Literaturiakin arrantzaka
Click To Play
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Panikua Trakamallen
09-VII-18: Urtza, Bikain, Gotzon, Oscar eta Oier.
Panikua Trakamallen.
Altzamenduko Urteurrena dalako, edo sei hille naroiazelako bertan sartu barik, atzera egin bihar izan dot Trakamalleko sarreran, bildurrak eraginda. Ez nintzan nere buruan jabe. Ordu larengo tartia izan bada be, liburua idatzi ahal izango neuke bertan sentidutakuan gaiñian.
Ur potzua pasau eta lehelengo sigi-sagan estu juan naiz, baiña ondo. Xelebria da: oiñ, hotzian, klaru dakat sarrerako estrukturia, baiña bertan razionaltasuna galdu egitten dot. Oskarri esan detsaten moduan: bere galderak ez nittuan aitzen, beste gauza bat nekan buruan. Eta ez dakitt zergaittik baiña buruan sartu jata horixe zala paso estuena, sarrerakua; eta pozik ibilli naiz, zelako ondo pasatzen neban, teknikia erabiltzen ez nekatzeko, Bikain nundik pasatzen ziharduan begiratzen... horman nahitta trabatzen nintzan, eroso, deskantsau ahal izateko. Halako baten baiña, bigarrengo deskantsillora allegau naiz: bummm, malluan kolpia buruan. Benetako estuasun fisikua hor hasten dala konturau naiz, eta estuasun mentala igotzen hasi da. Harmaillia ikusi dot, eta listua tragatzen nabil Bikain gaiñetik pasatzen ikustian, bidoi haundixa pasatzeko burruketan. Ni zain, ez dakitt zeren zain (¿bidoia ez ete da pasauko eta ez al dogu atzera urtengo?). Baiña ba doia aurrera Bikain, eta bere irudixa txikitzen dakat betaurrian. Metro batera dago, metro bira, hiru metrora. Hasieran nundik pasatzen diharduan dakust, baiña gero meandruak ezkerrera egittian bistaz galtzen hasi naiz: eta siñistueziñezkua egitten jata hortik pertsonia pasau leikianik be. Nere buruak baietz diño, baiña nere begixak ezetz. Lehelengotz saiatuko naiz: ba noia aurrera, baiña segiduan, maillara heldu baiño lehenago be, atzera egitten dot. Blokeauta nago. Lehengo lekuan, erdi etzinda eta horma biren artian apalankauta nago, fisikoki eroso baiña burua fundiduta. Burua zurixan dakatela, ez dakitt zenbat denpora pasau dan atzekuen arrastada hotsak entzutzen dittudazen arte. Gotzonen argixak zeozer egittera derrigortzen nau: ni hor ba nago, bera ezingo da pasau-eta.
Deskantsillo honetan dago buruari bueltia emoteko azken aukeria. Hortik aurrera, eta sei metro interminablietan zihar, burua harrapauta izatian sentsaziño terrorifiko hori sentiduko dot. Bigarrengo saiakeria: ba noia aurrera, baiña ez dakitt zer gertatzen dan, korputzak ez desta responditzen, guzurra dirudi hamendik hamaika bidar pasau naizela. Nere burua hain larrittuta ikustiak ondiok gehixago larritzen nau. Gotzonei aurretik pasatzeko eskatzen detsat, baiña honek galerixan atzera egittia eskatzen dau, lehelengo deskantsillora, pertsona bi kruzau leikezen azken gunia.
