Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Nazioen tamaina

Eneko Astigarraga 2005/12/26 06:24

The size of Nations

Martin Varsavsky-ren blogean irakurri dudan aipamen batetik (Paises Chicos vs Paises Grandes ) ailegatu naiz The Economist aldizkariko When small is beautiful artikulura.

Munduko 10 estatu aberatsenen artean bakarrik bik omen dituzte 5 miloi biztanle baino gehiago: AEBak eta Suitzak. Eta azken honek 7 miloi biztanle baino ez ditu. Norvegiak 4 miloi ditu eta Singaporek 3 miloi, beste guztiak oraindik txikiagoak dira.

Herrialde txikien independentziaren aldeko argudio ona, dio Varsavskyk.

Harvard Unibertsitateko Alberto Alesina eta Tufts Unibertsitateko Enrico Spolaore -k, The Size of Nations liburuan (MIT Press, 2005, orijinala 2003koa) nazioen tamainaren gaia aztertu dute.

Nazioen neurri edo tamainaren abantailak, - eta eskala-ekonomiak -, eta herrialdeen homogeneotasuna eta aniztasunaren arteko orekaren analisia egiten omen dute liburuan.

Zenbait aipamen: Bakarrik mundu baketsu batean da segurua txikia izatea, mugek hiritarren nahiak bete behar dituzte eta agian garrantzitsuena ikuspegi ekonomikotik: ekonomia eta merkatuak irekiak direnean, herrialde edo nazio txikiek aurrera egin dezakete, aukera asko dituzte.

Bestelako kalkuluak ere, egon badaude .


Technorati Tags: , ,

Etorkizuneko etxeak ...

Eneko Astigarraga 2005/12/26 03:39

maison_du_futur

Etxebizitza gizakion kezka handienetarikoa denez, euskaldunona ere , etorkizuneko etxeak aztertzen dituzten proiektu ugari daude munduan.

Justu, Frantziako CNRS Centre National de la Recherche Scientifique , delakoak argitaratzen duen Le Journal du CNRS aldizkariaren azken zenbakiko gai nagusia etorkizuneko etxea da. Bienvenue dans la maison du futur dio aldizkariaren azalean.

Etorkizuneko etxea autonomoa izango dela eta energia berriztagarriak, esate baterako haizea eta eguzkiaren indarra, askoz gehiago erabili eta profitatuko dituela iragartzen du Philippe Testard-Vaillant-ek bere artikuluan .

Prospektibazko eszenategiak irudikatuz, 2020 urteko edozein eguneko bizitza arrunta kontatzen duen L'Intelligence à domicile artikuluan Informazio eta Komunikazioen Teknologiak (webcam, sentsoreak, domotika, robotak, ...) etxeetan noraino barneratuko ditugun iragartzen dizkigute.

Aldizkariaren artikulu ezberdinetan, gehienbat materialei, energia teknologiei eta IKTei dagokionez, etorkizuneko etxeetan izango ditugun aukerak aurreikusi ditzakegu.

Seguruenez, hainbesteko aurrerapenik gabe ere, gustora hartuko lituzkete askok etxebizitza normal eta arrunta baten - prezio eskuraerrazean -, bizitzeko aukera. Bilbon naiz Parisen.

Baina, besteak beste eraikuntza sektore arrazionalago izan dezagun, noizean behin etorkizunean nolako etxe motak nahi ditugun aztertzea edo imajinatzea ez dago soberan, nik uste.


Technorati Tags: , , , ,

Durangoko nabigatzaileak

Eneko Astigarraga 2005/12/12 12:13

Sistema eragileak eta nabigatzaileak euskaraz ditugu aspaldi. Mozilla Firefox-en 1.5 azken bertsioa irten da, eta jada euskaraz ere badago .

Baina, atzo Durangoko Azokara egin nuen bisita azkarrean, ia korrikan, azokaren sarreran zeuden bi ordenagailuen nabigatzaileak eta BIZKAIe aldizkariaren standeko ordenagailua gazteleraz eta explorerrekin zeudela ikusi nuen.

