Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Biziblogak 2010 urterako

Eneko Astigarraga 2007/01/10 00:45

Nomura Research Institute japoniarrak 2011 urteari begira web 2.0 delakoen garapenaren informazio teknologien bide orria argitaratu du: "IT Road Map" of Web 2.0 Technology Up Until 2011 .

Web 2.0 mobile edo web 2.0 mugikorrarentzat - hau da, web 2.0 zerbitzuak ingurune mugikorretan erabilita -, erabakikorrak izango diren 3.5G sare mugikorren zabalkuntza 2008rako iragartzen dute txostenean.

Ondorioz, 2010rako sare ubikuoen (ubiquitous network) etorrera ailegatuko omen da eta aldaketa nabarmenena: argitalpenaren aro berri bat.

Lifeblog: argitalpenaren aro berria

Hartzaile eta aplikazio domestikoetatik datorren informazioa argitaratzeko aukerei esker, Lifelog-en aro berria hasiko da. Hau da, sarean konektatutako tresna eta hartzaileak, guztion aktibitatea erregistratu eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko gaitasuna izango dutenak.

Aurrerago ere, duela pare bat urte, RFID teknologiak zirela eta, aipatu genuen gaia, baina 20 urte barru kalitatea handiko bideoan, bizitza oso bat errejistratu ahal izango omen dela irakurtzen dut. Akabo biografoak edo apunteak: zuzenean lifebloga, bizibloga, bizitza grabazioa edo dena delakoa. Informazioa gorde, aurkitu eta berreskuratzeko prozedurak.

Hildo beretik doaz besteak beste memoria arazoak konpontzeko sortu diren memories for life bezalako ekimenak edo NLP (LNP edo Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan ) lanean diharduen Yorick Wilks irakasleak zuzentzen duen Companions izeneko proiektua (Teleko garrantzitsuak ikerketa consortium-ean), non gure bizitzaren gertaeren arrastoak antolatzen lagunduko digun ordezkoa lantzen ari diren. Hemen here eszenategiak erabiliz : Digital Home (TIDs Digital Home Scenario), Photo Companion Scenario eta Gofer.

Erantzunen bila gabiltza: ordezkatu dezakegu gure memoria laguntza artifizialerekin? konpondu daitezke teknologiaren laguntzaz memoriaren nahasteak? gure bizitza aldatuko da? nolako ondorio etiko, legal, politikoa izan dezake? non utzi nituen blog honetan editatzeko pasahitzak?

Ikusi dudanez, zahartzen garenerako ezinbestekoa izango zaigu SeniorCompanion-en bat, baina "Companions" delakoan badaude bestelako JuniorCompanion (gazteei aholkatu , lagundu, irakatsi,...) edo MeetingCompanion (bilera transkripzio, laburpenak, aktak, ...) negozioa negozioa da eta gainera, hainbeste informazioarekin edo infoxitaku edo etorkizunean denok beharko dugu Companions, lifeblog, memoria artifiziala edo antzeko zeozer.

Info gehiago:


Technorati Tags: , , ,

Zientzia eta Teknologia Corpusa

Eneko Astigarraga 2006/12/15 00:45

Igor Leturia, Antton Gurrutxaga eta Xabier Artola

Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA taldeak garatutako Zientzia eta Teknologiaren Corpusa aurkeztu dute gaur arratsaldean Elhuyar Fundazioaren Egoitzan Itziar Nogeras, Ludger Mees, Antton Gurrutxaga, Xabier Artola eta Igor Leturiak.

Ez naiz gaian aditua, baina lanean ibili direnek aurkezpenean azaldu dutenez eremu honetan orain arte egin denarekin konparatuta aurrerakuntza handiak ditu Euskarazko lehen corpus espezializatua den Zientzia eta Teknologiaren Corpus honek.

Beharbada, onena kontsultagarri dagoela sarean http://www.ztcorpusa.net helbidean. Uste dut aurkezpenean ikusi duguna eta sarean dagoen bertsioa berdinak direla, eta itxura ona du.

