Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil / Haragiz betetako piper gorriak

Haragiz betetako piper gorriak

igone 2013/02/26 17:15
Barazkiekin, arrainarekin, perretxikoekin, okelarekin… osagai askorekin bete ditzakegu piperrak, eta piperrak gorriak zein berdeak izan daitezke. Okelarekin bete ditut piper gorriak oraingoan. Beste osagai batzuekin betetako piperren errezeten berri emango dut aurrerago. Piper berde beteen errezetak ere azalduko ditut, euren garaia heltzen denean.
Haragiz betetako piper gorriak

Haragiz betetako piper gorriak

OSAGAIAK (40 piper inguru betetzeko)

Kipula erdi

300gr okela pikatu

40-45 piper gorri

100gr irin

500 mililitro esne

Litro erdi tomate saltsa

Olioa

Gatza

piper bete gorriak-osagaiak

PROZEDURA

Kipula ondo txikitu ostean lapiko zabal batean erregosi. Hasieran su altua erabili, baina erretzen hastean sua jaitsi kipula erre ez dadin. Kipula biguntzean bi piper gorri hartu eta ondo txikituta gehitu. Horrela barrukoak kolore apur bat hartuko du.

Okela pikatua gehitu eta egin. Gatza zure neurrira bota.

pikatua

Erabil ezazu koladore bat irina fintzeko. Eta gutxika bota, esnea botatzen hasi aurretik irina egin, ondo eginda egon behar da zereal zaporea galdu dezan.

bexamela1

Ez bota esne guztia batera, lehenengo erdia bota. Irinak esne guztia xurgatzean botaizu beste erdia, eta su bajuan mantendu lapikoa, bexamela ondo egin arte. Probatu, eta zure ustez gatz gehiago behar badu, gehitu.

Hoztean piperrak bete

piperra betetzen

Eta, bukatzeko, tomate saltsan 10-15 minutuz berotu, piper beteak ondo egin daitezen.

Bexamela egiteko esnea oso hotza ez badago hobeto, esne epelarekin errazago egingo dugu bexamel fin bat.

Tomate saltsa uda bukaeran egiten dut, eta urte guztirako gorde. Garaia heltzean azalduko dizut honen prozesua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.