Blogak, medioak eta politika lotuta geratu dira
Blogak eta politika lotuta egon ziren herenegun blogs and beers topaketan Elgetan: pantaila erraldoian blogak, moblogak eta emaitzak tartekatuz joan ziren. Baina fenomeno mediatiko orokorra da. Blogak, medioak eta politika lotu egin dira azken hauteskunde hauen kanpainan, eta hemendik aurrera hala jarraituko dute.
Alfonso Rojo El Mundokoa zena, bota zuten handik, eta egunkari digital amarillo batean jarri da orain, Periodista Digital. Blog_zone izeneko atal bat ireki zuten duela egun batzuk, eta apirilaren 18an, hara!, euskarazko bi blog ere erreferentziatzen zituzten bertan:
- Amatiñorena, Eibarko komunitatekoa
- Aintzane Ezenarrorena Diario Vascon.
Egunero aldatzen dute Blog_zone hori eta pantallazoak atera nituen, izan ere, gaurko desagertua da euskera bertatik.


Goiburuan jarri zuten Ibarretxeren bloga, eta Ibarretxeren ustezko artikulua, ez dira bereak, bere kanpainako bloga baizik, EAJ-EA koalizioarena, eta agerian jarri zuten artikulua Amatiñok idatzitako mezu baten itzulpena da.
Blogak, politika eta medioak nahastu dira kanpaina elektoral honetan. Deiak, Telecincok, DVk, El Paisek... blog mediatiko-politikoak atera dituzte azken 6 aste hauetan. Alderdi politikoek ez zuten RSSrik eta ez zuten blogeatzen, eta orain bai.
Euskarazko medioak, ez. Jarraipen klasikoa egin diete Berria, Argia eta EITB digitalek kanpainari, berrikuntza barik.
Honen guztiaren eragina zein ote den ez dakit. Akaso bisita asko-asko dituen blog batek, 1000 bisita izan ditzake egun batean... Eta aldiz, teleberriak miloi bat hauteslek ikusten dituzte gau horretan bertan. Eraginaren neurria hortxe dago. Baina, hala ere, medioez eta politikaz ezingo da jardun aurrerantzean konponente hau barik. Derrigorrezko bihurtuko da.
Blogs & Beers-eko argazki ofizialak: 21 blogista 21 menderako
Domekako Elgetako Espaloiko Blogs & Beers-eko argazki ofiziala... hurbildu ziren blogari guztietan hiru falta dira.

Bi eurak ere argazkia egiten egon zirelako (Igor Leturia eta Angel Bidaurrazaga), eta bestea joana zelako ordurako, Oier Gorosabel, Garagoittiko Orakulua. Baina beste irudi batean ere hirurak agertu ziren, eta denak gaude beraz.

Uste dut hiru horiek eta argazki ofizialeko 18ak direla guztira hurbildutakoak. 21 blogista elkartu ginen beraz.
Irudietan jendea identifikatzeko, hemen duzu Flickr-eko lotura parea: nagusia (18 lagun) eta beste hirurak.
Nik mezu honetara ekarri ditudanak, pantaila-kapturak dira. Flickr-en, flash-a baduzu, irudiaren gainetik saguarekin pasatu eta testu-kutxatilak irekitzen dira, informazioarekin. Inbento majoa. Oraindik ez dut Flickr konturik, sortu beharko dut neurea, akaso. Flash ez badaukazu, irudiak eta testu-komentarioen kontu hau ikusteko Firefox-erako dabilen aplikazio bat badago: Lickr
Argazki nagusian oraindik bloga probetan, ateratzekotan, duten pare bat ere badaude. Identifikatuko ditugu armairutik irtetean.
Eskerrik asko Elgeta
Eskerrik asko Iban, Espaloiari eta Elgetako herriari. Blogs and Beers ospatu genuen atzo han. Egitarau falta somatu zen? ez dakit, ez dut uste egitaraua behar duenik holako gauza batek, baina ikusiko dugu hurrengoan. Akaso Jabi Zabalaren txanda izango da Bilboko Kafe Antzokian deialdia egiteko.
Flipatuta geratu naiz zelan iritzi izan dioten kokapen txarra Elgetari ezjakin batzuek Sustatuko mezu honetan. Desagrabio bat merezi dau Elgetak. Bai horixe.
Ricardo Gomezen problema, autoan Elgetaraino etortzearena izan zitekeen... Baina bertan, ordenagailuak portatilak izanda, eta barra, agertoki eta toki zabal horiekin, ez luke mugikortasun arazorik izango. Nik uste dut egunen batean bisitatzeko aukera izaten duenean, inpresio ona hartuko duela tokiarekin Ricardok.