Ikertzaileentzat tresna oso erabilgarria dirudi, aukera mordo bat erakutsi ditu Igor Leturiak demoa egiterakoan. Kontsultak egiteko modu ezberdin asko eta asko uzten ditu erabiltzailearen eskuetan tresna berriak, bilaketa aurreratuari esker. Dagoeneko, ikerketa, analisia eta emaitzak eskuratzeko aproposa dirudi eta suposatzen dut hobetzen joango dela informazio, testu, artikulu edo liburu berriak gehitzen diren neurrian. Zaletuentzat ere tresna polita.

Antton Gurrutxaga

Xabier Artola

Froga egitearren, Prospektiba hitza bilatu dut sareko bertsioan eta pare bat testu azaldu zaizkit prospektiba hitzarekin, kasualitatez lehenengoan parte hartu nuen. Horrelako emaitzak ematen ditu:

Directrices de ordenación territorial de la CAPV - (Liburua). Eusko Jaurlaritza. Servicio Central de Publicacion, 1997. Egileak: Eusko Jaurlaritza Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, EAE. ISBN: 84-457-1153-9. (2)

...a eta sormen handikoa izan behar du. Behar-beharrezkoa da prospektibaz baliatuz antzeman ditzakegun eboluzio gertagarrienei aurrea...

...retara egokitu eta moldatzea izango litzateke, horretarako prospektibak etorkizuneko gertakari, ideia eta joerei buruz ematen digun...

Internet. Beste ikuspuntua (Aldizkariko artikulua). Elhuyar Fundazioa, 1996. Egileak: González Abascal, Julio. Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika, 112. (2)

...izun hori posible bada ere, gehienetan prospektiba horiek funtsezko oinarririk gabeko uste pertsonalak besteri...

...egingo zara!”, eta haurra erori egiten da). Prospektiben bidez, jendearen eskemak eta jokabideak norabide batera era...

Baina, Antton Gurrutxagak eta Xabier Artolak azaldu dutenez edo Iñaki Alegriak solasean azaldu didanez, webgune horretan horrela kontsultatu ahal izateko eta lortzen dituen emaitzak lortzeko lan izugarria dago atzetik: 1990tik 2002arteko testuak lortu, aukeratu, tresna ezberdinak erabili - Corpusgile, Eustagger, Eulia,... - lematizatu, etiketatu, kontsulta-sistema egin, eta abar. Ia 8 miloi hitzekin lan egin dute Corpusean, 1,6 miloi eskuz zuzenduak.

Esplikatzeko gai ez naizen tresna ezberdinak erabili dira, baina laguntza atalean ondo azalduta dator lan egiteko modua edo lanaren diseinu eta metodologia , Corpusa sortzeko erabilitako lanak , gehienak Elhuyarrenak, baina baita bestelako hornitzaileenak ere: Aita Menni Ospitalea, Eusko Ikaskuntza, EHU, Eusko Jaurlaritza, Jakinkizunak, S.L. Klasikoak, S.A., Lanbide Ekimena, UEU, Mendebalde, Sabino Arana Kultur Elkargoa, Karmele Salaberria, Sua Edizioak, ...

Onena frogatzea, horretarako dago sarean eta.

Gehiago jakiteko:

Eguneraketa, 2006-12-17

Lan honetan parte hartu duen IXA taldeak Hizkuntza Teknologia izeneko bloga estreinatu du Unibertsitatea.Net atarian, eta bertan azaltzen dituzte ZT Corpusean erabilitako tresnak. Sarrera honetan: Corpus beharra asetzeko baliabide eta tresna berriak: ZT corpusa, Corpusgile eta Eulia


Technorati Tags: ,

Behobiatik Donostiara

Eneko Astigarraga 2006/11/12 20:32

Gaur goizean, beste 12.000 lagunekin batera, Behobia - San Sebastian lasterketan parte hartu dugu.

Zazpi urte neraman joan gabe eta bihar axubetak non nahi izango ditut, seguru, baina pozik. Lasterketa polita eta giro onekoa da Behobia-Donostia , gainera aurten Pricewaterhouse etxekoek , 700 bat lagun, asko girotu dute lasterketa eta kutsu internazionala eman diote.

