Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Buztan Luzearen soziolinguistika

Buztan Luzearen soziolinguistika

Luistxo Fernandez 2005/03/31 09:31

Erabili.com-en argitaratu dute euskarazko nire azken artikulua, eta komentario batzuk ere jaso ditu han. Medio horretan irten izanak, beste pentsakizun gehigarri batzuk ekarri dizkit gogora. Hizkuntzen jokoa edo talka, nolakoa ote da blogosferan? Zein ote da blogen buztan luzeko soziolinguistika propioa?

Susmo bat besterik ez da, baina hauxe da dudan susmoa: blogen buztan luzean, buztan lau-lau eta harpidetza murritzeko horretan, berdintsu da ingelesezko blog bat eta euskarazko bat. Blogari guztiek dute 15 harpideduneko audientzia potentziala, eta uste dut, berdintsu dela hizkuntzaren indarra.


Jakina, ingelesez edo gaztelaniaz dagoen blog batek, potentzialki, askoz irakurle gehiago izan ditzake, eta askok izan badituzte, baina blog ertainak, blog arruntak, mikrointeres zehatz bati zerbitzatzen dion blogariak, bere 15 laguneko zirkulutxoa izango du ingelesez. Blog ohikoenak horrelakoak dira ingelesez ere, buztan luzean galduta daude. Alde horretatik, ez dira asko desberdinduko euskarazko blog ohikoenetik.

Hortaz, hizkuntza gutxituaren estatus gutxituak hedabidearen irismenean eraginik ez duen hedabide mota berri baten aurrean gaude? akaso bai. Ikerlarien zain geratzen gara.

Hala ere, blogak banaka hartuta gertatuko litzateke egoera hori. Blogosfera bere osotasunean hartuta, ez, jakina. Gaztelaniazko edo ingelesezko blogosferak askoz pisutsuagoak dira. Eta ideia batek blog batetik bestera salto egiteko duen gaitasuna (informazioa berria edo meme errepikakorrak sortzeko gaitasuna), blogosferarekiko proportzionala delakoan nago. Ez bakarrik blogari gehiago daudelako interkonektatuta hizkuntza handietan, agregatzaile indartsuak haien zerbitzuan daudelako baizik (eta horiek laguntzen dute meme eta blog-ideia edo blog-albisteen hedapenean). Alderdi honetatik, optimismo gutxiago diglosiari begira. Baina bestean, argi izpi batzuk ikusten ditut.

Edozein modutan, idatziko dira tesiak... Zuberogoitiak paperera begira jarraitzen du, baina etorriko dira komunikatzaile are berriagoak.

Ingelesen Hilerriaren urtebetetzea

Portzierto, blog honek urtebete egin du, aurreko mezuaren eta honen artean. Hiru hizkuntzatan, eta jardun gehiena, euskarazkoan! Zorionak niri. Hala.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/04/04 11:34

Aupa, Luistxo! Eta zorionik beroenak, oso lan polita egiten ari zara-eta zure Ingelesen Hilerrian. Eutsi goiari!

iturri
iturri dio:
2005/03/31 23:52

Aupa Fernandez Ostolaza:

Zorionak artikulu honengatik eta beste askorengatik.

Zorionak ere urtebetetzeagatik.

Ala, a jugar a pala!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004