Euskal Liburutegi Digitala ala euskal liburutegi digital bat?
Hortik irakurria: "La Biblioteca Digital Vasca nace en Internet con 3.000 obras". Bai, baina ez. Izena oker du gauza horrek. Kultura Sailak aurkeztu du hau, eta Euskal Liburutegi Digitala izena eman diote.
Bueno, egiazki, Sancho el Sabio edo Antso Jakituna funsazioaren liburutegi digitala da, meritu handikoa, baina haiena. Fundazioak bere kasa egin, eta bere dominio propioan aurkeztu izan balu Euskal Liburutegi Digitala
, ondo irudituko zitzaidan. Beste inork egiten ez duen bitartean, haiek egin, bataiatu umea gurasoek nahi duten bezala, eta aurrera. Baina Kultura Sailak, zeinak izan beharko lukeen benetako Euskal Liburutegi Digitala egiteko ardura, izen hori ematea Fundazio honek egindakoari, ba ez, hori ez da zuzena.
Orain euskal liburutegi digital bati, Euskal Liburutegi Digitala deitu dio gobernuak. Eta, etorkizunean, benetako Euskal Liburutegi Digitalik ez dugu izango? ala, izatekotan, Antso Jakitunaren azpiegiturarekin bat eginda izan beharko ote derrigorrez?