Gizarte-softwarearen garaia
Alde guztietan ikusten dudan terminoa: software soziala. Edo gizarte-softwarea esan beharko nuke, agian. Nik uste dut hau dela duela urte batzuk modan jarritako "knowledge management" delakoari (ezagutzaren kudeaketa) deitzeko modu berria. Hemendik atera dut ideia-asoziazioa: Ingalaterrako Knowledge Management Clusterrak (EAEn ere badako antzeko beste kluster bat) biltzarra antolatu du aurten izenburu honekin: London Symposium on Social Tools for the Enterprise
Izenburu interesgarria. Eta azken aldi honetan behin eta berriro ikusten ari naizen kontzeptu baten ingurukoa: enpresan ere tresna elektroniko sozialak erabil daitezkeela, erabili behar direla, erabiltzen hasi direla... Blog-ak, wikiak eta txat-gelak enpresako jardunean? Bai! Horretara dedikatzen diren enpresak ere badaude, hala nola SocialText.
Interneteko geek edo pseudo-geek tankerakook erabiltzen ditugun gauzak, enpresa produktibitaterako tresnak ere izan daitezkeela. Wikiak edo XML feed-ak aipatzen ditudan bakoitzean, txoropitotzat hartzen naute, baina, akaso, egunen batean, bulegoko lan arruntean ikusiko ditugu XML feed-ak, wiki-ak eta enparauak, gaur bulegoko langile gehienak Excelekin eta inprimagailuko ataskoekin ohituta gauden bezala. Eta ez naiz ari etorkizun urrunaz: gaur izan zitekeen egun hori. Teknologia, tresnak, eskura baitaude prest.
Eta zertarako dira tresna sozial hauek? Ezagutzaren Kudeaketarako. Horretarako apropos-aproposak dira. Benetako ezagutzaren kudeaketaren giltza dira (edo izan daitezke), ezagutzaren kudeaketaren printzipio nagusietako bati erantzuten diotelako: trukerarekin, ezagutzaren balioa biderkatu egiten da.
- Definizio bat: Ezagutzaren kudeaketa Interneteko tresnen gainean: horixe da software soziala izendatzeko beste modu bat.
- Beste definizio bat: software sozialeko tresnak, internauta askoren eskuetan dabiltzanak (wikiak, blogak, xml feed-ak), dira giltzarri inportante bat ezagutzaren kudeaketa benetakoa egiteko.
Ezagutzaren kudeaketarako aplikazio bat sarekoa izan behar da, benetakoa izan behar bada (sare lokalekoa ere izan daiteke, noski, talde jakin batean erabiltzekoa). Eta, praktikan, tresnarik sinpleena ere, sarekoa bihurtzen bada, biderkatu egiten da ezagutzarako hark eskaintzen duen potentziala.
Adibide tonto bat:
- Nork bere nabigatzailean baditu bere gogokoak, bere faboritoak. Ezagutza modu partikularrean, pribatuan, kudeatzeko tresna bat dira. Nik Interneten ditudan pista nagusiak hor gordetzen ditut, eta oso ondo datozkit.
- Baina norbaiti okurritu zaio gogokoak sare batean konpartitu daitezkeela, eta del.icio.us sortu du. Eta hor pilatzen dena, ezagutza partikular eta estatikoa baino gehiago da: ezagutza konpartitzeko eta biderkatzeko tresna sozial bat bilakatu da. Gainera, puff, XML feed-ekin! Inork ez dit ulertuko, baina hori... hori bada zeozer!, hori ezagutzaren kudeaketa da...
Baina, tira, beste egun baterako utziko dugu del.icio.us...
Scribus euskaraz, QuarkXPress-en alternatiba
Scribus ei da autoediziorako tresna bat, QuarkXPress-en alternatiba Linux-en. Mac OS X-ean ere ba omen dabil. Eta bere oinarria Zope-ren teknologia bera omen: Python lengoaia. Ba orain euskaraz ere ba omen dago...
Newsforgetik lortua.
