Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Zientzia eta Teknologia Corpusa

Zientzia eta Teknologia Corpusa

Eneko Astigarraga 2006/12/15 00:45

Igor Leturia, Antton Gurrutxaga eta Xabier Artola

Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA taldeak garatutako Zientzia eta Teknologiaren Corpusa aurkeztu dute gaur arratsaldean Elhuyar Fundazioaren Egoitzan Itziar Nogeras, Ludger Mees, Antton Gurrutxaga, Xabier Artola eta Igor Leturiak.

Ez naiz gaian aditua, baina lanean ibili direnek aurkezpenean azaldu dutenez eremu honetan orain arte egin denarekin konparatuta aurrerakuntza handiak ditu Euskarazko lehen corpus espezializatua den Zientzia eta Teknologiaren Corpus honek.

Beharbada, onena kontsultagarri dagoela sarean http://www.ztcorpusa.net helbidean. Uste dut aurkezpenean ikusi duguna eta sarean dagoen bertsioa berdinak direla, eta itxura ona du.

Ikertzaileentzat tresna oso erabilgarria dirudi, aukera mordo bat erakutsi ditu Igor Leturiak demoa egiterakoan. Kontsultak egiteko modu ezberdin asko eta asko uzten ditu erabiltzailearen eskuetan tresna berriak, bilaketa aurreratuari esker. Dagoeneko, ikerketa, analisia eta emaitzak eskuratzeko aproposa dirudi eta suposatzen dut hobetzen joango dela informazio, testu, artikulu edo liburu berriak gehitzen diren neurrian. Zaletuentzat ere tresna polita.

Antton Gurrutxaga

Xabier Artola

Froga egitearren, Prospektiba hitza bilatu dut sareko bertsioan eta pare bat testu azaldu zaizkit prospektiba hitzarekin, kasualitatez lehenengoan parte hartu nuen. Horrelako emaitzak ematen ditu:

Directrices de ordenación territorial de la CAPV - (Liburua). Eusko Jaurlaritza. Servicio Central de Publicacion, 1997. Egileak: Eusko Jaurlaritza Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, EAE. ISBN: 84-457-1153-9. (2)

...a eta sormen handikoa izan behar du. Behar-beharrezkoa da prospektibaz baliatuz antzeman ditzakegun eboluzio gertagarrienei aurrea...

...retara egokitu eta moldatzea izango litzateke, horretarako prospektibak etorkizuneko gertakari, ideia eta joerei buruz ematen digun...

Internet. Beste ikuspuntua (Aldizkariko artikulua). Elhuyar Fundazioa, 1996. Egileak: González Abascal, Julio. Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika, 112. (2)

...izun hori posible bada ere, gehienetan prospektiba horiek funtsezko oinarririk gabeko uste pertsonalak besteri...

...egingo zara!”, eta haurra erori egiten da). Prospektiben bidez, jendearen eskemak eta jokabideak norabide batera era...

Baina, Antton Gurrutxagak eta Xabier Artolak azaldu dutenez edo Iñaki Alegriak solasean azaldu didanez, webgune horretan horrela kontsultatu ahal izateko eta lortzen dituen emaitzak lortzeko lan izugarria dago atzetik: 1990tik 2002arteko testuak lortu, aukeratu, tresna ezberdinak erabili - Corpusgile, Eustagger, Eulia,... - lematizatu, etiketatu, kontsulta-sistema egin, eta abar. Ia 8 miloi hitzekin lan egin dute Corpusean, 1,6 miloi eskuz zuzenduak.

Esplikatzeko gai ez naizen tresna ezberdinak erabili dira, baina laguntza atalean ondo azalduta dator lan egiteko modua edo lanaren diseinu eta metodologia , Corpusa sortzeko erabilitako lanak , gehienak Elhuyarrenak, baina baita bestelako hornitzaileenak ere: Aita Menni Ospitalea, Eusko Ikaskuntza, EHU, Eusko Jaurlaritza, Jakinkizunak, S.L. Klasikoak, S.A., Lanbide Ekimena, UEU, Mendebalde, Sabino Arana Kultur Elkargoa, Karmele Salaberria, Sua Edizioak, ...

Onena frogatzea, horretarako dago sarean eta.

Gehiago jakiteko:

Eguneraketa, 2006-12-17

Lan honetan parte hartu duen IXA taldeak Hizkuntza Teknologia izeneko bloga estreinatu du Unibertsitatea.Net atarian, eta bertan azaltzen dituzte ZT Corpusean erabilitako tresnak. Sarrera honetan: Corpus beharra asetzeko baliabide eta tresna berriak: ZT corpusa, Corpusgile eta Eulia


Technorati Tags: ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.