Pew Internet: Internet hurrengo 10 urteetan
The Pew Internet & American Life Project ( www.pewinternet.org ) delakoak txosten berria argitaratu du. Oraingoan Interneten etorkizunari buruz. Horretarako, 2004eko irailaren 20a eta azaroaren 1ren bitartean, 1.286 aditu (teknologoak, unibertsitatekoak, erakunde publikoetakoak, komunikabideetakoak,...) elkarrizketatu dituzte, 24 galderazko galdetegia erabiliz, eta lortutako emaitzekin The Future of the Internet. In a survey, technology experts and scholars evaluate where the network is headed in the next ten years txostena argitaratu dute.
Adituen iritziz, etorkizunari begira Interneten ahultasun fisikoa edo zaurgarritasuna, gure bizitzetan Internetek izango duen integrazioa, konexio abiaduren gehitzea eta blogen eraginkortasuna azpimarratzekoak lirateke.
- Kontsultatutakoen hirutik bik, %66ak, Internet sarea edo elektrizitate sareak gogor erasotuko dituztela uste du. Kontutan izan behar gehienak estatubatuarrak direla.
- Blogen eragina komunikabide tradizionaletan oso handia izango da, 8,46 koa, batetik hamarrera doan eskala batean (1 = eraginik gabe, 10 = erabateko aldaketa). Internetek izango duen eraginik handiena, hezkuntza erakundeetan (7,98), lanean (7,84), medikuntza eta osasunean (7,63), musika, zinema eta arteetan (7,18), nazioarteko harremanetan(6,74), erakunde militarretan (6,53), familian (6,24), herri eta auzoetan (6,16) edo erlijioan (4,16) izango duena baino handiagoa.
Gainera txostenean, adituek, 2014 urte-mugari begira eta Interneten inguruan, planteiatu zitzaien hipotesiei buruz emandako erantzunak jasotzen dira.
The New York Times, bere Teknologia atalean, ikerketa aipatzen du The Internet's Future? It Depends on Whom You Ask izeneko artikulu batean. Zerbait kritikoa baina etorkizunean eman daitekeena ezagutu edo imajinatzeko modu bakarra dela aitortuz.
Bai prentsa oharra , bai txosten osoa The Future of the Internet In a survey, technology experts and scholars evaluate where the network is headed in the next ten years (682 KB, 62 orrialde .pdf formatoan), eta bai galdetegiaren emaitza zuzenak Internet Experts Web Survey (308 KB, 15 orrialde .pdf formatoan) sarean daude.