Artikulua Sustatun
Blog-gintza paperezko medio batetik enfokatua
Paperezko medio batek nola enfokatu dezake blog-gintza? Adibide on bat, USAko egunkari batetik: Spokesman Review Blogs
Egunkari regional usamerikano bat gauza potoloa da, baina uste dut medio txikiago batek ere antzeko enfokea egin zezakeela. Euskal medio lokal batek, adibidez. Editore edo sail batzuen esku blog sektorial batzuk utziz webean.
Literatur aldizkari batentzako ere izan zitekeen eredu bat, adibidez, Putz itxi den honetan. Literato batzuk, bakoitza bere sub-ataletik blogeatzen... Izatez, gaur egunean, aldizkarigintza ze garestia eta esker gutxikoa den ikusita (Asteon ere itxita), literatur aldizkari batek Euskal Herrian hartu beharko lukeen formatua hauxe da, eta ez paperarena... dirulaguntzarik gabe funtzionatzeko moduko formatua.
Dantzan zerrenda: artxiboa errekuperatua Yahootik
Dantzan zerrendaren Yahooko artxiboa berreskuratua dago jada Gmane-ko artxiboan, Dantzan Yahoo Groups-etik Postaria.com eta Mailman-era migratu ondoren.
Orri honetan dagoen formulariotik bilaketa bat egin, hala nola Yebra
eta aipamenak agerian ikusiko dituzu oso txukun. Edukiak askatzen, Yahooko atzaparretatik, software libre eta beregainera. Edukien jabetza, benetako jabeen esku.
Geek bat naiz
Geek bat naiz (yik
bat naiz):
- blog bat daukat (HAU)
- wiki bat daukat nere enpresako Intranetean
- feed-ak irakurtzen ditu nire feed irakurgailuko kontuarekin
- kontua daukat irekita del.icio.us-en -
- sare sozial batean nago (Orkut, gonbidapenarekin sartuta).
Ez daukat PDArik baina tira. Telefono mugikorrik ere ez daukat. Baneukan bat, baina galdu egin zen eta jerenteak ez dit beste bat erosten. Berdin dio, ze nere lagunek Ford Focus Vodafone bat daukate, eta kotxe gorri horrekin hurbiltzen direnean, "Luistxooooo!" esan eta haiekin hitz egiten dut.
Gaitero eskozesak Portugaleteko puente-kolgantian
Interneten topatutako gauza bat. Ekarri dittue gaitero eskozes batzuk Getxoko folk festibalera. Halako baten esaten detse antolakuntzakoak, aizuek, gaur arratsaldean zubi batean jo bihar dozue. Bale, ba. Joan dira gaiteruak, eta kontxo, sekula halako zubirik ikusi barik, Portugaleteko puente kolgantia! eta han esaten detse gainera goixan jo bihar dabela, ez beheko plataformak. TB-ko kamara ta guzti, igo ziran, jo zeben ahal zan moduan, eta hala, kronikia laga dabe Interneten.
Bilbotar hauek... edo Bilbo Haundikoak...
Conceju Nacionaliegu Cantabru delakoaren hizkuntza
Hauteskunde hauetako hautagaitzen eta alderdien izenekin jarraituz, konturatu naiz EA-ren hautagaitzan, Herrien Europaren Alde delakoan, badagoela CNC izeneko talde bat: Conceju Nacionaliegu Cantabru
Baina ze hizkuntza da talde honena?
Asturianuaren eremua haraino iristen da? Asier Sarasua lagunak Eibartarrak zerrendan esaten didanez, bai, halaxe da, astur-leonesaren aldagai bat. Hala ere, ez dirudi izen horrekin asoziatu nahi dutenen Kantabriyako nazionalista hauek. Artikulu bat beren webean.
Esaldi bat hizkuntza honetan: Entaralijación pola decensa d´esti valli cántabru. Ena autulidad aluchandu escontra la quemá de residuos tósicos ena planta d´Alfa en Mataporquera.
Turtziozen eta Karrantza alde honetaraino, alegia, Euskal Herriraino ere iritsiko ote da hizkuntza gutxitu hau?
