Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Denpora elastikua

Oier Gorosabel 2010/07/01 23:33
Oin dala urte pare bat gertatu jatan: bapatian konturatu nintzan aitta hil zanetik 18 urte mando pasau dirazela. Beste modu batera esanda: jaixo nintzanetik ordurarte, ordutik honako aiña denpora pasau dala. Eta irrealidade sentsaziñua haundixa izan zuan, eze, umetzarotik horrako denporiori eternua egin bajatan be, azken 18 urtiak hegaztaran pasau jatazak orraittiokan...

 Argazkiak.org | Erruduna © cc-by-sa: txikillana

 

Alfonbrako eta mahai azpiko sasoien gomutak; lanbro arteko aittitta-amamen arpegixak; jolasak, etxeko girua, bakardadiak, eskolako harrikarak, lagunen peskisak, uda luziak... gertakari eta bizipenez saturautako urtiak dirazelako edo, benetako iraupenan halako hamar lez begittantzen jatazak. Baiña azken 18 urtiak be ez dittuk makalak izan: ikasketak, neskak, ikasketak, antzerkixa, ikasketak, biajiak, ikasketak, mobida sozialak, biharra, irratixa, biharra, espeleologia, biharra, familixia, biharra... Errepikautako berbak daken errutinia izango da, kontizu, denporia laburtu dabena. ¿Baiña etxuek esaten ba, errutiniak luziago-itxuria emoten detsala denporiari?

Biharbada XX-n gaurko komentarixuan jagok erantzuna: “konturatu barik hazi jaku umia; ¡bizkorregi pasatzen dok, bizkorregi!”. ¿¿Bizkorregi?? (¡Guriak baiño urte erdi gitxiago jakak barren!). Hamen hasi naiz ikusten denpora elastiko honen beste paradojia: neri Nikon hazkunde prozesua luuuuuze baiño luziago doiala begittantzen jata-eta. Zentzu onian baiña.

Izan be, egunero-egunero egoten gaittuk alkarrekin (zapatuen salbuespenakin, andriari esker). Goizian ziharko etxeko-andros bizimoduan, etxetik kanpoko olgetan nahiz asperrunietan, beti gabizak eskutik helduta. Horretxeittik neretako Niko ez dok sekula hazten, beti antzeko ikusten juat. Jakiña: kakanarru honek ekarri nok atzera umetzaroko kronologiara, “olibonduan denporara”. Eskerrikasko umia, halan pasautako hillabetiak urtia lakotxiak egittiangaittik.

Halan be, paradojia: etxeko denporia dragia ipiñitta moduan badabil be, kanpoko bizimoduak lehengo erritmo bizkorra jaroiak ondiokan. Xelebriak, espazio-denporian konpartimento estankuak.

Pastazko antiajuak giro sarkastikuan

Oier Gorosabel 2010/06/28 08:56
Lewis Carroll eta Victoria erregiña (Noel Botham); Eskulana (Jozulin Galeano); Ezkerrak gero mutuak ez diren (Amatiño). Frankon denporako musikia. Josu Waliñon mikroipoiña: "Zikloia". Bertsiño joko politta: Aviron Bayonnais rugby taldian ereserkixa eta "Griechischer wein" (Udo Jurgens). Eta Ahotsak.comen, Eustakia Agiriano aramaixoarra, gerrako pasartiak kontatzen.

Entzun hamen saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Azpimarra 2010-V-28

Oier Gorosabel 2010/06/22 14:25
Etxepare institutua, Aizpea Goenaga, Edurne Pasaban, Garbiñe Petriati (Euskararen Behatokia), soziometruan emaitza politikuak... Rikardo Arregi eta Xabier Olabarrietakin.

 

¡Elohiiiiiiim....!

Oier Gorosabel 2010/06/21 13:40
"Tus pechos goma dos / y nitroglicerina"

 

Argazkiak.org | Jangoikua! © cc-by-sa: txikillana

 

Echelon eta Carnivore guztiak saltauko dittuan enkabezamentu horrekin, bakarrik esan nahi dot, zera, gure sukaldeko leihotik paisaje bikaiñak ikusten dirazela eta, egun baten, emoten zebala jangoikua bera zeguala kanpantorrian atzian.

Edertasun larregi

Oier Gorosabel 2010/06/17 23:20
Naturaleziak hori jakak: ju'hari kolore delikatuak bereizten; usain fiñak hartzen; txori, koko eta fristixen bariedadiaz mozkortzen; eskuma-ezker zabaltzen dirazen Ama Lurran ikuspegixetan igarixan; felizidadian ur-bitsetan; eta halako baten........

 Argazkiak.org | Erdi-erdixan © cc-by-sa: txikillana

 

Kopako Harriya

Oier Gorosabel 2010/06/17 23:20
Biharbada Aiako Harriyak eklipsatzen dabelako; edo bere izen xelebre edo erakargarrixangaittik; edo gidetan, liburuxketan eta pintturatxoz markautako bidian agertzen ez dalako... menditxo honek asko erakartzen ninduan. Egun eder batez, oiartzuarrei bidia erakusteko eskatu eta Endaratik zihar igo nintzan, kontrabandozko umia zeroian emakume batekin. Ez genduan pertsona bakar bat be ikusi egun osuan.

 

Argazkiak.org | Kopako Harriya © cc-by-sa: txikillana

 

Iñork juan nahiko baleu, Mendikat webgunian topau dot erreferentzia bat.

Pitxi bat

Oier Gorosabel 2010/06/15 23:08
“Arno, piztiak eta bandiduak”, Ibai Portu, Paula Heras, Aitor Basurto eta Alain Ulazia.

 

Liburu ederra, pitxi bat. Pertsona baten enpeñotik urtendako proiektu politta, klasifikatzia kostatzen daben argitarapen ederra. Neurrira, estandarretatik kanpo. Lehelengo zatixan, kuaderno naturalistiko-etnografikua, ezagutzia merezi daben leku zehe ederren fitxekin. Bigarrengo zatixan, kondaira tradizional, historia eta kondaira barrixen nahasketia dan idazlana. Atxekirik billatzekotan, euskal basarrittar girua pizkat idealizatzen dabela esango neuke; baitta lapur/pobre/onen eta noble/aberats/gaiztuen munduak sinpleegi edo modu manikeuan banatzen dabela. Baiña horrek ez dau jaisten liburuan balixo haundixa.

Israel, Patxitrapero eta Jozulin

Oier Gorosabel 2010/06/13 08:34
090112ko saio reziklaua. Israel. Patxitraperosupermerkatuan. Jozulin urteak. Bertsiño jokuan, "Blue rondo a la turk" eta "Izar zuri" alderatu doguz (Dave Brubeck eta Maddi Oihenart).

Entzuizu hamen saiuori.

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Perna e boina

Oier Gorosabel 2010/06/10 22:55
Coruñako Meliden, aste santu illun eta siniestruenian lareira baten gozotasuna topau genduan. Zorixoneko herri txikixetako dendak, danetik eta gehixago biltzen dabenak: eskaparate honek eskultura pop politta osatzen zeban behintzat.

 

Argazkiak.org | Pierna y boina © cc-by-sa: txikillana

Azpimarra 2010-V-14

Oier Gorosabel 2010/06/08 14:18
Zapateron neurrixak (oh my sweet functionaries), burtsak behera, Garzon suspendiduta, Naparroako euskaldun sufriduak.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025