1936ko Iraillan 24a.
360924 tagged map by user - Tagzania
360924: Mutriku inguruan burrukak, itxaso eta lihorretik; errepublikazaliak Kalamendi eta Ondarru gainian gotortzen dira; Aretxabaleta inguruan burruka gogorrak.
- Golpistak Muneta/Karakate eraso eta okupatu, Soraluze-Azkoittiko komunikaziñua sigurtatuta.
- Golpistak (Latorre) Mutriku eraso, baiña errepublikazalien erantzunakin (31 baja) geratu.
- Golpistak (Gonzalez Unzalu) Arnon kokatzen dira, Mutriku hegoaldetik erasotzeko.
- Errepublikazaliak Mutrikutik erretiratzen dira inguratuta ez geratzeko, "Jaime I", "Cervantes" eta "Libertad" (eta “Republica”?) itxasontzi errepublikazaliak Deba eta Arnoko golpistak bonbardeatzen dabizen bittartian.
- Errepublikazaliak (ondarrutarrak) Ikaitta basarrixa eta Kalamendin (Etxano basarrixan) gotortzen dira.
- Golpistak Mendigain (Barrusok “Mendiagin” diño), Otalazelai eta Korua gaiña okupatzen dittuez..
- Golpistak (Saleta) Apotzaga eraso, erantzun errepublikazale gogorrakin. Arrasaterako errepidian lehergailluak desaktibatzen dittuez. Aretxabaletako urteeran Alonso Vegan artillerixian eta 3 blindatu errepublikazalien arteko burruka bat gertatzen da. Egun amaieran, Alonso Vegak 53 baja (8 hildako) eta errepublikazalien partetik 10 hildako eta abioi bat eraitsitta.