Antxitxiketan nebilenez, gehiagotan ez nintzen fijatu, baina honen inguruan mezuak jaso ditut postontzian. Lagun batek horrela idatzi zidan: By the way: Durangoko azokan euskeraren erabilpena Interneteko nabigatzaileetan penagarria izan da benetan. Internet Explorer gazteleraz izan da postuetan ikusten zen bakarra :-(

Ahaleginak egin arren seguruenez errua gurea da, ez garelako kapazak izan Interneten euskaraz nabigatzeko dauden aukerak ondo zabaltzeko ...

Ea datorren urtean ordenagailu gehiago ikusten ditugun euskaraz Durangon!


Technorati Tags: , ,

Software Librea, urteak eman duena?

Eneko Astigarraga 2005/12/10 00:55

Arlo guztietan urteko balantzea eta datorren urterako aurreikuspenak botatzeko garaia da.

Software librearen inguruan La pastilla Rojan Balance del año Open Source eta ZDNeten Summarize a year in open source artikulu majo eta laburrak aurkitu ditzakegu.

Hemen ESLE , Software libreko enpresen elkartea sortu dugu...

eta nire ustez, gero eta garrantzi gehiago hartu du software librearen filosofia, enpresa kudeaketan eta enpresa mundura aplikatuta gaiak. Aurrerago aipatu genuen , beraz oso interesgarria iruditu zait Business Week-en The Best of 2005 ideien artean The Power And Promise Of The Open-Source Workplace ikustea

Agian futurista dirudi: (...) ideiarik onenak behetik gora garatu daitezke, eta batzuetan enpresa kanpotik barrura. Wikiak edo barneko blogak garrantzi handia dute: edozeinek sortu, zuzendu, findu, hobetu, komentatu dezake laneko ideiak (..) , baina ez ditut nik asmatu, izeneko egunkari ekonomiko batean datoz, Business Week-en.


Technorati Tags: ,

Software librea enpresan, zer da?

Eneko Astigarraga 2005/12/09 23:10

Izenburu honekin aste honetan hitzalditxo bat eman dut ESTE-n, 3. mailan Informazio Sistemak irakasgaia euskaraz hartuta duten ikasleei zuzenduta.

Guztira 50 ikasle inguru ziren eta ez dut uste askotan entzun dutenik ezer software libreari buruz, aste honetan lehenengoz, nik uste.

Gutxi gora behera, aurten beste pare bat aldiz, Donostian ( Software Libre en la Empresa eta Castellon-en (Nuevas Empresas de Base Tecnologica (NEBTs) y Software Libre, una perspectiva Local , esan ditudan gauzak esan ditut, baina oraingoan euskaraz. Ideia asko, Gari Araolazak IEB2005 batzarrean esandako gauzetatik hartuta daude.

Inor interesatuta badago, erabilitako materiala hemen dago:

Software librea enpresan, zer da?

Oharra: aurkezpenak ez badituzu ondo ikusten, egokitu (txikiago ipini) letra tamaina zure nabigatzailean.


Technorati Tags: ,

Durangoko Azoka

Eneko Astigarraga 2005/12/07 00:45

Durangoko Azoka

Aurten berrogei urte betetzen ditu gaur - ordu gutxi barru - bere ateak irekiko dituen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak (www.durangokoazoka.com ).

Eta Irratia.com-en gogoratu duten bezala, horrelako egun batean jada 15 urte dira duela 2 urte t'erdi itxi zuten Euskaldunon Egunkaria sortu zela. Ez dute berriro irekiko ezta kalteak ordainduko, baina haren ordez, egunkarientzat hain zailak diren garai hauetan, indar gehiagoz nire ustez, Berria egunkaria dugu.

Durangoko Azoka ere, berrogei urte pasa ondoren, berria eta berritasunekin agertu nahi du aurten.

Interneteko agerpenari dagokionez apur bat lagundu dugulakoan gaude . Azokako eta Durangoko azokaren antolatzailea den Gerediaga elkartearen webgune berria garatu dugulako:

Ahal baduzu, egun hauetan Durangoraino joan eta Azoka bisitatu, bestela, bakarrik bestela, webean jarraitu dezakezu.

Hurrengo berrogeien bila!

