Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Media lokalizatuen eragina

Eneko Astigarraga 2005/01/20 06:30

Anthony Townsend -ek "media" lokalizatuek eragin handia izango dutela hiriak ulertzeko dugun moduan dio Internet Actu frantziarrak argitaratu duen elkarrizketan .

Anthony Townsend Komunikazio eta Hiri Plangintzako irakaslea da New York Unibertsitatean. Era berean, NYCwireless ekimenaren ko-fundatzailea da. New York City wireless irabazi asmorik gabeko elkartea da, New York hirian haririk gabeko komunikazioa bultzatzeko sort zen.

Townsend-en iritziz komunikabide edo media lokalizatuak hirietaz jabetzeko dugun modua erabat aldatuko dute.

Oraindik guztiz garbi ez badago ere zer ulertzen duen Townsend-ek komunikabi lokalizatu batengatik, orain arte Interneten ezagutu dugunaren guztiz aurkakoa dela dirudi.

Azken 10 urteetan, Internetek sortu izan duen liluramendua geografia konkretu baten faltan zegoen, hau da, dena globala eta inon kokatu ezina izateak zen lilura sortzen zuena.

Baina, komunikabide lokalizatuetan liluramendua espazio, geografia eta izaera lokalean datza. Eta etorkizunari begira, komunikabide edo media lokalizatuen joera honek indarra hartuko du.

Gainera, Townsend-en iritziz gaur egun komunikabide lokalizatuetan kreatibitate eztanda dago. Artistikoki edo teknologikoki kultura edo herrialde bakoitzean sortzen ari diren proiektu guztien jarraipena egitea, ezinezkoa da, eta interes handikoa da.

Bestalde, oraindik erabiltzaile kopuruak gutzi badira ere, komunikabide lokalizatu hauek hiriguneak ulertzeko dugun modua aldatzen doaz. Eredu kontzeptuala sortzeko, Townsend-ek MIT-eko Kevin Lynch-ek 50 eta 60 hamarkadan erabilitako teoriak jarraitzen ditu: hiritarrek beraiek sortutako hiri ingurunearen irudikapen kognitiboaren teoriak.

Teknologia zehatzak ez baditu aipatzen, Internet, web semantikoa, mugikorrak, GPS-ak, RFID dispositiboak eta antzeko teknologiak soposa ditzakegu komunikabide lokalen eztanda honen atzean.

Gaiarekin jarraituz, gaur bertan Sareko Internet Actu-k "Les médias localisés : point de contact entre le réel et le virtuel" izeneko artikulua dakar . Geolokalizazioa, GIS sistemak eta horien gainean eraikitako Internet aplikazioak aipatzen dira artikuluan.

Elkarrizketa osoa da interesgarria. Gurera ekarriaz, lehen une batean "lokal" delakoa, geografiak eta kulturak definitu dezaketela suposa dezakegu. Azken finean Euskal Herria adibide lokal bezela aipatzen diren Boston edo Paris baino txikiagoa da.

Hala ere, erromantizismo kutsu bateaz, pesimista da Townsend. Hainbeste laguntza eta erraztasun teknologiko, hiriek duten erakartasuna ezabatuko dutelakoan dago:

Je crois aussi que les médias localisés vont réduire la sérendipité des environnements urbains, c’est-à-dire la capacité qu’ont les grandes villes à nous faire vivre des expériences excitantes et inhabituelles, tout en demeurant dans un environnement confortable. Le média localisé semble surimposer une géométrie cartésienne au monde urbain que nous avions jusqu’alors appréhendé d’une façon relative, typiquement humaine, en nous basant sur les endroits.

Zer egingo diogu bada, ... Hala ere, itxaropenarentzat lekutxoa gordetzen du Townsend-ek, eta erabilpen berriak sortuko direlakoan dago:

Peut-être suis-je trop pessimiste. Je pense en général que les technologies sont neutres, et que ce n’est que la façon dont on les applique qui détermine si leur impact est positif ou négatif pour nous. Toutefois, je suis enthousiasmé par le fait que des artistes s’approprient ces technologies et j’ai hâte de voir les multiples usages et expériences qui vont émerger à partir de là.

Eta gainera, beti izango ditugu pauso txikiak , Somera , Erronda , edo hiriko beste txoko batzuk berriro zapaltzeko...

