osagaiak
Jatorrizko tamainako irudia: 486 KB | Ikusi Deskargatu
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.
Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.
Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.
Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.
Igone Lamarain
Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.
Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.
Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.