(argazkia: durangokoazoka.com )

 

Technorati Tags: , ,

Etxebizitzen merkatua: eszenategiak

Eneko Astigarraga 2005/12/03 08:14

Hiritar euskaldun zein europar gehienen kezka nagusienetarikoa etxebizitza da.

Horrela zioen behintzat uztailean argitaratutako azken Euskal Soziometroak : EAEko herritarrek uste dute Euskadiko arazorik larrienak langabezia (%57k aipatua) eta etxebizitza (%53k) direla,(...)

Eta, nola ez, Frantzian kezkatuta daude gaiarekin. Horrela, Frantziako Senatuaren Finantza Komisioak, etxebizitzen merkatuaren etorkizuna ezagutzeko asmoarekin, Les perspectives d'évolution du marché immobilier et son contexte macroéconomique izeneko txostena egin du Rapport d'information n° 6 (2005-2006) zenbakia duena eta Frantziako Asanblada (www.assemblee-nationale.fr ) eta Senatuko (www.senat.fr ) txosten asko bezala Interneten dagoena.

Azterketan Europa osoari ematen zaio begirakadan, argi uzten da azken urteetan eman den prezioen igoera (urtero + %10a, 1998 geroztik) ez dela Frantziara mugatzen den fenomenoa: Frantzian %90 igo badute, Erresuma Batuan %140, Espainian %160, Irlandan %179,...

La France n'est pas un cas isolé : la hausse atteint 140 % au Royaume-Uni ; 160 % en Espagne ; 179 % en Irlande

Euro-eremuan urteroko igoeraren bataz bestekoa %7 izan da. Alemania eta Japon dira salbuespenak.

Txosten horren ondorioetan Exane BNP Paribas (www.exane.com ) aholkularitza etxeak egindako hiru eszenategi jasotzen dira:

  • lurreratze leunaren eszenategia (urtero prezioen 0 eta +%5ren aldaketarekin) . Eszenategi hau gauzatzeko probabilitatea %40tan jotzen da;
  • lurreratze saskarraren eszenategia (bi urteetan prezioen -%10 eta -%40 bitartean), langabeziaren edo interes tasen igoerak bultzatuta. Eszenategi honen probabilitatea %20a omen da;
  • prezioen etengabeko gorakadaren eszenategia. Etxebizitzen prezioak gora jarraitzen du, interes tasak bajuak jarraitzen dutelako. Eszenategi honek probabilitateen %40a du, baina 2007 urtetik aurrera, jaitsiera edo lurreratze saskarra izateko probabilitateak gehitzen ditu.

Merkatua finkatzeko aukera gutxien dutenei zuzendutako eskaintza politika indartzearen alde ageri dira aholkulariak: Seule une politique d'offre, en direction du logement des catégories sociales moins favorisées, peut, sans déstabiliser le marché, avoir un impact favorable en accompagnant le retournement des prix.

UMP-k bultzatutako txostena da eta sona eta ezaguera handikoak dira Exane BNP Paribas-ekoek.


Technorati Tags: , ,

Passion pour la prospective

Eneko Astigarraga 2005/11/30 00:18

prospective

Kasualitatea izango da, edo urte amaieraren efektoa, baina Frantziako media ezberdinek etorkizunari buruzko ale bereziak atera dituzte egun hauetan.

Ikusi bestela:

  • La Tribune aldizkarian: les enjeux des vingt prochaines edo datozen hogei urterako erronkak. Nahiko ona eta sarean: Travail - Démographie (2005 - 2025) ; Technologie (2005 - 2025) eta beste artikulu asko. Gomendagarria frantsez apur bat ulertuz gero.
  • Eureka izeneko aldizkari berria kaleratu da. Eta lehendabiziko zenbakian: dossier prospectif sur la planète à l'horizon 2050. Hau da, nolakoa izango den mundua 2050 urtean ..., uff ederra saikera...
  • Enjeux-Les Echos , Frantziako aldizkari ekonomiko esanguratsuak "Comment nous vivrons demain" ( nola biziko dugun bihar ) izeneko gehigarria kaleratuko du. 2006eko urtarrilaren 11arte eros daiteke eta erakargarria dirudi.

Urte amaiareran sindromea, seguruenez ...

