Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria

Orkut ligatzeko baliabide gisa

moblog 2004/06/18 10:39

Lehengoan lagun batek galdetu zidan zerrenda batean Orkut sare sozialaz, ea zertarako balio zezakeen. Zera erantzun nion: Nik uste dut Orkut-ek ligatzeko balio dezakeela, sexurako... Premisa batekin, aurpegia eta izena emanda ligatzeko, ez kontaktu-tabloi anonimoaren estiloan. Ez dut esperientziagatik esaten... Ni ez nago Orkuten ligatzeko: nire izen, deiturekin, aurpegiarekin, lanpostuaren eta familiaren deskripzioarekin nago han, eta punto. Ikusteko sartu nintzen, ikusi dut, eta bueno, ligatzeko balio dezakeelako konklusio horretara iritsi ondoren, ba bueno, nire kontua ez du inork kantzelatu orain artean.

Europarren partehartzea hauteskundeetan

moblog 2004/06/16 13:37

Internauta lagun bati zerrenda batean irakurri diot datu interesgarri hau: Orexa (Gipuzkoa) izango da kasu bakarra Europan, non partehartzea %85ekoa izan den. Hori bai, 62 botoemailetatik 57ren botoak baliogabetzat jo ditu Espainiako legeak... Beste bat egon da zuria, hiru Galeuscarenak eta bat EA Herrien Europaren Alde. Bestalde politiko bati entzun nion igande gauean, ahalegina egin beharko zela benetan herritarrei Europako Parlamentuaren garrantzi erreala azaltzeko. Bai, pentsatu nuen, prezisamente horixe.

Galipotaren estadistikak

moblog 2004/06/16 13:37

Hiru lagun egon ginen Ondarretako hondartzan igandean. Sei oin. Oin horietarik 2 galipotez zikinduta irten ziren hondartzatik. Galdera: zein probablitate estatistiko dauka pertsona batek Ondarretan galipotez zikintzeko?

Txakur-kakak eta idazlearen funtzio soziala

moblog 2004/06/16 13:37

Anjel Lertxundik joan den larunbatean txakur-kakena salatu zuen Berriako bere zutabean ... (ez da lehen aldia):

Eta hara! mezu bat ItzuL zerrendan, Oihana Lertxundi delako batena.

> [itzul] Juega limpio con tu perro, juega limpio con tu ciudad > >Egun on, > >Zarauzko Hi, kide elkartekook (txakur-jabeen elkartkekook) kakak jasotzearen >aldeko kanpainari ekin behar diogula eta, horixe itzultzea tokatu zaigu. >Itzuli ez ezik, egokitu ere egin behar da, ordea, baina ez zait ezer jator >eta eraginkorrik bururatzen. Lagunduko?

Idazleen funtzio sozialaren erreibindikazioa izan zitekeen kasu hau...

Idazteak mundua alda dezake.

Kotilleo bidez jakin dudanez, Oihana Lertxundiren aita Anduren lehengusua da.

Athletic & US Army: uniforme berriak

moblog 2004/06/15 16:32

Athletic-en elastiko berria, USA armadaren uniforme berria bezain modernoa, apurtzailea, eta, seguruasko, erridikulo eta polemikoa.

Euskal Liburutegi Digitala ala euskal liburutegi digital bat?

moblog 2004/06/15 09:53

Hortik irakurria: "La Biblioteca Digital Vasca nace en Internet con 3.000 obras". Bai, baina ez. Izena oker du gauza horrek. Kultura Sailak aurkeztu du hau, eta Euskal Liburutegi Digitala izena eman diote.

Bueno, egiazki, Sancho el Sabio edo Antso Jakituna funsazioaren liburutegi digitala da, meritu handikoa, baina haiena. Fundazioak bere kasa egin, eta bere dominio propioan aurkeztu izan balu Euskal Liburutegi Digitala, ondo irudituko zitzaidan. Beste inork egiten ez duen bitartean, haiek egin, bataiatu umea gurasoek nahi duten bezala, eta aurrera. Baina Kultura Sailak, zeinak izan beharko lukeen benetako Euskal Liburutegi Digitala egiteko ardura, izen hori ematea Fundazio honek egindakoari, ba ez, hori ez da zuzena.

Orain euskal liburutegi digital bati, Euskal Liburutegi Digitala deitu dio gobernuak. Eta, etorkizunean, benetako Euskal Liburutegi Digitalik ez dugu izango? ala, izatekotan, Antso Jakitunaren azpiegiturarekin bat eginda izan beharko ote derrigorrez?

Gizarte-softwarearen garaia

Luistxo Fernandez 2004/06/15 09:14

Alde guztietan ikusten dudan terminoa: software soziala. Edo gizarte-softwarea esan beharko nuke, agian. Nik uste dut hau dela duela urte batzuk modan jarritako "knowledge management" delakoari (ezagutzaren kudeaketa) deitzeko modu berria. Hemendik atera dut ideia-asoziazioa: Ingalaterrako Knowledge Management Clusterrak (EAEn ere badako antzeko beste kluster bat) biltzarra antolatu du aurten izenburu honekin: London Symposium on Social Tools for the Enterprise

Izenburu interesgarria. Eta azken aldi honetan behin eta berriro ikusten ari naizen kontzeptu baten ingurukoa: enpresan ere tresna elektroniko sozialak erabil daitezkeela, erabili behar direla, erabiltzen hasi direla... Blog-ak, wikiak eta txat-gelak enpresako jardunean? Bai! Horretara dedikatzen diren enpresak ere badaude, hala nola SocialText.