Oscar allegau da be. Bertan egoten gara tarte baten, nik pizkat deskantsatzeko. Baiña ni ez nago kantsauta, eta hori da bildur gehixen emoten destana: ez da fisikua, dardar hau guztiz mentala da. Guazen barriro: bestetan legez, Gotzon aurretik ikusitta hobeto jakingo dot ze alturatan dagon pasua. Oinguan maillara gehixago hurreratu naiz, baitta gaiñian ipiñi be, baiña barriro blokeau naiz. Nere buruak teorikoki zer egin bihar dan badakixan arren, hankak eta besuak izugarri torpe igartzen dittudaz, eta Gotzonek petatia pasatzeko eskatzen destanian be, ixa-ixa ez naiz kapaza. Oinguan Oscar atzian dakat be, edozertan laguntzeko prest. Nik jakin ba dakitt ez dagola arazorik, trabauta geratu ezkero be aurreko eta atzekuan laguntzaz askatuko nintzakela. Baiña ezinttasun haundixa dakat, ezinttasun mentala. Gotzon nere aginduen zain dago, petate bixak hartuta, aurrera juateko edo ez. Bere oiña arpegittik metro erdira dakat. Aurrera juateko diñotsat, berari jarraitzeko asmoz; baiña pixkat urrintzen danian, mailla gaiñetik mobitzeko kapaza ez naizela konturatu naiz. Gotzon pizkat aurreratu da, eta horrekin bistatik galtzen hasi naiz. Panikua. Ba noia kanpora; momentuan pentsau dot, taupada indartsu legez, eta ba dakitt onena dala. Bildur larregi dakat.
Oskarri be atzera egittia eskatu detsat, eta deskantsilluan aurreko hirurengandik agurtu naiz. Tamalez bateronbatek petate bi eruan biharko dittu, edo bestela kargia berrantolatu. Ni ba noia kanpora. Ez nago triste. Egixa esan, meandro hau sekula barriro pasau ezingo baneu be, oiñ arte bertan bizi izandakuan poza nagusitzen jata. Iñoiz, lortu neban nere bildur maximua gainditzia, eta ez baten bakarrik: bi, hiru, lau... noaki zenbat bidar ziharkatu izan dot nik Trakamall, nere “bestia negra” gaiñian zaldun ibillitta.
Kontauko dabe bestiak barruan zer bizi izan daben gaur. Ni hamen nago, kanpuan zain superfizieko erloju alperren ritmuan.
Aezkoa - Maiatzeko egun luzea
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
"Parapetu", lehen eta oiñ
AHidalgo lagun gerrazaliak topau zeban Kajoitxun argazki hau Bilboko artxibo baten, "Markina" izenburuakin. Ikusixakin batera, segiduan hartu netsan Markiñako "Parapeto" ezagunan trazia. Gaur hartu dot bertara juateko denporia, susmua konfirmatzeko. Fondoko txariak bistia tapatzen badau be, ondo ezagutzen dira ezkerreko paretak (enkofrau arrasto eta guzti), aspillerak (tiro egitteko leihuak) eta abixian beheko partia. Noaki zenbat lehergai ekarriko zeben Esperantzanetik halako txapela apurtzeko (metro bete porlan ba dago hor). Izan be, posiziño honek frente bikotxa babesten zeban: ezkerretik Onuntze, eta eskumatik Kalamua.
Ikusteko posiziñua da "Parapetu": ametralladora abixen egittura estandarra barik, barruko pasillo sare berezi-berezixa daka, hamen erretratu batzu:
http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2006/11/27/731
Argazkiak.org | Ezkurraundiko "Parapetu" © cc-by-sa: txikillana
Aezkoa - Naurri gaitzeko puzker bat
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Kresal nasaixa
Gaur egungo epailliendako eredu, XIII gizaldiko Ivo Donean sententzixa bat ezagutuko dogu, Historias de la Historia blogetik hartuta. Josu Waliñon ipoiña, "Euria maite zuen gizona". Hau guzti hau, azpittik Los Berrones eta La Mala Rodriguez entzutzen gabizela. Gero, bertsiño jokuan "Juan Charrasqueado" izeneko tipejuan historixia kantau deskue Vicente Fernandez eta Pata Negrak. Eta amaitzeko, Ahotsak.com-en Irurako Visitacion Larrinaga entzun dogu, herriko telefono bakarra eurenian zeguanekua kontatzen.