Bitartean, Espaina aldean monarkiaren 30 urteak ospatzen eta, harrigarriena, batzuk etorkizuna monarkia bezalako anakronismo batean dagoela sinisten dute .

Blogak 2010ean? (1)

Eneko Astigarraga 2005/11/27 17:44

Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilboko Kafe Antzokian

Bigarren blogari euskaldunen topaketa, Blogs & Beers 2.0 egin da gaur arratsaldean (argazkiak flickr-en ) hangoak dira ) eta azken boladan blogak izan dira izpide zenbait tokietan.

Esate baterako El Pais (Blogintzaren aro berria ) edo Berria (Blogarien garaia da ) egunkarietan, edo Anjel Lertxundiren Blog, blog! artikuluan, non ondo azaldu zituen euskal kulturari blogek egin diezaioketen ekarpenak.

Batzutan kritika gogorrak jasan arren, aspalditik esanda dago blogak luzaroan geratzeko etorri direla. Eta euskarazko blogen kasuan ere, horrela izatea espero dut.

Ez dakit gaur egun duten egiturarekin izango den edo agian Smart Mobs-eko What is the future of the blog? artikuluan dioeten moduan parte-hartzea bideratzen duten tresna ezberdinak gero eta gehiago konbinatuz izango den.

Eta seguruenez, gaur egungo testu eta argazkiekin, soinuak, bideoak, irudiak, ... eta mota ezberdineko eduki multimediak gehituko ditugu blogetan.

Bilboko Blogs & Beers 2.0 topaketan

Ez dakigu web 2.0 edo beste modu batean izendatuko dugun fenomeno berria, baina nahiko argi dago erabiltzaileek gero eta aukera eta indar gehiago izango dutela etorkizuneko Internet sarean.

Duela gutxi, IKT-en etorkizunari buruzko ProspecTIC 2010 hausnarketa egin da eta ondorioak argitaratzen dihardute pixkanak. Joan zen astean zuzenean blogen etorkizunarekin lotzen ditudan pare bat artikulu:

Laburbilduz honakoa aurreikusi dute ProspecTIC 2010ean:

  • Edukien iturriak eta edukien banaketa moduak ugaritu egingo direla.
  • Gaur egungo bitartekotze eta banaketa moduen ezegonkortasuna.
  • Autoproduzitutako edukien kopuru ikaragarria – blogetik bideora, edo bizitza memoriara (MyLifeBits (Microsoft) edo Lifelog (Darpa) bezelakoak.
  • Tentsio iraunkorrak propietate intelektualaren inguruan.
  • Sareko erabileran komunikazio tresnak eta praktikak etengabe gehitzen joango dira.
  • Erabiltzaileek sortutako erabilera eta produktu berrien sorrera.
  • Sareko erabilera kooperatiboen gehiketa, zabalkundea, sakontzea eta dibertsifikatzea

Baina, ez Internet erabiltzen duen jendea hobea edo azkarragoa delako, baizik eta mundu elkarkonektatu batean logikoena eta normalena delako: Ce modèle "coopératif" n'émerge pas du fait d'une quelconque supériorité morale, mais simplement parce que, dans un monde entièrement connecté, la coopération devient une stratégie rationnelle dans un nombre de croissant de situations.


Technorati Tags: , ,

Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon

Eneko Astigarraga 2005/11/26 23:24

Edurra, euria, hotza izan dugu egun guztian zehar, baina bihar goizerako epeltzea espero eta arratsalderako giroa berotuko da, seguru, zazpietatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian :

Irratia.com bost urte sarean daramala ospatzeko Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon azaroaren 27an antolatu da. Han izango gara.

Azken saioetan biharko Blogs&Beers; 2.0 izan dute hizpide Irratia.com-eko lagunek. Biharkoa, beti bezela, astertean kontatuko dute zuzenean. Baina beti bezela ere, nahi duzunean - etxean zaudela, saltaka zoazela, errepideko butxadura batean kotxean, ... -, entzun dezakezu mp3 formatoan jartzen dituzten irrati saioak, euskal podcasta, labelduna.

Bilbon ez galtzeko mapa:


Technorati Tags: , ,

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.