Duela aste batzuk ezagutzen ez nuen lasterketa polit batean parte hartu nuen, Donibane - Hondarribia , eta egia esan oso ondo antolatuta ikusi ditut bai hura eta bai gaurkoa. Azken urteetan asko hobetu dute horrelako lasterketak.

Traba batzuk sortuko dira hiritarrentzat - kaleak itxita, aparkaleku gutxiago, jende ugari, ...- baina diru-sarrera eta eragin ekonomiko txukunak erakartzen dituzte. Eta zaletuok pozik.

Teknologiak laguntzen du - denbora zehatz hartzeko txipak, meteo-iragarpen zehatzagoak edo kamiseta teknikoak oparietan esate baterako -, baina imajinatzen dut zenbat buruko min izango dituzten Fortuna, Hondarribia Kirol Elkartea edo Donibane Lohitzuneko Ur Joko elkarteetako jendeek horrelakoak antolatzerakoan. Zorionak guztiei.

Lasterketarako teknologia aipatu dudanez, bitartean, korrika egiteari berriro gustua hartu diodanez, agian animatuko naiz Lance Amstrongen moduan Nike etxeko ipodun zapatillak (nike + ipod Sport kit) erabiltzera :-) Bitxia iruditu zitzaidan anuntzioa, noski ipoda eramateko erropa berezia saltzen dizute. Zer uste zenuen bada!


Technorati Tags: ,

2048: azken antxoaren azken balada

Eneko Astigarraga 2006/11/02 23:51

Science aldizkariak dioenez itsas ekosistemen inguruan egin diren azken ikerketak ondo eginaz badaude, 2048 urterako komertzial arrantzarako aukerak bukatuta leudeke. Ordurako, arrantzatzen diren espezie guztiak edo gehienak agortu egingo dira.

Itsas bio-aniztasuna edo dibertsitatea beherantz doa eta laister agortuko dira gaur egun harrapatzen diren arrain mota guztiak. Bixiguak galdu ziren, antxoen arrastorik ez, bestelakorik... gaitza.

Agian abisua baino ez da, extrapolazioa dirudi - baina mundu guztiko aldizkariek jaso dituzte Science aldizkarian agertu den ikerketaren emaitzak:

BBC: Only 50 years left for sea fish

New York Times: Report Warns of Global Collapse of Fishing

Fox: All Commercial Seafood Species May Collapse by 2048

El Pais: Para 2048 podrían agotarse las reservas pesqueras del planeta, según Science

El Mundo: Las reservas pesqueras de todo el planeta podrían extinguirse en el año 2048


Technorati Tags: , ,

Durango 2040 : Mortimer Durangoko azokan!

Eneko Astigarraga 2006/10/13 00:26

Primizia eta esklusiba mundialean Volgako Batelariak aurtengo Durangoko Azoka -n aurkeztuko diren lanen berri eman zuten duela gutxi.

Ez zen lan erraza batelariena, baina urrutirago joan da Jon Alonso eta aste honetako Argian, Durango 2040 iritzi artikuluan, etorkizunean Durangon zer eta nola aurkeztuko den aurreratu digu.

Hasiera egunean, Mortimer eztabaidagarriaren "Zatiki", azken lanaren prentsaurre eta aurkezpen birtuala bideokonferentziaz. Bigarren egunean, mahai ingurua aldizkari literarioei buruz, trikitrixa eta bertso-saioa. Ona.

Aldiz, norbaitek Olmako Tximiniari blogean galdetu arren , badirudi inork ez dakiela musikan izango diren nobedadeak ...


Technorati Tags: ,

Teknologia giltzarriak 2010 urteari begira eta Internet

Eneko Astigarraga 2006/10/08 12:33

Gainean dugun 2010 urteari begira Frantziako Ministère de l’Économie, des Finances et de l’Industrie delakoaren Enpresen zuzendaritazak , Technologies clés 2010 (Teknologia giltzarriak 2010) izeneko ikerketa argitaratu du. Hau da, 2010 urteari begira etorkizun gehiago duten teknologien errepasoa erakargarritasuna eta lehiakortasunari dagokionez.