Tokiaz kexatu diren anonimoez gain, jakina, ez-blogari anonimoek holako zeozer antolatzeko zain bagaude, zaila daukagu. Badirudi horientzat Elgetak ez duela balio ezertarako: bizitzeko ere ez. Herri txiki bat horrela mesprezatzeko, holako kasherismo mentala izatea ere harritzekoa, benetan flipatuta geratu naiz Sustatuko mezu pare honekin.
Hari gabeko konexioarekik, ederto asko dago Elgeta mapan kokatua, eta Interneten ere, Espaloia edo Elgetako udala, edo Goiena.net-eko Elgetako atala ikusita, ea non duten holako informazio multzorik.
Elgeta herri deskonektatua, urrun eta galdua? anda ya! Elgeta, blogisten hiruburua.

e-Gor Leturiak telefonoarekin atera eta zuzenean webean argitaratu zuen irudi honetan azaltzen naiz, beer bat eskuetan, ezkerretan nago, I Love Bloglines kamisetarekin... ezin dute askok horretaz fardatu munduan, 200 bakarrik banatu ziren, eta jasotzaile guztien artean, Mark Fletcher Bloglineseko sortzaileak ez du guztien blogetan mezu pertsonalik utzi, ez pentsa...
Elkarketako beste une bat.

Espaloia, leku aproposa, benetan, holako baterako.
Zapatero, 2005-04-17ko hauteskundeen garaile
Garaile handiena ez da EHAK nere ustez, nahiz eta Joxe Aranzabalek horixe dioen Faroan, baizik eta PSOE. Jokaldia oso ondo atera zaio Zapaterori: PPko botoen trasbasea lortu du, eta EHAK ez-ilegalizatzearen jokaldia oso ondo kalkulatu zuen elektoralki, eta halaxe irten: kalte elektoral handiena Ibarretxeri egin dio horrek.
Zapateroren beste aziertoa: Redondok, Aznarrek eta Mayorrek aktibatu zuten boto nazionalista talantearen eta patxikerian diluitzen jakitea.
PSE-EAJ-k dirudi irtenbide errezena baina, bueno, hala ere, zaila, oso zaila. Baina beste ezer irudikatzea, zailago oraindik.
Carodek hau esan du: Si ahora ETA renuncia a las armas y el PSE al españolismo subordinado al PP, en el PaÃs Vasco se abre una etapa de grandes esperanzas. Baina nik ez dut sinisten halako disentsio aro zoragarririk inondik irekiko denik orain.
Goiko irudia, hauteskunde-jarraipena Elgetako Espaloiko pantaila erraldoian, blogariak zerbezak hartzen ari ginen bitartean, Igor Leturiak aterata mugikor batekin eta zuzenean Interneten argitaratua... Flipatua utzi ninduen e-Gorrek.
Apirilaren 17an, Etiam Lehendakari!
Apirilaren 17an egingo dugu gure konklabea blogari euskaldunek. Elgetako Espaloian elkartuko gara. Lehendakaria aukeratzeko eguna da, eta nik argi daukat:

Etiam Lehendakari! Ra-ra-ra, Beers & Blogs-era
Maite Rementeria Etiam New York-en izan da aste santuan. Ez dakit ze droga dauden han modan, baina on handia egin diote: indarberriturik ekarri du irudimena bere blogeko irudi berriak eta argazkiek erakusten duten bezala. Ez ote du guretzat ere onddo horietatik ezer gorde?
Zerekin konparatzen den Aurki.com berritua
Duela aste batzuk Aurki.com berrituaren aurkezpena egin genuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaritzako arduradun batzuek lagunduta, haien dirulaguntza batzuek lagundu baitiote Aurkiri berrikuntza honetan.
Ekitaldiari Aldundiaren sail horrek eman zion arreta Interneten, baina apenas jaso zuen oihartzunik beste inongo medioetan.
Bueno, negar egin beharrik ez dago. Ni komentzitua dago Aurki.com, bere eskala lokal eta zehatzean, Interneteko nazioarteko punta-puntako zerbitzu eta baliabideen konpendio bat dela, eta hementxe, behintzat, azalduta utziko dut zerekin konparatzen den proiektu hau.
- Google News. Hala nola Googleren albistegi automatikoak, egunerokotasunaren ikuspegi beti eguneratua eta gaika antolatua eskaintzen duen, berdin egiten du Aurki-ren portadak: ikusmira batean, azken berritasunak, azken ordua euskaraz, eta euskal blogosferak zer duen komentagai. Dena automatikoki eta etengabe berritua.
