Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria

Larry Trask vs. Naberan, Lizarduikoa eta enparauak

moblog 2004/03/30 09:40

Trask. Bere posizioa eta ezagutzaren maila zein den jakiteko, bere webgunetik ohartxo bat itzultzen saiatuko naiz. *^*** Mesedez, izan kontuan: ez dut kontu hauen inguruan ezer entzun nahi: - Euskara honako zerbaitekin erlazionatuta dagoela frogatzen duen zure azken froga (Iberikoa, Etruskoa, Piktoa, Sumeriera, Minoikoa, Tibetera, Istmoko Zapotekoa, Martzianoa). - Euskara dela giltza sekretuak jakintza alor hauen argipenerako: Ogam inskripzikoak, Phaistosko diskoa, Pazko Uharteko zeinuak, Egiptotarren Hilen Liburua, Kabala, Nostradamusen profeziak, zure PC-aren instrukzioak, New Yorkeko Burtsako mugimenduak. - Euskara dela gizateriaren jatorrizko hizkuntza, Atlantida galduaren hizkeraren ondorengoa, Antartikako zibilizazioaren hizkuntza joana, Proxima Centauriko bisitarien froga argia. Benetan, aurkikuntza akademiko hauen inguruan ez dut ezer jakin nahi. ********************** Alegia, Josu Naberan eta Martinez Ilargikoarekin eta euskararen zibilizazio primigenioaren teoriekin zerikusi handirik ez. Euskaldunon antzinatean begirada benetako bat botatzeko, eskuratu, arren, Larryren History of Basque. Larry Trask hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlea hil dela-eta informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1080546255

Larry Trask hil da

Luistxo Fernandez 2004/03/29 10:18

Andolin Eguzkitzaren galeraren ondoren, beste euskalari aipagarri bat ere hil zen joan den astean: Larry Trask profesorea. Interneten urte batzuk daramatzagunok ondo gogoratzen dugu Trask, Basque-L zerrendaren garaietatik. Euskararen historian eta, oro har, hizkuntzalarintzaren alorrean, lehen mailako ikerlaria zen Trask.

Hil-oharra atzo zekarren Berria-k familiaren izenean. Nonbait larunbatean hil zen, baina hau idazten dudalarik, ez dakit gehiago. Larry Trask lanean egon da, behintzat, orain dela oso gutxira arte, beti bezala. Sci.lang eztabaida taldean bere betiko polemiketan barneraturik idatzitako mezu bat aurkitu diot, duela lau astekoa apenas (Otsailaren 27ko mezua Usenet-eko sci.lang-en).

New York estatuan jaioa zen Larry Trask. Kimikaria zen, baina 1970an Londresera joan zen oporretan bi asterako, eta opor horietan, hizkuntzalaritzarekiko halako fijazio bat sentitu, eta Ingalaterran bizitzea eta hizkuntzalari izatea erabaki zuen. Bere ikerketa gai nagusia, orduanik, euskara. Tesia ere euskararen gainean egin zuen, eta bere lan sakonena gure hizkuntzaren alorrean The History of Basque liburua dugu. Liburu akademiko samarra, ez Amazon-en aurkitzekoa, baina euskal liburutegi publiko askotan mailegagarria.

Larry Trask Sussex-eko unibertsitatean zen irakasle. Bertan, Basque-L-ko garai bateko bere mezuen bilduma eginez-eta, euskararen inguruko gezurrak uxatuz eta datuak bilduz, orri interesgarri bat bildu zuen 1996an. Han dago oraindik:

Ez bakarrik euskalaria, hizkuntzalaritzaren alorrean izen inportantea zen Larryrena. Iaz The Guardian egunkariak egin zion elkarrizketa batean, The Guardian-ek Steven Pinker eta Noam Chomsky-rekin konparatzen zuen.

Hizkuntzalaritza orokorreko bere lantxo batzuk, eskuragarri Sussex-eko unibertsitatearen gunean, hemen.

Kirola eta euskara Interneten

Luistxo Fernandez 2004/03/24 09:37

Atzo sinatu zuten konpromisoren bat Kontseiluak eta kirol talde zenbaitek (informazioa Berrian ). Besteak beste, nabarmendu du Kontseiluak ahaleginak egin dituztela klubek euskararen normalizazioaren bidean "beren webguneetan".

Klub edo enpresa hauetako jendea egon omen ziren: Athletic Club, Real Sociedad, Aspe, Bera-Bera rugby taldea, Baskonia, Euskaltel-Euskadi, CD Bidasoa, Bilbao Basket, SDS Eibar eta CD Amurrio.