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Afrika, Eibar, Bittorixa
Elgetan, 1937ko Udabarrixan golpisten ejerzituak egindako sarraskixa aittatzen zan "Eibartarrak" posta zerrendako hari honetan.
Bertan, Mitxelek komentarixo hau egin zeban:
Esan behar da mairu horiek riftarrak zirela, hau da, amazig edo berebereak, Abd el-Krimen herkideak. Oso interesgarria egin zait betidanik horien gorabeherak.
Kuriosoa ere bada Espainiak zapalduta zapaltzaile horiekin bat egitea, baina herrien zapalketaren logikaren barruan ulertzen da hori. Bestela ere, beraientzat kristauak hiltzea arazorik ez zekarkiela zioen frankistekin gerra egindako batek. Ceutan ezagutu ditut horien oinordeko batzuk eta beraien istorioak ere. Horiek hemendik zelan ikusten ditugun argitzeko gogoratu behar da euskaldun ugari ere ibili zela Espainiako armadan riftarrak sakailatzen, eta ez pentsa eurak baino adeitsuagoak zirenik zapalketa gerra bideratzean: imajinatu daitezkeen gehiegikeria arrazista guztiak, gas toxikoak, poblazio zibila masakratu...
Egunotan gure amama Isabelen argazki albuma eskaneatzen nabil. Mitxelen mezuakin, bertako Saharako hainbeste ta hainbeste argazki, irudi eta krokisekin gogoratu nintzan. Uste eze aittitta Demetriok ez zekala ahaztutzeko Afrikako gerran egindako soldautza urtiak: Arruit, Nador, Annual, Tetuan... Eta ez zan gitxiagorako, eze, hango hildakuak egoneziñ haundixa ekarri zeban Euskalherrixan, bertso sorta honek adierazten daben lez. Gehixago, kontuan hartzen badogu orduko sistemiakin pobriak bakarrik juaten zirala soldau, hau da, hara ez juatiarren ordaindu bihar zan zergia ordaintzeko aiña diru ez zekenak.
Hamen, aittittan soldautza sasoiko irudi batzu:
Argazkiak.org | Tetuan 1922 © cc-by-sa: txikillana
Aittitta ahuntza besuetan dakana da.
Argazkiak.org | Melilla 1900 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Aittittan posiziñua Rifeko gerran © cc-by-sa: txikillana
Argazkixan azpixan aittittak idatzittakua: "Posision de Darh-jaama a 9 de Abril de 1922. Tetuan. D. Larrañaga".
Ibarkurutzian 1899xan jaixo zan aittitta Demetrio. Orbeanian hasi zan gaztetan, hamen dago orduko argazki bat:
Argazkiak.org | Orbeaneko tallarra 1929 © cc-by-sa: txikillana />
Fabrikia Bittorixara juatiakin batera hara mobidu zan familixa guztia. 1936xan, han zeguazen danak: golpisten zonan. Eskola askorik bako gizona izanda, seguraski horrengaittik zan soldautzan bere unidadeko komandantian miresle inkondizionala: Franco bera, hain zuzen be. Familixan kontatzen danez, "haren potruak" goresten zittuan bereziki. 
Argazkiak.org | Franco eta Sanjurjo © cc-by-sa: txikillana
Gizon gogorra izanda, bere sentimentuak gordetzeko zalia be ba zan aittitta Demetrio. Horregaittik ez dakigu benetan zer pasauko zan bere bihotzetik, Eibar txikittu zebenian guraso bixak bertan izanda; Elgetan, familixako basarrixa (Jauregiko Etxetxo) Intxortako burruka erdi-erdixan suertatu zanian; moruak senide eta lagunak kutxilloz pasau eta bortxatu zittuezenian. ¿Zeiñek esan ezer, nun eta Bittorixan, eta "vasco" izatiangaittik salaketak bata bestian atzetik jasotzen zittuanak? Ez dogu sekulan jakingo, baiña trabes egingo neuke Demetrion egoera emozionala ez zala izango egunotan dantzan egitteko morokua. Eta, halan be, malko bakar bat be ez zebala botako.