Azken 25 urteetako 25 berrikuntza nagusiak

Eneko Astigarraga 2005/01/18 14:15

Lemelson-MIT Programan azken 25 urteotan egin diren berrikuntzarik garrantzitsuenen zerrenda egin da eta CNN kateak zerrenda kaleratu du . Espero zen bezala Internet izendatu dute lehena: Internet barik ez zenuke hau irakurriko :-)

CNN-ren esanetan Internetek mundua aldatu du: Internet aurretik mundua diferentea zen.

Argitaratutako berrikuntzen zerrenda gazteengan berrikuntza sustatzeko Lemelson-MIT Program (web.mit.edu/invent ) delakoan parte hartzen duten Teknologia adituek osatu dute.

Lemelson-MIT Program-a Jerome H. Lemelson sortzailearen omenez familiak eta ondorengoak sortutako Lemelson Fundazioak bultzatzen du. Fundazioak Emelson-MIT sariak banatzen ditu, eta 2001 urtean Ray Kurzweil izendatu zuten 2001 urteko inbentorea

Internet, telefono mugikor edo zelularrak, ordenagailu pertsonalak, zuntz optikoak, e-posta, GPS, ordenagail portatilak, kamara digitalak eta RFID-a izan dira 10 berrikuntza nagusiak.

Top Innovations - Berrikuntza nagusiak

Hona hemen aukeratutakoen zerrenda osoa:

  1. The Internet
  2. Cell phone
  3. Personal computers
  4. Fiber optics
  5. E-mail
  6. Commercialized GPS
  7. Portable computers
  8. Memory storage discs
  9. Consumer level digital camera
  10. Radio frequency ID tags
  11. MEMS
  12. DNA fingerprinting
  13. Air bags
  14. ATM
  15. Advanced batteries
  16. Hybrid car
  17. OLEDs
  18. Display panels
  19. HDTV
  20. Space shuttle
  21. Nanotechnology
  22. Flash memory
  23. Voice mail
  24. Modern hearing aids
  25. Short Range, High Frequency Radio

Futbola 2050 urtean

Eneko Astigarraga 2005/01/17 20:43

Etorkizuneko futbolariek Zinedine Zidane edo Ronaldinho -k duten abilitatea, Samuel Eto'o edo Joseba Llorente -k jokaldiak bukatzeko erakusten duten trebetasuna, Roy Keane edo Gaizka Garitano -ren indarra izango dute, baina robotak izango dira.

News Scotsman-ek dioenez 2050 urteko Munduko Football Txapelketa roboten artean jokatuko dute. Izan ere RoboCup webgune ofizialean irakur daitekenez, egitasmoaren helburua 2050 urtean Giza Munduko Futbol Txapeldunari irabaziko dion robot humanoide autonomoen futbol taldea sortzea da: The ultimate goal of the RoboCup project is By 2050, develop a team of fully autonomous humanoid robots that can win against the human world champion team in soccer.

Dagoeneko jokatu dira Football Robotizatuaren Nazioarteko Txapelketak. Azkenengoa Lisboan izan da: RoboCup 2004 . Ekainaren 27tik uztailaren 5era, eta 37 lurraldeetako 346 taldeek parte hartu zuten. Kategoria ezberdinetako emaitzak hemen daude .

Datorren urteko txapelketa Japonen, Osakan, izango da, 2005eko uztailean, 13tik 19ra: RoboCup 2005 Osaka

Faboritoen artean, japoneko Team OSAKA Dream Team-a dago. Japoneko Robotika Industriak Munduko Txapeldun ateratzeko itxaropen eta ilusio handia du.

Beharbada datorren urtean ez, baina, 2050 urteko Munduko Txapelketa horretan, izango du euskal roboten selekzioak parte hartzeko eta japoniarrei aurre egiteko aukera?

Edo nazio ordezkariak utzita, etorkizuneko futbol txapelketetako parte-hartzaileak enpresa teknologikoak, ikerketa zentroak, laborategiak eta unibertsitateak izango dira?

Jarraitu beharrekoa...

CIA eta 2020 urterako eszenategiak

Eneko Astigarraga 2005/01/16 11:31

The National Intelligence Council (NIC), AEB-ko CIA-rekin lotuta dagoen erakundea da. Besteak beste, NIC-ek etorkizunari buruzko prospektiba txostenak egiten ditu. Horrela, Global Trends 2010 edo Global Trends 2015 lanak egin zituen.

Orain 2020 proiektuaren barne, Mapping the Global Future izeneko txosten berria kaleratu du.

