Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Afrika, Eibar, Bittorixa

Afrika, Eibar, Bittorixa

Oier Gorosabel 2009/07/06 23:50
Gerra bi jasandako gizon batek zaintzen ninduan umetan.

Elgetan, 1937ko Udabarrixan golpisten ejerzituak egindako sarraskixa aittatzen zan "Eibartarrak" posta zerrendako hari honetan.

Bertan, Mitxelek komentarixo hau egin zeban:
Esan behar da mairu horiek riftarrak zirela, hau da, amazig edo berebereak, Abd el-Krimen herkideak. Oso interesgarria egin zait betidanik horien gorabeherak.
Kuriosoa ere bada Espainiak zapalduta zapaltzaile horiekin bat egitea, baina herrien zapalketaren logikaren barruan ulertzen da hori. Bestela ere, beraientzat kristauak hiltzea  arazorik ez zekarkiela zioen frankistekin gerra egindako batek.  Ceutan ezagutu ditut horien oinordeko batzuk eta beraien istorioak ere. Horiek hemendik zelan ikusten ditugun argitzeko gogoratu behar da euskaldun ugari ere ibili zela Espainiako armadan riftarrak sakailatzen, eta ez pentsa eurak baino adeitsuagoak zirenik zapalketa gerra bideratzean: imajinatu daitezkeen gehiegikeria arrazista guztiak, gas toxikoak, poblazio zibila masakratu...


Egunotan gure amama Isabelen argazki albuma eskaneatzen nabil. Mitxelen mezuakin, bertako Saharako hainbeste ta hainbeste argazki, irudi eta krokisekin gogoratu nintzan. Uste eze aittitta Demetriok ez zekala  ahaztutzeko Afrikako gerran egindako soldautza urtiak: Arruit, Nador, Annual, Tetuan... Eta ez zan gitxiagorako, eze, hango hildakuak egoneziñ haundixa ekarri zeban Euskalherrixan, bertso sorta honek adierazten daben lez.  Gehixago, kontuan hartzen badogu orduko sistemiakin pobriak bakarrik juaten zirala soldau, hau da, hara ez juatiarren ordaindu bihar zan zergia ordaintzeko aiña diru ez zekenak.

Hamen, aittittan soldautza sasoiko irudi batzu:

 Argazkiak.org | Tetuan 1922 © cc-by-sa: txikillana

Aittitta ahuntza besuetan dakana da.

 Argazkiak.org | Melilla 1900 © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Aittittan posiziñua Rifeko gerran © cc-by-sa: txikillana
Argazkixan azpixan aittittak idatzittakua: "Posision de Darh-jaama a 9 de Abril de 1922. Tetuan. D. Larrañaga".

Ibarkurutzian 1899xan jaixo zan aittitta Demetrio. Orbeanian hasi zan gaztetan, hamen dago orduko argazki bat:


Argazkiak.org | Orbeaneko tallarra 1929 © cc-by-sa: txikillana />

Fabrikia Bittorixara juatiakin batera hara mobidu zan familixa guztia. 1936xan, han zeguazen danak: golpisten zonan. Eskola askorik bako gizona izanda, seguraski horrengaittik zan soldautzan bere unidadeko komandantian miresle inkondizionala: Franco bera, hain zuzen be. Familixan kontatzen danez, "haren potruak" goresten zittuan bereziki.


Argazkiak.org | Franco eta Sanjurjo © cc-by-sa: txikillana

Gizon gogorra izanda, bere sentimentuak gordetzeko zalia be ba zan aittitta Demetrio. Horregaittik ez dakigu benetan zer pasauko zan bere bihotzetik, Eibar txikittu zebenian guraso bixak bertan izanda; Elgetan, familixako basarrixa (Jauregiko Etxetxo) Intxortako burruka erdi-erdixan suertatu zanian; moruak senide eta lagunak kutxilloz pasau eta bortxatu zittuezenian. ¿Zeiñek esan ezer, nun eta Bittorixan, eta "vasco" izatiangaittik salaketak bata bestian atzetik jasotzen zittuanak? Ez dogu sekulan jakingo, baiña trabes egingo neuke Demetrion egoera emozionala ez zala izango egunotan dantzan egitteko morokua. Eta, halan be, malko bakar bat be ez zebala botako.

Asko maitte neban nik aittitta. Eta uste dot berak be asko maitte ninduala ni.

Argazkiak.org | Aittitta eta ni © cc-by-sa: txikillana

etiketak: belaunologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024