Durangoko nabigatzaileak
Sistema eragileak eta nabigatzaileak euskaraz ditugu aspaldi. Mozilla Firefox-en 1.5 azken bertsioa irten da, eta jada euskaraz ere badago .
Baina, atzo Durangoko Azokara egin nuen bisita azkarrean, ia korrikan, azokaren sarreran zeuden bi ordenagailuen nabigatzaileak eta BIZKAIe aldizkariaren standeko ordenagailua gazteleraz eta explorerrekin zeudela ikusi nuen.
Antxitxiketan nebilenez, gehiagotan ez nintzen fijatu, baina honen inguruan mezuak jaso ditut postontzian. Lagun batek horrela idatzi zidan: By the way: Durangoko azokan euskeraren erabilpena Interneteko nabigatzaileetan penagarria izan da benetan. Internet Explorer gazteleraz izan da postuetan ikusten zen bakarra :-(
Ahaleginak egin arren seguruenez errua gurea da, ez garelako kapazak izan Interneten euskaraz nabigatzeko dauden aukerak ondo zabaltzeko ...
Ea datorren urtean ordenagailu gehiago ikusten ditugun euskaraz Durangon!
Technorati Tags: durangokoazoka, nabigatzaileak, euskara
Errementariaren etxean burdina zotz! Geu ere geure buruaren etsai! Tamalgarria!