Mapping the Global Future, Report of the National Intelligence Council's 2020 Project delako hau, prospektiba ikerketa guztiak bezala, adituen iritzietan oinarritutako txostena da. Mundu guztiko nongovernmental adituekin egindako kontsultetan oinarritua, alegia. Txosten osoa on-line irakur daiteke edo saretik bajatu dezakezu 7MB-ko .pdf formatoan, helbide honetatik: www.foia.cia.gov/2020/2020.pdf , eta lasai irakurri zure ordenagailuan.

Eszenategien metodologia erabiltzen dute txostenean. Eta CPB holandarrak gomendatzen duen bezala lau eszenategi sortu dituzte.

Eszenategi guztiak ondo landuta daude: hasierako hausnarketak, zenbait aldagaien proiekzioak, eszenategi deskripzioak edota, eszenategiak hornitzeko, etorkizunetik idatzitako gutunak. Esate baterako, Sa'id Muhammad Bin Ladin-ek 2020ko ekainaren 3an idatzitako gutuna , edo World Economic Forum-eko buruak 2020ko urtarrilaren 12an, idatzitako gutuna .

Eszenategiak honako hauek dira:

Azkenean, eszenategien arabera ondorio edo inplikazio politikoak datoz. Lehen begirakada batean, NIC-ekoek eszenategi guztietatik etorkizunari begira zeozer ikasteko ateratzen saiatu direla iruditu zait.

Estratega nola bihurtu

Eneko Astigarraga 2005/01/15 00:01

Astiarekin nabilenean, Martinez jaunaren ESTRATEgA. PENSANDO EN EL LARGO PLAZO, El Sr. Martinez sobre la estrategia que nos rodea en empresas y otros mundos izeneko bloga jarraitzen dut.

Martinez ezizena da eta denetatik dauka, baina normalean estrategiari buruzko mezu burutsu, xelebre eta umoretsuak idazten ditu. Gustora irakurtzeko modukoak.

Gaur, estratega izatera ailegatzeko irakurketarako gomendio batzuk ematen ditu. Onak izan arren, ez noa bere komentario guztiak itzultzera, baina bai gomendatzen dituen liburuak aipatzera. Hauek dira:

  • DIXIT, A.V.; NALEBUF, B.J. (1992): Pensar estratégicamente. Antoni Bosch, Barcelona.
  • SUN TZU: El Arte de la Guerra. Edizio asko daude, hemen Antonio Rivas-en bertsioa Interneten
  • DRUCKER, Peter (2003) Drucker esencial. Los desafios de un mundo sin fronteras . EDHASA, Barcelona
  • GRANT, Robert M. (1996): Dirección estratégica: conceptos, técnicas y aplicaciones. Civitas, Madrid.
  • WHITTINGTON, Richard (2002) ¿Qué es la estrategia? ¿Realmente importa? . International Thomson Editores, Madrid.

Zerrenda ona da, beharbada nik Mintzberg gehituko nuke apur bat estrategia desmitifikatzeko. Gero, noski, guruak etorriko lirateke: Ansoff, Porter, Peters,... edo epe luzeari begira Schartz edo Toffler... En fin, asko daude, beharbada larregi.

The Image of the Future, osorik Interneten

Eneko Astigarraga 2005/01/14 09:09

The Image of the Future, (1953) Fred Polak soziologo eta proto-prospektibista holandarraren lana da, eta argiratu zenetik 50 urte pasa badira ere, idazlan garrantzitsu eta erangikorrenetarikoa da etorkizunaren ikerketera zuzentzen diren ikertzaileentzat.

Soziologiak egin nahi duen analisi objektibo-zientifikoak ez du zertan kontsideratu behar etorkizuna hala beharrezko zerbait, itxia eta alda ezina, non gizarteek eta gizartea osatzen duten gizabanakoek ez dute ezer esateko.

Alderantziz, Prospektibak edozein gizartek bere etorkizuna eraikitzeko askatasuna defendatu du beti, beste pentsakera eskola batzuen determinismo eta patuzaletasunaren aurka.

Beharbada horregatik, Enric Bas lagunak dioen bezala, Fred Polak-rentzat bai Karl Marx eta bai August Comte, sozialismo zientifikoa eta filosofia positibistaren gurasoak, bere ezberdintasunak kontutan izanik, pentsalari utopikoak bezala hartzen ditu, Robert Owen, Claude Saint-Simon edo Charles Fourier bezalako pentsalariekin lotuz. Eleonora Masinik dioenez hemen aurkitu dezakegu futurista eta soziologo askok ikusi ez duten konexioa.