Asko maitte neban nik aittitta. Eta uste dot berak be asko maitte ninduala ni.
Argazkiak.org | Aittitta eta ni © cc-by-sa: txikillana
Aittitta Radugan

Aste honetako irratsaiuan, Julius Caesarren emaztian inguruan gertatutakua ezagutuko dogu, hau da, zergaittik "Caesarren emaztiak ez dau nahikua zintzo izatiakin, gaiñera horren itxuria gorde bihar dau". Bestalde, dan-danoi ardura deskuan ikerketa bat ezagutarazi dogu: ¿ze relaziño dake oheko estalkixak eta puzkarren usaiñan iraupenak? Musika arluan, Danba eta Jethro Tullek lagundu gaittue, eta alderatu doguzen bertsiñuak "Me gusta ser una zorra" eta "I wanna be your dog" izan dira, Vulpes eta Stoogesenak. Amaitzeko, Aquilino Martinez hondarrabiarrak etxeko emakumien papera kontatzen desku, arrantzale munduan.
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Itxinan eta Pyrenaican
Zapatu honetan, GAES (Bilbao), GEA (Bittorixa) eta ADES (Gernika) espeleologia taldiak elkarlanian jardun dogu, Gorbeiako Parke Naturalian exploraziño gogorra burutzen. Izan be, Itxinako lurpetan dagozen koba sare laberintikuak ehundaka kilometro dittu, eta hango lanen zailtasunak askotan eskatzen dittu halako kolaboraziñuak. Kaso honetan, 10 lagun sartu gara eta 150 bat kg. material garraiatu dogu 250 metro sakon dagon sifoi bateraiñok. Piszina olinpiko biren tamañua dakan aintzira honetan, GAES-eko urpekarixak ITX-80/200 eta Otsabideko haitzuluen arteko konexiñuan billa ibilli dira.
Atzoko ekittaldixan detalle gehixago, gure blogian:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/06/itx200.html
Bestalde, hille honetan, Euskal Mendizale Federaziñoko Pyrenaica aldizkarixak ale berezixa etara dau, espeleologixiari eskindutakua. Josu Granja argazkilarixak koordinau dau, eta bertan lurpeko munduko pertsona garrantzitsuen
artikuluak bildu dira (tartian ADES-eko Santi Urrutia), irudi ikusgarrixekin lagunduta.
Oferta: saio bi, baten preziuan
Pasa dan astian, Lekeittioko Kultur Etxeko sare informatikua sufritzian ondorixuak, musikaz betetako saiua egin genduan. Bertsiñuak alderatzeko erabilli genduan, beti osasungarri suertatzen dan ariketia:
- San Antonio / Ay te dejo en San Antonio (Joselu Anaiak / FlacoJimenez)
- Maddalen / Angel mio (Tapia ta Leturia / Flaco Jimenez)
- Festarik festa / Vuelve a quererme ( Tapia ta Leturia / Flaco Jimenez)
- Arranoak bortietan (Xanmixel Bedaxagar / Bordalekü)
- Xoxuak (Mixel Epherre / Gorka Knorr)
- Nire furgoi beltza (Ruper Ordorika / Betagarri)
Aste honetan, ostera, betiko formatora bueltau gara... ixa ixa. Azken momentuan internet konexiñuak fallo egin desku-eta. "Subasta" berbian jatorrixa ezagutu dogu (1de3), Michelangelo Buonarrotti artistian hasiera iruzurtixak gero (Curistoria), Josu Waliñon ipoiña greba berezi bati buruz, eta bertsiño bikotxa (Ahotsak.com-eko pasartian faltan): Errespetua / Respect (Negu Gorriak / Otis Redding) eta In dulci jubilo (Mike Oldfield / Maddy Prior & The Carnival Band).
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00