Jainkorotz! Anjel Lertxundi eskopeta ta guzti El Correo Digitalen!
Andukeriak (1) artikuluan aipatu nuen Anjel Lertxundik Eibarren emandako hitzaldi baten berri. Lehen kapitulu horretakoaz aparte, gehiago ere hitz egin zuen. Bereziki nola Xuxen-ek ez duela balio literaturarako (erreferentzia gehiago Sustatun Iban Arantzabalek idatzita). Noski, ulertu egin behar da horrekin ZER esan nahi duen benetan Anduk. Baina adibide batekin jarrita, sorkuntza lexikoa eragotzi egiten du Xuxenek, normala den bezala.
Hitzaldian aipatu zigun bere nobela berria (Konpainia Noblean) laster zela kalean, eta hartarako, irain berria asmatu zuela, Xuxenek bere logika osoan gorriz azpimarratua: Jainkorotz!
Atzo aurkeztu zen liburu hori publikoki, eta gaur erreseina ElCorreoDigital-en (lotura orijinala). Hara zer nolako itxurarekin irten den Andu Interneten. Jainkorotz! esango du akaso, ikusten badu Anduk.
Badaezpada, sarean zuzendu baino lehen irudia atera dut, Ingelesen Hilerrian merezi duen inmortalitate lor dezan.
Irudi zoragarri honena Eibartarrak zerrendan jakin dugu, Julen Gabiriari esker. Honela idatzi digu Gabiriak:
Anjel Lertxundi eta bere fusila
El Correo periodikoak ez deutso bape kasurik egiten euskal literaturari, baina hori bai: kasu apur bat egiten deutson momentuan, idazleak sano faboreziduta urtetan dira euren argazkietan. Espainian barriro be esango dabe euskal idazleek eskopeta kargauta idazten dabela...
Unidade Popular, hau da, Herri Batasuna
Igandean akaso ikusiko dugu ea erdaratik euskarara itzultzea posible den herri honetan, ala debekatua dagoen. Galizieratik gerta daitekeen itzulpen baten harira diot...
Galiziako hautagaitza batek, Nos-Unidade Popular delakoak, bere izenean inskribatuko ditu 3000 apoderatu Euskal Herrian, HZko jendeak legez kanpo utzi dituzten botoak ontatzeko,
Apoderatu horiek ezingo dute, diot nik, HZ-ren akreditaziorik erakutsi, baina bai ordea, Nos-Unidade Popularrenak. Derrigorra ere izango da, akaso, akreditazioa bistan eroatea. Hortaz, legea estu betez, pentsatzen dut guztiz legala izango dela apoderatuak bularrean zera dioen akreditazioarekin azaltzea: GU, HERRI BATASUNA.
Edo beharbada ez, beharbada galiziera baimendua egongo da, baina euskarazko itzulpena debekatua egongo da.
ItzuL zerrendan ere atera dut gai hau, eta komentario interesgarri pare bat sortu da. Ikusi hemen
Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku!
Eibartarrak zerrendaren artxibo osoak gure esku daude orain. Yahoo Groups-en zegoen artxibo zaharra berreskuratu dugu, han pilatu genituen 8000 mezuak (20 Mb-ko testu multzoa).
Zerrendaren artxibo berrian kargatu ditugu, Gmane.org zerbitzuan. Hemen
Apur bat desordenatuta ageri dira mezuak, baina bilatzeko aukera ematen du. Orri honetan dagoen formulariotik egin bilaketa.
Adibidez, ardanza terminoa bilatuz, 10 bider aipatu da izen hori (deklinabiderik gabe bederen, gure 6 urteko jardunean)
YahooGroups-en zegoen bilaketa traketsarekin konparatuta, aurrerakuntza haundia!
Gmane-ko zerbitzuko harilkatzeen araberako artxibatze-ordenatzeaz gain, Postaria.com-eko artxiboa ere txukundu dugu: Kasu honetan, fase berriko mezuak bakarrik daude hor.