Izan ere, Comte-ek zein Marx-ek teorizatu baino zerbait gehiago nahi zuten: beraien ideia teorikoek aldaketa sozial praktikoa eragin zezatela nahi zuten. Helburua, ageri eta kontzientea, teoria eta praktika lotzea zen.

Horregatik, Polak eta geroago Masini eta bere jarraitzaileek teoria soziologikoan Futures Studies edo Prospektibaren aurrekari argiak ikusten dituzte.

Bere liburuan, Polak-ek gizarte guztiek bere barnean etorkizunaren irudi sozialak dituztela dio, eta era berean aurreikuspen konpartituak edo beste hizkera bat erabiliz: gizarteak nahi duen etorkizunari buruzko futuribleak edo nahitako etorkizunak eta inguru edo eszenategi posibleak.

Polak-en ustez, etorkizuneko irudi konpartitu hauek izugarrizko garrantzia dute edozein gizarteren etorkizunerako:

The rise and fall of images of the future precedes or accompanies the rise and fall of cultures. As long as a society's image is positive and flourishing, the flower of culture is in full bloom. Once the image begins to decay and lose its vitality, however, the culture does not long survive. (Polak, 1973 p.19) (etorkizunaren irudien gorakada edo jaitsierak kulturaren gorakada edo jaitsieraren aurretik edo parera doa)

Polakek bigarren gerratearen ondorengo gizarte baten idatzi zuen bere lana, non etorkizunaren irudi positiboak sortzea behar-beharrezkoa zen

Itzulpena Elise Boulding-ek, Associate Professor, Department of Sociology, University of Colorado, egin zuen.

Z+Blog-en , Pointers and commentary on emerging futures issues, irakurtzen dudanez liburua agortuta zegoen eta 200 dolarretan saltzen zen (175 zehazki)

Baina, Michel Godet eta CNAM-eko Prospektiba Industriala Katedrari esker, liburu osoa eskuragarri dugu on-line en versión .pdf (ADI, 1.898 KB)

Mila esker, Michel!

Nanoteknologia

Eneko Astigarraga 2005/01/13 15:04

Gaur hasten dira Donostian Nanoteknologiari buruzko jardunaldiak .

Urtarrilaren 13tik martxoaren 3ra, ostegunetan izango dira jardunaldiok , 19:30ean. Hitzaldi interesgarriak dirudite:Enrique Ortega, Jesus Mosterín, Laura Lechuga, Ramón Compañó, José Manuel de Cozar eta Angel Rubio. Gainera, azkenengo egunean, martxoaren 3an, "Gauzakiak eta Gizakiak - Nanocosmos" izeneko performanzea aurkeztuko du Fran Lasuenek.

Duela gutxi ospatu den azken EAE-ko Zientzia eta Teknologia asteak Mikro eta Nanoteknologiak gaiak hartu zituen mintza eta aztergai.

Aditu askoren arabera, nanoteknologiak izango dira epe laburrera gure eguneroko bizitza gehien aldatuko dituzten teknologia nagusiak. IKTak, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, ahaztu gabe, noski.

Sektore askotan eragingo dute nanoteknologiak, sektore ia guztietan. Izan ere, Jaurlaritzaren ETORTEK egitaruaren barnean Labein koordinatu eta onartu zen NANOMAT ekimenaren izen luzea Nanomateriales para aplicaciones multisectoriales da.

Errekurtso eta informazio asko dago sarean nanoteknologiei buruz , hor daude del.icio.us -en jasoak, edo gero eta informazio gehiago daukan wikipedia

Baina, denen artean webgune batzuk aipatzekoak dira:

Baina, nanoen inguruko gogoeta ez da bakarrik teknologikoa, neurri handian soziala da. Aipatutako jarduenaldien iragarkiak esaten den moduan: Horretarako, gaia ikuspegi anitz eta poliedrikotik jorratu asmotan, gogoeta zientifiko nahiz soziala ekarriko diguten adituak gonbidatu dira hitzaldietara.

Horretaz arduratzen da gehien bat Sevillako IPTS Institute for Prospective Technological Studies delakoak. Ideia ona iruditzen zait, eta zentzu horretan Nanoteknologiei buruz diharduten blog eta ekimen interesgarri batzuk aipatzekoak dira:

Gaiari buruz gehiago jakiteko, Donostian antolatu diren jardunaldietara hurbiltzea ez da ideia txarra.