Ikerketan Frantzian enpresa eta ikerketa munduan aditu diren 100 pertsona baino gehiago parte hartu dute eta etorkizunean kontutan izan beharko ditugun teknologian identifikatu dituzte.

Argitalpena hiru zatitan banatuta dago eta hemendik jaitsi dezakezue.

Prospektiba eta etorkizuneko joerei buruzko informazioa normalean AEBtik datorkigu, beraz interesgarria egiten da hain gertuko den horrelako ikerketa.

Internet lehentasun teknologikoa?

Gazteleraz gai berdinari buruz idatzitako sarreran, Tecnologias clave al 2010 , informazio interesgarria gehitu du Luistxok : Pierre Chappaz frantziarrak, Kelkoo -ko fundatzaileak, Internet priorité nationale? izeneko artikulu interesgarria idatzi duela Frantziako lehentasun teknologikoei buruz.

Internet lehentasuna bada eta ikusirik Internet proiektu gehienak amerikarrak direla, Interneteko startup edo enpresa berriak serioski laguntzea proposatzen du Chappaz-ek. Esate baterako:

  • sortutako lehen enpleguen karga sozialak kentzea (behinik behin, jatetxeen edo hotelen BEZ-a jeistea baino tontoago ez dela dio)
  • Interneteko startup-etan egiten den inbertsioa fiskalki lagundu (fiskalki lagundu inbertsio inmobiliarioarekin egiten den bezala, Internet lehentasuna bada zergaitik etxeak bai eta Internet ez)
  • talde handiak, batez ere mediatikoak, Interneten gara daitezela bultzatu (bihar edo etzi hemengoak talde amerikar baten eskuetan gera ez daitezen)
  • Interneteko inbertsioentzat fiskalitea hobetu kanpotik datozen (Irlanda adibidetzat ipintzen du, Google bezalako enpresak erakartzeko egindakoa aipatuz).

Gau guzti hauen inguruan adostasuna eskatzen zuten mahai inguruan parte hartu zuten guztiek: Pierre Chappaz bera, Pierre Kosciusko-Morizet (Price Minister), Loic Le Meur (Sixapart), Tariq Krim (Netvibes), François Bourdoncle (Exalead/Quaero) eta beste batzuk.


Technorati Tags: , , ,

UEU, 2006-2007 ikasturtearen inaugurazioa

Eneko Astigarraga 2006/10/05 23:35

Tim O’Reilly-k, web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea eta Interneteko guruak, Gasteiz-en bere hitzaldia ematen zuen bitartean UEU -k 2006-2007 ikasturtearen inaugurazio ekitaldia egin du Markeskoa jauretxean.

Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Marijo Telleria, Eibarko Udalaren ordezkariak eta Lore Erriondo UEUren zuzendariak eman diote hasiera ikasturteari, eta ongi etorri hitzen ondoren 2006-2007 ikasturtearen inaugurazioa eta jarduera akademikoaren aurkezpena egin dute.

Azken urteetan, pixkanaka sendotzen eta luzatzen doaz UEUren eskaintza akademikoa, materialgintza, argitalpenak eta IKT zerbitzuak. Eta gauden bezala ezaguera gizartean murgildurik, nola ez, etengabeko prestakuntza. Jarraitu dadila haskundea, seinale ona da. Gainera, egun gutxi barru UEUk Unibertsitate atari euskaldun berria aurkeztuko duela aurreratu digu Lore Erriondok. Laster izango dugu horren berri.

Bisitaldi gidatua izan dugu Markeskuan eta egoitza txukuna du UEUk Lopez de Isasi merkatariaren izandako jauretxean. Arretaz bisitatu dugu Jauretxean Tekniker Ikerketa Zentroak UEUrekin elkarlanean Sormena eta berrikuntza lantzeko prestatu duten eremu berria. Metodologia eta teknika bereziez lagunduta, enpresa edo erakundeek ideia berriak sortzeko eta lantzeko prestatuta dagoen eremu irekia.