- Bloglines bezalako RSS irakurgailu bat. Enpresa horrena da munduko feed edo RSS irakurgailu indartsuena. X informazio iturri jarrai ditzake erabiltzaileak, harpidetzaren bidez, ez hainbat gune tarteka bisitatuz, baizik eta harpidetza-zerbitzuaren ohartarazpena jasoz berriak dauden bakoitzean. Aurki.com-ek harpidetza zerbitzu erraza eskaintzen du, zuzena eta euskarazko iturriei enfokatua, baina XML, RSS edo bestelako sigla tekniko konplikatuak jakin gabe erabili daitekeena.
- Planeta lokala. Internet planet edo planeta terminoak izendatzen ditu agregatzaile tematiko edo lokalak. Espainian daude Planeta Canarias edo Planet Granada, adibidez. Euskarazko planet konpletoa da, hortaz, Aurki, eta atalka sailkatua gainera; izatez, Espainiako adibide horiek baino dexente osoagoa.
- Euskal sarearen aurkibide zehatz bat. Aurreko Aurki.com, bilatzaile-direktorioak, funtzio hori zuen, eta du oraindik, hortxe baitago oraindik. Baina Aurki.com berrituak ere aurkibide funtzioa izaten jarraitzen du. 175 informazio iturri, ez dira, ez, Interneteko euskarazko gune guztiak, baina 175 horiek dira, preseski, beren edukiak gehien berritzen dituztenak, eta berrikuntza teknologikoetan jantzienak daudenak, RSS sindikazioa eskaintzen baitute. Bitacoras.com zerbitzu batek gaztelaniaz betetzen duen papera baino askoz zehatzago betetzen du Aurkik, gaur egun, euskarazko Interneteko esparruaren estaldura ekskainiz. RSSrik eskaintzen ez duenak, eta Aurkin ez denak, atzean geratzeko arriskua du.
Zerbitzu hauek berrikuntza dira euskaraz. Baina ez bakarrik euskaraz. Nobedadea dira Euskal Herriko Interneteko garapenean. Aurki.com da euskal sarearen esparruan sortutako lehen albistegi automatikoa. Herri honetan sortutako lehen feed irakurgailua. Bertako blogosferaren ikusmira bateratu bat ematen duen lehen baliabidea. Erdaraz ez dago orain artean halakorik.
Eibar.org elkarteatren orrietan informazio gehiago
Eibartarrak zerrendaren 7. urtemugan
Datozen egunetan beteko dira zazpi urte Eibartarrak zerrenda sortu zela.
Duela urtebete, 6. urtemugaren harira, mezu bat bidali nuen proposatzen Eibar.org aldatzea, software librera igarotzea eta blog komunitate bat sortzeko proposatuz.
Ez dakit inork ulertu zuen. Baina egin genuen afari bat, zeozer azaldu genuen han, eta batzuk animatu ziren. Udan jarri genuen martxan komunitate hori.
Duela zazpi urte ez zegoen blogik munduan, akaso. Duela urtebete, euskarazko dozenerdi bat izango ote zen? Gaur:
- Ibarretxek bloga dauka (pertsonala ez, baina bai ofiziala; euskalduna baino, akaso elebiduna)
- PCTV-EHAK-ek bloga dauka (ofiziala ez, baina bai pertsonala; euskalduna baino, akaso elebiduna)
- Euskarazko blogak ofizialki aurkezten dira DJ-ekin
- 100 blog izango dira igual euskaraz, eta Aurkin dago froga
- Hauteskunde egunean, Blogs & Beers topaketa egingo dugu Elgetan
Eibartarrak zerrenda ere martxa onean ikusten dut. Azken urtebete honetan, primiziak eta guzti izan dira. Hemen irakurri genion Markos Zapiaini Hondarribiko Jokinen suizidioarena, beste inon azaldu baino lehen. Lastima da Markosek gehiago ez idaztea: doktore izendatu dutenetik, ez digu kasurik egiten apenas.
Beste esklusiba, tira, nik neuk iradoki nuen: PCTV... Isilik geratu ziren Aukera Guztietako gure zerrendakideak, Mendigreen eta Gringo Elorza ;-)
Gora gu.
Volgako Batelariak gaur aurkezten dira Gasteizen, DJ eta guzti
Eibar.org elkarteko azken blogariaren bloga, Iban Zaldua eta lagunen Volgako Batelariak, gaur aurkezten da ofizialki Gasteizen, ekitaldi batean (Berria).