Etorkizuneko etxeak diseinatzen

Eneko Astigarraga 2005/01/12 19:50

YBE 2004 Houses of the Future proiektua material ezberdinetan oinarritutako etxe proiektuak batzen zituen.

Proiektu orokorrean, arkitektu bakoitzak inguruarekiko eramangarria, salneurri egokia, erosgarria, eta etorkizunari begira den etxearen diseinua proposatu behar zuen.

Gainera beste honako baldintza hauek bete behar zituen:

  • Erraz garraiatzeko modukoak eta 4 egun baino gutxiagotan eraikitzeko modukoak.
  • Ingurugiroarekiko iraunkortasuna edo jasangarritasuna oso kontutan izan beharko lukete: euria erreziklatu, eguzki panelak, eguzki indarra pasiboki aprobetxatzeko modukoa, etabar.
  • Etorkizunari begira, bai itxuri eta bai etxebarruaren erabileri dagokionez.

Seguruenez inoiz eraikiko ez diren etxeak dira, ez behintzat gure inguruan, baina behintzat etorkizunean garrantzi handia izango duten kontzeptuetan pentsatu, proposamen eta lan egiteko aukerak eman zuen.

Adibide moduan, material bezala beira erabiltzen zuen txea proiektuak, nanoteknologien erabilera masiboa proposatzen zuen.

Proiektu interesgarria, baina beharbada etorkizuneko etxeei buruz hausnartzen duen ikerketa zentrurik garrantzitsuena MIT -eko (Massachusetts Institute of Technology) arkitektura saila izango da.

Etorkizunaren irudiak iraganean

Eneko Astigarraga 2005/01/11 23:40

Inoiz gertatuko ez den etorkizunaren iraganeko irudiak. (1939 urtekoak)

Etorkizuneko Hiria 1939an: Popfiction

Pew Internet: Internet hurrengo 10 urteetan

Eneko Astigarraga 2005/01/10 21:40

The Pew Internet & American Life Project ( www.pewinternet.org ) delakoak txosten berria argitaratu du. Oraingoan Interneten etorkizunari buruz. Horretarako, 2004eko irailaren 20a eta azaroaren 1ren bitartean, 1.286 aditu (teknologoak, unibertsitatekoak, erakunde publikoetakoak, komunikabideetakoak,...) elkarrizketatu dituzte, 24 galderazko galdetegia erabiliz, eta lortutako emaitzekin The Future of the Internet. In a survey, technology experts and scholars evaluate where the network is headed in the next ten years txostena argitaratu dute.

Adituen iritziz, etorkizunari begira Interneten ahultasun fisikoa edo zaurgarritasuna, gure bizitzetan Internetek izango duen integrazioa, konexio abiaduren gehitzea eta blogen eraginkortasuna azpimarratzekoak lirateke.

  • Kontsultatutakoen hirutik bik, %66ak, Internet sarea edo elektrizitate sareak gogor erasotuko dituztela uste du. Kontutan izan behar gehienak estatubatuarrak direla.
  • Blogen eragina komunikabide tradizionaletan oso handia izango da, 8,46 koa, batetik hamarrera doan eskala batean (1 = eraginik gabe, 10 = erabateko aldaketa). Internetek izango duen eraginik handiena, hezkuntza erakundeetan (7,98), lanean (7,84), medikuntza eta osasunean (7,63), musika, zinema eta arteetan (7,18), nazioarteko harremanetan(6,74), erakunde militarretan (6,53), familian (6,24), herri eta auzoetan (6,16) edo erlijioan (4,16) izango duena baino handiagoa.

Gainera txostenean, adituek, 2014 urte-mugari begira eta Interneten inguruan, planteiatu zitzaien hipotesiei buruz emandako erantzunak jasotzen dira.

The New York Times, bere Teknologia atalean, ikerketa aipatzen du The Internet's Future? It Depends on Whom You Ask izeneko artikulu batean. Zerbait kritikoa baina etorkizunean eman daitekeena ezagutu edo imajinatzeko modu bakarra dela aitortuz.

Bai prentsa oharra , bai txosten osoa The Future of the Internet In a survey, technology experts and scholars evaluate where the network is headed in the next ten years (682 KB, 62 orrialde .pdf formatoan), eta bai galdetegiaren emaitza zuzenak Internet Experts Web Survey (308 KB, 15 orrialde .pdf formatoan) sarean daude.

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.