Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / SU BILA nabil / Erantzunak

Erantzunak

Iruzkina igone on Mailuki (marrubi) marmelada igone 2013/03/19
Kaixo, mikel. Nik udan zihar nektarinekin egin dot mermeladia lehenengo aldiz, eta ondo. nektarinek be ez dabe urik bihar.
Iruzkina Mikel Larreategi on Mailuki (marrubi) marmelada Mikel Larreategi 2013/03/19
Esatea ahaztu zait... nik ez nion urik bota, kiwiak egosten hasi zirenean ur dexente bota zuten eta ura botaz gero likidoegi egongo zela iritzi nion. [...]
Iruzkina Mikel Larreategi on Mailuki (marrubi) marmelada Mikel Larreategi 2013/03/19
Nik joan zen astean kiwiekin egin nuen zure errezeta berbera erabiliz... nere gustorako azukre gutxiegi bota nion baina bueno... satisfakzioa da bakoitzak egindako marmeladarekin gosaltzea [...]
Iruzkina igone on Madalenak igone 2013/04/19
asko egin nittuan bai, baina hurrenguan probau biharko dozuez. batzuk jan, beste batzuk emon... gaur eguardixan banatu dittut azkenak. hurrenguan akordauko naiz zuekin ;)
Iruzkina Dani on Madalenak Dani 2013/04/19
Ez ete ditxuzu larregi ein ta... ez jatzuz sikatuko... Sukaldari!!!
Iruzkina itsaso on Madalenak itsaso 2013/04/19
OOOOHHH!!! Ze itxura onaaaa!! Nik bat probatzia nahi dot!
Iruzkina igone on Berdel bolak saltsan igone 2013/04/05
Kaixo, itsaso Koilara bat be erabili zeinke. Esku batekin azala oratu, eta koilara batekin haragia atara zeinke aurrera indarra eginez
Iruzkina igone on Berdel bolak saltsan igone 2013/04/05
Saltzailiari esan ahal detsazu azala kentzeko, baina nahiko erraza da. Alde batetik aizto baten laguntzakin hasi eta eskuz kendu leike, edo aiztuakin berakin.
Iruzkina itsasoi on Berdel bolak saltsan itsasoi 2013/04/05
Itxura ederra! Azala kentzia erreza da??
Iruzkina oier g on Oilaskoz eta hirugiharrez betetako Krep gaziak, gazta saltsarekin oier g 2013/03/13
Matahami ez, "matahame"! ;-) Kiskillosua ni.

Dokumentuaren akzioak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Sukaldaria ez naizen arren sukaldean aritzea dut gustuko. Edozein otordu, edozer janari prestatzen gozatzen dut sukaldean. Denetik egiten dut, nahiz eta ez naizen oso abila postreetan. Gauza berriak ikastea eta esperimentatzea gustatzen zait, baita errezeta tradizionalak gertatzea ere. Sukaldean sortzea dut gustukoen, porru patatak zein legatz beltza piper irristagarrien gainean dilista pure eta mihilu konpotaz lagunduta gertatzen.

Ona naizela uste dut, nik gustuko dut egiten dudana. Nire lagunek eta familiak ere gustuko dute, gustura gelditzen dira gehienetan eta kritikak oso onak izaten dira ia beti.

Egiten ditudanak idatzi eta azalduko ditut hemen, nire trukuak ere azalduko ditut. Eta norbaitentzat balekoak badira primeran, baina sukaldean aritzea eta ikastea ditudanez gogokoen, iritziak, gomendioak eta proposamen berriak jaso nahi ditut. Praktikara eramango ditut ekarpenak, eta nire ukitua emango diet.

Azalpen erraz eta garbiak emango ditut, irudiekin eta oharrekin lagunduta.

Igone Lamarain

Errezetak

Nire errezeta gutxi dira nik osorik sortutakoak. Batzuk etxean ikasi ditut, beste batzuk interneten edo liburuetan aurkitutako errezetetan oinarritzen dira, eta telebistako programaren batean ikusitakoetan gutxi batzuk. Baina guztiek dute nire ukitua. Gehienetan, gainera, inprobisatu egiten dut.

Elikagaiak

Bertakoaren alde egiten dut, eta ahal den guztietan garaikoaren alde ere bai. Ez zait prestatuta dagoen elikagairik erostea gustatzen. Eta produktuak aukeratzean ahalik eta ontzi edo plastiko gutxien duena lehenesten dut, ezer ez badauka, hobe.

Loturak

Badira urte bi etxean ogia egiten hasi nintzela. Errezetaren baten berri emango dut, baina nire maisuaren irina, ura, gatza… ogia blogean hamaika errezeta eta gomendio daude. Ni horretan inspiratu izan naiz, eta bertako azalpenak onak eta argiak dira.