Tim O'Reilly, Tagzania, web 2.0, UEU, ...

Gasteizen Tim O'Reilly-k web 2.0-ari buruz hitz egin du. UEUren aurkezpenean nengoela Garik (argazkia berea da) O'Reilly-k Tagzania aipatu duela jakinarazi dit, pozik gu nola ez. O'Reilly-k ezagutzen du. Tagzania indartzen eta zabaltzen doa munduan zehar. Hemen sortuta eta unibertsala egiten? agian. Portzierto, Euskal Internauta talde majoa bildu da Gazteizen. Denetan ezin egon.

Horregatik, Gasteizen egon ez arren, ikasturtea hasteko Web 2.0-ari buruz jakin nahi duenak, euskaraz UEUren ikastarora joatea dauka. Irakaslea Gorka Julio, Markeskoan, urriaren 16tik aurrera.

Aurrerago, IKTeekin zerikusia duen jarduera akademiko ugari: edizio digitala, multimedia baliabideak musikarako, blogak, Internet, software librea, hizkuntza teknologiak, ... eta bestelako eremu askotan beste hainbeste. Horra hor aukera.

Argazkiak: Egoibarra.com eta Gari Araolaza

 

Technorati Tags: , , ,

Platonen koba-zulotik Interneteraino: Erreala eta Birtuala

Eneko Astigarraga 2006/10/03 23:07

Atzo John Searle -ren (University of California, Berkeley) What is Language hitzaldiarekin hasi zen VII Nazioarteko Ontologia Kongresua (www.ontologia.net) Donostian

Kongresuaren gaia Platonen koba-zulotik Interneteraino: Erreala eta Birtuala da eta hurrengo egunetan luzatuko den egitarau zabala eta interesgarria dauka.

Gaur kongresuaren bigarren jardunaldiaren barnean Zientzumena erakusketan egon naiz. Batez ere sentsoreen teknologiari esker, makina, objektu eta pertsonen arteko harremanetan ematen ari diren aurrerakuntzak ikusi eta etorriko direnak antzeman edo imajinatzeko aukera izan dugu. Edo Zientzumenaren leloak dioen bezala Informazio Teknologiak bost zentzuekin. Dudarik gabe Ingurumen Adimenak aurrerakuntza handiak ekarriko dizkigu.


Technorati Tags: ,

PESI II 2007 - 2010, Euskadi Informazio Gizartean Plan berria

Eneko Astigarraga 2006/10/02 00:42

Joan zen uztailean PESI II 2007 - 2010, Plan Euskadi en la Sociedad de la Información - Euskadi Informazio Gizartean Plana delakoa erredaktatzeko lanak hasi ziren. Hau da, 2007-2010 epealdian eremu horretan aurrera eraman daitezken proiektuak identifikatu eta proposatzeko lanak.

Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen PESI II honen definizioarako lan talde ezberdinak osatu dira, guztira 19 inguru, - hezkuntza, garraioak, gazteak, kultura, osasuna, ... - eta horietako bat euskara da. Zer edo ozer aportatuko genukeelakoan , bertara gonbidatu gintuzten.

Taldeak aurrera eraman behar duen hausnarketaren helburua, euskararen alorrean, teknologia berrien eta bereziki Internet-en erabilera sustatzeko eta bertako eduki kulturalak hedatzeko lan ildo edo proiektuak identifikatzea izan da.

Besteak beste, sarean euskararen presentzia gehitzeko eta euskaldunek teknologia berrien erabileran euskaraz baliatzeko tresnak eskaintzea ahalbideratzea da xedea.

Hori dela eta, 2007-2010 epealdirako PESI IIan sartu daitezkeen proiektuen proposamena egitea eskatu ziguten eta gure ekarpena aurkeztu genuen , zuzendaritza daramaten aholkulariek bidalitako lau fitxa edo proposamen betez. Beste hainbeste egin du taldera deituta zegoen jende askok.