Kluben ondoren, orain, ea kirolariei ere tokatzen zaien. Hor ditugu, adibidez, Joseba Etxeberria eta Josune Bereziartu, biak webgunearekin, biak puntu-com propioarekin, eta biak gaztelania hutsez:

hausnarketa eguna EHUn

Eibartarrak zerrenda 2004/03/23 11:13

Nik uste dut Kazetaritza fakultatean (Gizarte zientzien etc etc fakultatean) ere hausnartuko dutela batzuek, kazetaritza euskaldunaren formakuntza panorama aldatzera datorren notizia honekin... >HUHEZIk Informazioa eta Komunikazioa eskainiko du > >Bidaltzailea: HUHEZI > >Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta >Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eskainiko ditu ikasketa berriak: >Informazioa eta Komunikazioa. 2006-2007tik aurrera, berriz, hasiko da >eskaintzen Ikus-entzunezko Komunikazioa, bigarren mailako lizentzia moduan. > >Osorik irakurri edo erantzuteko: http://www.sustatu.com/1079992808

Luistxoren Blog pertsonala

Eibartarrak zerrenda 2004/03/22 17:52

Hemen dago. Nire blog pertsonala. http://www.manterola.org/familia/luistxo/blog/ esperimentoak egiten inauguratu dut gaur, eta joango naiz pixkanaka elikatzen. Blog eleanitz bihurtu nahi dut, baina oraingoz ez dago ezta euskaldundua ere. Eibartarrak, Patera, Sustatu eta beste zerrenda eta toki batzuetara egiten ditudan kontribuzio batzuk biltzen joango naiz hor. Bloggintzako kontu batzuekin esperiementatzen dihardut. Batetik, moblog bat da, e-posta mezu bat bidaliz elikatu dezaket bog-a. Trackback aukera ere badu erreferentziak gurutzatzeko jendearekin, eta horri esker Danimarkako tipo batek erantzun dit... Beste helburu bat epe labur/ertainera: Eibartarrak zerrendaren eta Eibar.org gunearen eboluzio fase bat edo. Zerrenda oso bizirik daukagu, eta laster beteko ditu 6 urte. Eibar.org erdi hila dago, eta berregituraketa asmo batzuk ere erdi ahaztuta... Webgintzan aurrerapausu bat egiteko aukera egon daiteke Blog-gintzaren unibertso berri honekin. Bueno, ikusiko dugu. Garik gaur Sustatun eman duen erreferentzia, beste mezu batean aipatu dudana, abiapuntu interesgarri bat izan daiteke: http://www.sustatu.com/1078930682 http://www.bloglines.com/public/euskaraz Luistxo

Pentsakizun batzuk hauteskundeen ostean

Luistxo Fernandez 2004/03/22 16:26

Pentsakizun batzuk.

  • ETAren beharra, benetako premia, zeinek zeukan argi dago. Beste inork ETA behar ote duen ez dakit.
  • Otegik-eta gertatua sarraskitzat jotzea mugen kontua dakarkit gogora. Amatiñoren jefeari antzeko zerbait irakurri diot eta ez naiz orijinala, hortaz, baina nik ere esango dut. 200 igeltsero-seme hiltzea astakeria da, baina igeltsero-seme bat Ermuan hiltzea onargarria nonbait. Langile etorkinak hiltzea astakeria da, baina Jose Mari Korta bezalako enpresario bat hiltzea ez. Tarte horretan, non ez dakit, badago mugaren bat.
  • Soberanismoak ez du errazago orain. Zailago du orain. PPk gehiengo absolutoarekin irabazi balu, katalanak bazihoazten Espainiatik kanpora, eta akaso gu ere bai. Orain, geratzea tokatzen da, "kontenporizatzea", paktismoa.
  • Udalbiltzakoak, Iñaki Uria, eskandaluzko kasu hauek argitu beharko dira, askatu beharko dituzte, diot nik... Esperantza apur bat badut: iluso hutsa ere izan naiteke.
  • Debekatutako ezker abertzalea Aralar baino gehiago da. Dexente gehiago.
  • PRISAn zer gertatzen da? El Pais eta Cadena SER, desberdin ibili dira...
  • Berriz gertatu daiteke Madrilgoa. Metroan, edozein tokitan, Printzearen ezkontzaren bezperetan, edo ondoren. Suizidekin, errazago. Operazio konplikatua antolatu zuten beren burua "ez gastatzeko", erabaki kontziente horrekin: munizioa gorde dute berriz jotzeko.
  • Asteburuan Euskal Herrian bi lagunek hil beharrik ez zeukaten. Negargarria.
  • Aznarrek enbidia ederra izango dio Arzalluzek erretiratzean utzi duen gomutari.
  • Zapaterok inutil samarra dirudi. Hauteskundeak galtzeko ahalegin handiak egiten ari zen, Carod kasua edo bere promesa estupidoak nola manejatu zituen ikustea besterik ez, edo antiterrorismoan PPri egiten zion segizio itsuan. Gizon hori gaur beste gizon bat da?
  • Pasta Ya-koak laster birziklatuko direla esango nuke. Ez diote utziko presio talde izateari. Ez Mayor Orejaren akolito moduan, baina bai, hor, Rojorekin, Bonorekin, tokatzen denarekin... Rosa Diez jubilatuko da, eta Isabel Celaa ez.
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.