Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil / Mailuki (marrubi) marmelada

Mailuki (marrubi) marmelada

igone 2013/03/19 12:15
Udaberriaren etorrerarekin batera fruitu gorriak ugaritu egiten dira inguruko mendiotan. Hau marrubiekin egindako marmeladaren errezeta den arren, beste edozein fruta gorrirekin ere egin daiteke. Horretarako, marrubiak beharrean beste fruta gorriren bat neurri berean erabili.
Mailuki (marrubi) marmelada

Mailuki marmelada

OSAGAIAK (marmelada pote bi egiteko)

-          400gr mailuki

-          75gr azukre

-          Ur txorrostadatxo bat

-          Limoi edo laranja ura, aukeran

marmelada osagaiak

PROZEDURA

marru-azukre-lapikoMailukiak txikitu ondo-ondo garbitu ostean. Lapiko batean berotzen jarri zatitutako mailukiak eta azukrea. Nik oso azukre gutxi bota dut oraingoan, oso gozo zalea ez naizelako. Azukrerik gabe edo azukre gehiagorekin egin dezakezu, zure gustuaren arabera.

Su ertainean jarri lapikoa, 10 minutuz. Orain ura bota. Uraren kantitatea ere ezin da zehatza izan. Marmelada urtsua gustuko baduzu ur gehiago bota, eta bestela gutxiago.

Nik marrubiak ia estaltzeko beste ur bota dut oraingoan, nik sekula ez neuke gehiago botako, behintzat oso-oso urtsua den marmelada nahi ez baduzu. Eta ur gutxiagorekin ere nahikoa da. Tapa jarri lapikoan eta beste ordu erdiz laga sutan, marrubiak ondo bigundu arte.

 

marrubiak lapikoan

irabiatu

 

Marrubiekin purea egin behar duzu marmelada bukatzeko. Horretarako irabiagailua edo purea eskuz egiteko tresna erabil dezakezu. Eta marmelada oso fina gustuko baduzu iragazi eta listo. Nik irabiagailua erabili dut.

 

Marmelada kristalezko poteetan banatu. Kontserba egiteko ondo itxi eta Maria bainuan egosi ordu erdiz.

tostadak

Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2013/07/18 12:56
Nik joan zen astean kiwiekin egin nuen zure errezeta berbera erabiliz... nere gustorako azukre gutxiegi bota nion baina bueno... satisfakzioa da bakoitzak egindako marmeladarekin gosaltzea :)
Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2013/07/18 12:58
Esatea ahaztu zait... nik ez nion urik bota, kiwiak egosten hasi zirenean ur dexente bota zuten eta ura botaz gero likidoegi egongo zela iritzi nion. Bete-betean asmatu nuen ze ura botaz gero, kiwi zukua emango zuen :)
igone
igone dio:
2013/08/26 17:24
Kaixo, mikel. Nik udan zihar nektarinekin egin dot mermeladia lehenengo aldiz, eta ondo. nektarinek be ez dabe urik bihar.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.