Interneteko geek edo pseudo-geek tankerakook erabiltzen ditugun gauzak, enpresa produktibitaterako tresnak ere izan daitezkeela. Wikiak edo XML feed-ak aipatzen ditudan bakoitzean, txoropitotzat hartzen naute, baina, akaso, egunen batean, bulegoko lan arruntean ikusiko ditugu XML feed-ak, wiki-ak eta enparauak, gaur bulegoko langile gehienak Excelekin eta inprimagailuko ataskoekin ohituta gauden bezala. Eta ez naiz ari etorkizun urrunaz: gaur izan zitekeen egun hori. Teknologia, tresnak, eskura baitaude prest.

Eta zertarako dira tresna sozial hauek? Ezagutzaren Kudeaketarako. Horretarako apropos-aproposak dira. Benetako ezagutzaren kudeaketaren giltza dira (edo izan daitezke), ezagutzaren kudeaketaren printzipio nagusietako bati erantzuten diotelako: trukerarekin, ezagutzaren balioa biderkatu egiten da.

  • Definizio bat: Ezagutzaren kudeaketa Interneteko tresnen gainean: horixe da software soziala izendatzeko beste modu bat.
  • Beste definizio bat: software sozialeko tresnak, internauta askoren eskuetan dabiltzanak (wikiak, blogak, xml feed-ak), dira giltzarri inportante bat ezagutzaren kudeaketa benetakoa egiteko.

Ezagutzaren kudeaketarako aplikazio bat sarekoa izan behar da, benetakoa izan behar bada (sare lokalekoa ere izan daiteke, noski, talde jakin batean erabiltzekoa). Eta, praktikan, tresnarik sinpleena ere, sarekoa bihurtzen bada, biderkatu egiten da ezagutzarako hark eskaintzen duen potentziala.

Adibide tonto bat:

  1. Nork bere nabigatzailean baditu bere gogokoak, bere faboritoak. Ezagutza modu partikularrean, pribatuan, kudeatzeko tresna bat dira. Nik Interneten ditudan pista nagusiak hor gordetzen ditut, eta oso ondo datozkit.
  2. Baina norbaiti okurritu zaio gogokoak sare batean konpartitu daitezkeela, eta del.icio.us sortu du. Eta hor pilatzen dena, ezagutza partikular eta estatikoa baino gehiago da: ezagutza konpartitzeko eta biderkatzeko tresna sozial bat bilakatu da. Gainera, puff, XML feed-ekin! Inork ez dit ulertuko, baina hori... hori bada zeozer!, hori ezagutzaren kudeaketa da...

Baina, tira, beste egun baterako utziko dugu del.icio.us...

Scribus euskaraz, QuarkXPress-en alternatiba

moblog 2004/06/11 13:19

Scribus ei da autoediziorako tresna bat, QuarkXPress-en alternatiba Linux-en. Mac OS X-ean ere ba omen dabil. Eta bere oinarria Zope-ren teknologia bera omen: Python lengoaia. Ba orain euskaraz ere ba omen dago...

Newsforgetik lortua.

Artikulua Sustatun

Blog-gintza paperezko medio batetik enfokatua

moblog 2004/06/11 13:19

Paperezko medio batek nola enfokatu dezake blog-gintza? Adibide on bat, USAko egunkari batetik: Spokesman Review Blogs

Egunkari regional usamerikano bat gauza potoloa da, baina uste dut medio txikiago batek ere antzeko enfokea egin zezakeela. Euskal medio lokal batek, adibidez. Editore edo sail batzuen esku blog sektorial batzuk utziz webean.

Literatur aldizkari batentzako ere izan zitekeen eredu bat, adibidez, Putz itxi den honetan. Literato batzuk, bakoitza bere sub-ataletik blogeatzen... Izatez, gaur egunean, aldizkarigintza ze garestia eta esker gutxikoa den ikusita (Asteon ere itxita), literatur aldizkari batek Euskal Herrian hartu beharko lukeen formatua hauxe da, eta ez paperarena... dirulaguntzarik gabe funtzionatzeko moduko formatua.

Dantzan zerrenda: artxiboa errekuperatua Yahootik

moblog 2004/06/11 13:19

Dantzan zerrendaren Yahooko artxiboa berreskuratua dago jada Gmane-ko artxiboan, Dantzan Yahoo Groups-etik Postaria.com eta Mailman-era migratu ondoren.

Orri honetan dagoen formulariotik bilaketa bat egin, hala nola Yebra eta aipamenak agerian ikusiko dituzu oso txukun. Edukiak askatzen, Yahooko atzaparretatik, software libre eta beregainera. Edukien jabetza, benetako jabeen esku.

Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004