1936ko Iraillan 21a.
txiko
2006/09/21 11:00
360921 tagged map by user - Tagzania
360921: golpistak Deba Goienetik behera.
- Golpistak (Tejero) Bergara okupatu, erresistentzia barik.
- Golpistak (Perez Salas) goizian Azkaratetik urten eta Irukurutzeta eta Atxolin mendixetatik aurreratzen dira, Soraluzera heldu eta illuntzixan okupatuta.
- Golpistak (Latorre) Zarautz eta Zumaia okupatu.
- Golpistak (Cayuela) Zestoa eta Arroa okupatu.
- Golpistak (Galbantxo) Leniz-Gatzagako Santa Marina gaiñera heldu eta Txurrutegi eta San Bernabe gainei eraso. Nahiz eta errepublikazaliak ondo gotortuta egon (lur-zakuak, alanbradak, eta Txurrutegin erretaguardian blockhaus bat) muniziño faltan dagoz eta agortu ahala erretiratu biharra dauke. Bardin gertatzen jakue Debagoieneko beste gotorlekuetan, eta golpistak okupatzen dittuez abandunatutako posiziñuak.
- Golpistak Aitzorrotz ingurua okupatu, Arlabango portuaz jabetu eta Leniz-Gatzaga okupatzen dabe.
- Golpistak (Saleta) Izuskitza eraso.
- Errepublikazaliak (hegazkinak) eten barik dabiz bonbardeatzen Arabatik datorren Alonso Vegan kolumnak, baiña ezin dittuez geratu.