Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Etorkizuneko etxeak ...

Etorkizuneko etxeak ...

Eneko Astigarraga 2005/12/26 03:39

maison_du_futur

Etxebizitza gizakion kezka handienetarikoa denez, euskaldunona ere , etorkizuneko etxeak aztertzen dituzten proiektu ugari daude munduan.

Justu, Frantziako CNRS Centre National de la Recherche Scientifique , delakoak argitaratzen duen Le Journal du CNRS aldizkariaren azken zenbakiko gai nagusia etorkizuneko etxea da. Bienvenue dans la maison du futur dio aldizkariaren azalean.

Etorkizuneko etxea autonomoa izango dela eta energia berriztagarriak, esate baterako haizea eta eguzkiaren indarra, askoz gehiago erabili eta profitatuko dituela iragartzen du Philippe Testard-Vaillant-ek bere artikuluan .

Prospektibazko eszenategiak irudikatuz, 2020 urteko edozein eguneko bizitza arrunta kontatzen duen L'Intelligence à domicile artikuluan Informazio eta Komunikazioen Teknologiak (webcam, sentsoreak, domotika, robotak, ...) etxeetan noraino barneratuko ditugun iragartzen dizkigute.

Aldizkariaren artikulu ezberdinetan, gehienbat materialei, energia teknologiei eta IKTei dagokionez, etorkizuneko etxeetan izango ditugun aukerak aurreikusi ditzakegu.

Seguruenez, hainbesteko aurrerapenik gabe ere, gustora hartuko lituzkete askok etxebizitza normal eta arrunta baten - prezio eskuraerrazean -, bizitzeko aukera. Bilbon naiz Parisen.

Baina, besteak beste eraikuntza sektore arrazionalago izan dezagun, noizean behin etorkizunean nolako etxe motak nahi ditugun aztertzea edo imajinatzea ez dago soberan, nik uste.


Technorati Tags: , , , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.