Edukiak sortu dezan erabiltzaile euskaldunari modu librean tresnak eskaini, eta edukiak eta bere zabalkudea bideratzea izan dira gure ideia nagusiak. Laburtuta, fitxa moduan aurkeztea eskatzen zenez, hauek izan ziren taldera eraman genituen lau proposamen edo fitxa:

  • Euskarazko edukiak sortzeko beharrezkoak diren tresnen sorrera (wikiak, blogak, podcasting-a, bideocasting, e-learning, XML meta-erreferentziak, ...), bultzatu eta bere erabilera sustatu euskaldunen artean. Adibide onena, aurten sortutako blog plataformak non euskaldun askok euskarazko edukiak sareratze ari den egunero, etengabe. Baita
  • Software librearen garapena bultzatu euskararen presentzia informatika aplikazioetan bermatzeko.
  • Eduki, korpus, mota guztiko errekurtso dijital libreei lehentasuna eman eta erakunde eta pertsonen arteko elkarlana bultzatu.
  • Internet-eko "handiak" beraien edukiak tokiko egoerara egokitzen ari direnez: tokiko mapak, tokiko publizitate, tokiko bilaketak, egutegiak,… Euskal komunitatea joera lokal horretarako prestatu, bertako edukiak garatu eta sustatu eta tokiko azpiegiturak eta tokiko edukien sorrera bultzatu.

Gainerantzeko partaideek beste proposamen interesgarriak egin dituzte, besteak beste: .eus dominioa, euskarazko itzultzaile automatikoa, ahotsean oinarrituko teknologiak, euskarazko enziklopedia, software lokalizazio bultzatu, erreferentzia korpusa, editorea, bilatzailea, e-learning, ... eta gogoan ez dudan abar luzea.

Aholkulariek proiektu ezberdinen egingarritasuna - aplikagarritasuna eta koste ekonomikoa - eta eragina - hiritarrengan zein gizartean - definitu eta aztertzen ari dira taldeetan. Azkenean, beste talde guztien ekarpenak kontutan izanda, PESI II 2007-2010 planean, sartzearen egokitasuna aztertuko dute.

Beraz, urte bukaeran edo datorren urtearen hasieran, ekarpen guztiak jaso, balorazioak egin eta lehentasunak finkatu ondoren, EAE-n eragina izango duen Euskadi Informazioaren Gizartean II plana, 2007-2010, osatu eta kaleratuko da, nik uste.


Technorati Tags: , ,

Sormena, biharko ekonomiaren motorra

Eneko Astigarraga 2006/09/29 00:42

Sormena, biharko ekonomiaren motorra da Estitxu Eizagirre eta Xabier Letonak Argia astekarian koordinatu duten aste honetako Larrun gehigarriaren izenburua.

Gai interesgarria eta pil-pilean dagoena. Esate baterako, gaur bertan Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Politika orokorrari buruzko eztabaidan, Batzar Nagusian , Gipuzkoaren erronka nagusiena berrikuntza dela esan omen du . Baina aurkeztutako jatorrizko dokumentuan (adi .pdf-a) berrikuntza ataltxoa baino ez da. Beharbada gehiago osatuko zuen atala eta errekurtso nahikoak jarri dizkiote gaiari.

Baina tira, Larrunek ohizkoa duen eskemari jarraituz mahainguru batean elkartu dituzte Juan Felix Garcia Fagorreko I+G+B zuzendaria, Jose Ramon Guridi GFAko Berrikuntzarako zuzendaria, eta Anton Borja eta Sabino Ayestaran EHko Unibertsitateko irakasleak.

Gainera, gaiaren inguruan gaur Artelekun ezagutu dudan Josu Amezaga, Luis Otano, Joseba Koldo Bilbao eta blog honetan idazten duenak, mahainguruaren osagarri izan nahi duten artikulu bana idatzi dugu.

Inork interesa badu aste honetako Argiaren alearekin batera paperean aurki dezake, gomendagarria, baina sarean ere dagoenez, hona hemen artikulu guztien lotura zuzenak:


Technorati Tags: , ,

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.