Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / PESI II 2007 - 2010, Euskadi Informazio Gizartean Plan berria

PESI II 2007 - 2010, Euskadi Informazio Gizartean Plan berria

Eneko Astigarraga 2006/10/02 00:42

Joan zen uztailean PESI II 2007 - 2010, Plan Euskadi en la Sociedad de la Información - Euskadi Informazio Gizartean Plana delakoa erredaktatzeko lanak hasi ziren. Hau da, 2007-2010 epealdian eremu horretan aurrera eraman daitezken proiektuak identifikatu eta proposatzeko lanak.

Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen PESI II honen definizioarako lan talde ezberdinak osatu dira, guztira 19 inguru, - hezkuntza, garraioak, gazteak, kultura, osasuna, ... - eta horietako bat euskara da. Zer edo ozer aportatuko genukeelakoan , bertara gonbidatu gintuzten.

Taldeak aurrera eraman behar duen hausnarketaren helburua, euskararen alorrean, teknologia berrien eta bereziki Internet-en erabilera sustatzeko eta bertako eduki kulturalak hedatzeko lan ildo edo proiektuak identifikatzea izan da.

Besteak beste, sarean euskararen presentzia gehitzeko eta euskaldunek teknologia berrien erabileran euskaraz baliatzeko tresnak eskaintzea ahalbideratzea da xedea.

Hori dela eta, 2007-2010 epealdirako PESI IIan sartu daitezkeen proiektuen proposamena egitea eskatu ziguten eta gure ekarpena aurkeztu genuen , zuzendaritza daramaten aholkulariek bidalitako lau fitxa edo proposamen betez. Beste hainbeste egin du taldera deituta zegoen jende askok.

Edukiak sortu dezan erabiltzaile euskaldunari modu librean tresnak eskaini, eta edukiak eta bere zabalkudea bideratzea izan dira gure ideia nagusiak. Laburtuta, fitxa moduan aurkeztea eskatzen zenez, hauek izan ziren taldera eraman genituen lau proposamen edo fitxa:

  • Euskarazko edukiak sortzeko beharrezkoak diren tresnen sorrera (wikiak, blogak, podcasting-a, bideocasting, e-learning, XML meta-erreferentziak, ...), bultzatu eta bere erabilera sustatu euskaldunen artean. Adibide onena, aurten sortutako blog plataformak non euskaldun askok euskarazko edukiak sareratze ari den egunero, etengabe. Baita
  • Software librearen garapena bultzatu euskararen presentzia informatika aplikazioetan bermatzeko.
  • Eduki, korpus, mota guztiko errekurtso dijital libreei lehentasuna eman eta erakunde eta pertsonen arteko elkarlana bultzatu.
  • Internet-eko "handiak" beraien edukiak tokiko egoerara egokitzen ari direnez: tokiko mapak, tokiko publizitate, tokiko bilaketak, egutegiak,… Euskal komunitatea joera lokal horretarako prestatu, bertako edukiak garatu eta sustatu eta tokiko azpiegiturak eta tokiko edukien sorrera bultzatu.

Gainerantzeko partaideek beste proposamen interesgarriak egin dituzte, besteak beste: .eus dominioa, euskarazko itzultzaile automatikoa, ahotsean oinarrituko teknologiak, euskarazko enziklopedia, software lokalizazio bultzatu, erreferentzia korpusa, editorea, bilatzailea, e-learning, ... eta gogoan ez dudan abar luzea.

Aholkulariek proiektu ezberdinen egingarritasuna - aplikagarritasuna eta koste ekonomikoa - eta eragina - hiritarrengan zein gizartean - definitu eta aztertzen ari dira taldeetan. Azkenean, beste talde guztien ekarpenak kontutan izanda, PESI II 2007-2010 planean, sartzearen egokitasuna aztertuko dute.

Beraz, urte bukaeran edo datorren urtearen hasieran, ekarpen guztiak jaso, balorazioak egin eta lehentasunak finkatu ondoren, EAE-n eragina izango duen Euskadi Informazioaren Gizartean II plana, 2007-2010, osatu eta kaleratuko da, nik uste.


Technorati Tags: , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.