Itxinan eta Pyrenaican
Zapatu honetan, GAES (Bilbao), GEA (Bittorixa) eta ADES (Gernika) espeleologia taldiak elkarlanian jardun dogu, Gorbeiako Parke Naturalian exploraziño gogorra burutzen. Izan be, Itxinako lurpetan dagozen koba sare laberintikuak ehundaka kilometro dittu, eta hango lanen zailtasunak askotan eskatzen dittu halako kolaboraziñuak. Kaso honetan, 10 lagun sartu gara eta 150 bat kg. material garraiatu dogu 250 metro sakon dagon sifoi bateraiñok. Piszina olinpiko biren tamañua dakan aintzira honetan, GAES-eko urpekarixak ITX-80/200 eta Otsabideko haitzuluen arteko konexiñuan billa ibilli dira.
Atzoko ekittaldixan detalle gehixago, gure blogian:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/06/itx200.html
Bestalde, hille honetan, Euskal Mendizale Federaziñoko Pyrenaica aldizkarixak ale berezixa etara dau, espeleologixiari eskindutakua. Josu Granja argazkilarixak koordinau dau, eta bertan lurpeko munduko pertsona garrantzitsuen artikuluak bildu dira (tartian ADES-eko Santi Urrutia), irudi ikusgarrixekin lagunduta.