Nik dakidala, blog euskaldun batek sekula aurkezpenik^ ez du eduki, gaur arte... Hori bai, igartzen da Iban eta batelariak papererako jendea direla. Lortu dute albistea paperean ateratzea, orri nagusi bat Kultura atalaean Berrian, baina ez dute abisurik pasatu, ez Eibartarrak zerrendatik, ez blogetik bertatik... Eta hori eibarnautak egon badirela Gasteizen.
Gaueko 21:00etan, Gasteizko Gora tabernan da zita. Jakin dut disko-jartzaileak (DJ-ak) eta guzti izango direla.
Idazle bat Creative Commons lizentzia erabiltzen
Pozten naiz Juan Luis Zabala Pipi lizentzia libre batekin gauzak idazten ikusita. Gaztelumendi.org blogean txirrindularitzaz idatziko du Zabalak aste honetan.
Gaztelumendi.org gune horrek duen Creative Commons lizentzia Attribution-ShareAlike delakoa, benetan polita da, nire ustez. Nik neuk itzuli nuen halamoduz neure blog honetarako, eta poztu nintzen Gaztelumendik, beste batzuek bezala, berrerabili izan dutenean testutxo hori.
Behin, Sustatuko eztabaida batean, Inozentzio Goikoa batek galdera zorrotz bat egin zidan, lizentzia hori barik, PRSTV izenekoa hobe zala. Galdetu zidan orduan Inozentziok: Zer iritzi-miritzi duzu, Luistxo, proposamen nirte ustez ezin zentzuzkoago honetaz? Honen kontra ere izango duzu zerbait, seguru.
Oraindik ez dut erantzun zehatzik. Beharbada Juan Luis Zabalak izango du, Creative Commons Attribution-ShareAlike gustatzen baldin bazaio...
Aita Santua hil zeneko asteburua
Familian pasatu dut Aita Santua hil den asteburua.
Larunbatean, Gotzon Egiak gomendatutako erakusketa bat ikustera joan ginen. Photoshop gabeko argazkilaritza fantastikoa gustatzen bazaizue, ikusi Donostiako KMK-ko sotoetako erakusketa, benetan merezi du. Magia egiten dakiten bi argazkilari, Philippe Ramette eta Oliver Boberg. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren orrian esposizio horrek web propioa dutela dio, baina ez du lotura zuzenik ematen. Web eskasa dauka Kultura departamentu horrek.
Erakusketa horretara sartzera gindoazela, 12.10ak ziren, ez orduak puntuan, jo-ta-jo Artzain Oneko kanpaiak. Pentsatu genuen, hil da Aita Santua, baina ez. Gero jakin genuen, ezetz. Norbaiti prisa sartuko ote zitzaion.
Arratsaldez, DVD bat alokatu genuen, Mar Adentro. Bukatu zenean, Aita Santuaren matraka telebistan, baina oraingoan bai, oraingoan hila zela. Gu ikusten ari ginen bitartean. Mar Adentro 13 urtetik gorakoentzako pelikula omen, baina Peru 6 urteko semearekin ikusi genuen. Ez dakit zer zuen debekatzeko modukoa pelikulak. Gizon bat hiltzen? ez dago halakorik: espero nuen extren artean Sampedroren benetako bideoren bat egongo zela, baina hori ere ez, Javier Bardem ikusi genuen, zurrutadaz hartzen ura, zianuroa edukiko balu bezala. Hori da nagusientzako edukia? Edozein telefilmetan, hildako gehiago ikusten dituzte umeek. Ez bakarrik garai moderno hauetan: Julio Verneren liburuetan ere bai. Edo aspaldiko ipuinetan. Edo albistegi guztietan, Aita Santuaren agoniaren irudiekin lehen, eta bere gorpu hila orain, taula baten gainean...
Igandean emaztearen aitonaren ahizpa bisitatzera joan ginen, Inozentzi Iribar, 103 urteko andrea. Pozik jarri zen gure umeak ikusita, eta notiziak eroan genizkion irakurtzeko, ikusi eskuetan nola duen Aita Santuaren heriotzarena.
Inozentzik hiru semealaba izan zituen, eta hirurak hil dira, ilobarik ekarri gabe, bere aurretik. Urtero esaten du, bere urtebetetzean, Jainkoak eramango ote nau... Berak dimititu nahi duela ematen du, baina ez diote onartzen. Wojtylak ez zuen dimisiorik eman nahi, eta zese fulminantea erabaki zuren bere nagusiak.
