Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Idazle bat Creative Commons lizentzia erabiltzen

Idazle bat Creative Commons lizentzia erabiltzen

Luistxo Fernandez 2005/04/06 10:35

Pozten naiz Juan Luis Zabala Pipi lizentzia libre batekin gauzak idazten ikusita. Gaztelumendi.org blogean txirrindularitzaz idatziko du Zabalak aste honetan.

Gaztelumendi.org gune horrek duen Creative Commons lizentzia Attribution-ShareAlike delakoa, benetan polita da, nire ustez. Nik neuk itzuli nuen halamoduz neure blog honetarako, eta poztu nintzen Gaztelumendik, beste batzuek bezala, berrerabili izan dutenean testutxo hori.

Behin, Sustatuko eztabaida batean, Inozentzio Goikoa batek galdera zorrotz bat egin zidan, lizentzia hori barik, PRSTV izenekoa hobe zala. Galdetu zidan orduan Inozentziok: Zer iritzi-miritzi duzu, Luistxo, proposamen nirte ustez ezin zentzuzkoago honetaz? Honen kontra ere izango duzu zerbait, seguru.

Oraindik ez dut erantzun zehatzik. Beharbada Juan Luis Zabalak izango du, Creative Commons Attribution-ShareAlike gustatzen baldin bazaio...

Luistxo
Luistxo dio:
2005/04/07 18:12

Zabalak uzten ditu, bai, mezuak idazleen artean, baita blogetan ere. Markos Zapiainenean bezala.

Ez dirudi, ordea, erantzunak edukitzea gustatzen zaionik. Atzo Patxi Gaztelumendiren blogean zegoen mezu batean erantzuna utzi nuen neuk, goiko artikulukoa hain zuzen, eta gaurko, Gaztelumendik edo Zabalak edo biek, edo halabeharrak, ezabatzea erabaki dute.

patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2005/04/06 14:34

Gaztelumendi.org egiteko orduan, beti ibiltzen naiz pentsatzen, gunea norekin konpartitu. Nori zer eskatu. Idazteko, edo iritzia, edo irudi aldetik, kontseiluak...

Zorionez lagunarte jatorra daukat inguruan. Prest egoten dira gehienetan zerbait egiteko. Askotan eskatu barik ere bidaltzen dizkidate artikuluak edo iritziak, edo beste zerbait.

Pipi, Juan Luis Zabala, kazetari ona da. Baina Kulturan idazten du batez ere. Txirrindularitza zalea da, oso. Eta gure artean beti izaten ditugu hizpide Euskaltel Euskadi eta beste. Nik lehengusua duk ekipo horretan, eta berak Zubeldia du herrikide, beraz hizketarako gairik ez zaigu falta.

Artikulu labur eta txiki hauek ere hortik datoz, eta gustura nago horrelako firma bat blogean ikusita. Ondo laburbiltzen du ikusle askoren iritzia. Hori uste dut nik behintzat.

Copyleft lizentziena, oraindik ez da idazleen kezka. Ondo dakit hori, ordu asko ematen ditut idazleen artean, eta ezin konbentziturik nabil. Saiatu saiatzen naiz, baita adibide zehatzak jarrita ere... baina tira.

Gaur bertan, bizikleta tailerrera eroango dut, eta bueltan nire itzulien berri kontatuko dizuet, beharbada.

Juan Luis Zabala
Juan Luis Zabala dio:
2005/04/18 17:25

Pozten nau Patxik kontuak argitu dituela jakiteak.

Erantzunak jasotzea gustuko diat, Luistxo, eta baita neuk erantzutea ere. Blog-eo/Korre-ke-te-meo mobida honek piztu zidak jakinmin eta interes apur bat, egia esan, oso neurea sentitzen ez dudan arren. Baina ez nekian hik egindako komentarioari nola arraio erantzun. Gogora dezagun hik idatzitakoa:

"Behin, Sustatuko eztabaida batean, Inozentzio Goikoa batek galdera zorrotz bat egin zidan, lizentzia hori barik, PRSTV izenekoa hobe zala. Galdetu zidan orduan Inozentziok: Zer iritzi-miritzi duzu, Luistxo, proposamen nirte ustez ezin zentzuzkoago honetaz? Honen kontra ere izango duzu zerbait, seguru. "Oraindik ez dut erantzun zehatzik. Beharbada Juan Luis Zabalak izango du, Creative Commons Attribution-ShareAlike gustatzen baldin bazaio..."

PRSTVE? Creative Commons Attribution-ShareAlike? Arranopola! Nik lizentziak, Luistxo, poetikoak baino ez ditiat erabiltzen, eta horiek ere juxtu-juxtu eta beldurrez bezala, benetako fedez ez baina edukazioz oso kristaua naizelako.

Fuerte segi eta ez utzi bazterrak nahastu eta harrotzeari.

Juan Luis Zabala

patxik
patxik dio:
2005/04/08 23:02

Egunero kronika bitxi, polit, arin eta jator bat idatzi du Juan Luis Zabalak gaztelumendi.org gunerako. Egunero, arrastiro, etapa bukatu eta gutxira, BERRIAn Kultura saileko lanak egiten zituen bitartean. 5 egunez, Euskal Erdiko txirrindulari itzuliak gure bazterrak hunkitu dituen egunotan hain zuzen ere.

Nik, blog horretako editoreak, ezjakina ni, modu manual batean ibili naiz testuok editatzen. Eta egunero post berri bat sortu, eta aurreko egunetako mezuak batzen nituen. Bezperako mezua borratuz.

Horra hor neure akatsa, Luis Fernandezen erantzun bat ere "borratu" dudanean. Barka nazala Luisek, benetan. Barkamena eskatzen diot mundu guztiaren aurrean, otoi.

Bere kezka hemen ageri da, post honen sarreran, balio ahalko du, gaztelumendi.org bisitatzen duten hamaika lagunek jakin dezan.... egingo ahal diozue trackback gaztelumendi.org guneko azken albisteari -zeina ez dudan inoiz, inolaz, inon ezabatuko- mundu guztiak, Luisen gogoeten berri izan dezan.

Barkatua izango al naiz, euskal blogosferako partaideen aldetik?

17an birra bat neure kontu, Elgetan.

Ikusi arte.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004