Nanoteknologia
Gaur hasten dira Donostian Nanoteknologiari buruzko jardunaldiak .
Urtarrilaren 13tik martxoaren 3ra, ostegunetan izango dira jardunaldiok , 19:30ean. Hitzaldi interesgarriak dirudite:Enrique Ortega, Jesus Mosterín, Laura Lechuga, Ramón Compañó, José Manuel de Cozar eta Angel Rubio. Gainera, azkenengo egunean, martxoaren 3an, "Gauzakiak eta Gizakiak - Nanocosmos" izeneko performanzea aurkeztuko du Fran Lasuenek.
Duela gutxi ospatu den azken EAE-ko Zientzia eta Teknologia asteak Mikro eta Nanoteknologiak gaiak hartu zituen mintza eta aztergai.
Aditu askoren arabera, nanoteknologiak izango dira epe laburrera gure eguneroko bizitza gehien aldatuko dituzten teknologia nagusiak. IKTak, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, ahaztu gabe, noski.
Sektore askotan eragingo dute nanoteknologiak, sektore ia guztietan. Izan ere, Jaurlaritzaren ETORTEK egitaruaren barnean Labein koordinatu eta onartu zen NANOMAT ekimenaren izen luzea Nanomateriales para aplicaciones multisectoriales da.
Errekurtso eta informazio asko dago sarean nanoteknologiei buruz , hor daude del.icio.us -en jasoak, edo gero eta informazio gehiago daukan wikipedia
Baina, denen artean webgune batzuk aipatzekoak dira:
- AEB-etako Gobernuak Nanoteknologien inguruko webgunea National Nanotechnology Initiative
- Foresight Institute
- Europar Batasunaren Nanonetknologia zerbitzua, Nanotechnology Service of the European Commission informazioa
- Europako Nanoteknologien ataria, Nanoforum
Baina, nanoen inguruko gogoeta ez da bakarrik teknologikoa, neurri handian soziala da. Aipatutako jarduenaldien iragarkiak esaten den moduan: Horretarako, gaia ikuspegi anitz eta poliedrikotik jorratu asmotan, gogoeta zientifiko nahiz soziala ekarriko diguten adituak gonbidatu dira hitzaldietara.
Horretaz arduratzen da gehien bat Sevillako IPTS Institute for Prospective Technological Studies delakoak. Ideia ona iruditzen zait, eta zentzu horretan Nanoteknologiei buruz diharduten blog eta ekimen interesgarri batzuk aipatzekoak dira:
- Nanodot Nanotechnology News and discussion of Coming Technologies. Gai asko ukitzen ditu
- Responsible Nanotechnology News and notes about the ongoing work of the Center for Responsible Nanotechnology (CRN). Espainolezko klona du: Nanotecnologia Responsable Center for Responsible Nanotechnology - CRN en español.
- Howard Lovy's NanoBot . Independent nanotechnology information and commentary
- TNTlog Global Nanotechnology .
- http://news.nanoapex.com/
- Apur bat danetik, baina nanoak oso kontutan izaten dituen Roland Piquepaille's Technology Trends How new technologies are modifying our way of life blog interesgarria.
Gaiari buruz gehiago jakiteko, Donostian antolatu diren jardunaldietara hurbiltzea ez da ideia txarra.