahastu ditzakezu.
Laban sartu 180ºra 10-15 minituz. Kontuz ibili! segituan egiten direnez denbora larregi utziz gero gogortu edo erre ahal dira.
Oreari beste osagai batzuk ere gehitu ahal dizkiozu: intxaurrak, sagarrak, masustak… zuk zeuk nahi duzuna!!
Zilikonazko moldeak erabiltzen ditut, berrerabilgarriak direlako. Paperezko moldeak erabili behar badituzu kontuan izan asko betez gero zabaldu egiten direla.