Eibartarrak zerrendaren 7. urtemugan
Datozen egunetan beteko dira zazpi urte Eibartarrak zerrenda sortu zela.
Duela urtebete, 6. urtemugaren harira, mezu bat bidali nuen proposatzen Eibar.org aldatzea, software librera igarotzea eta blog komunitate bat sortzeko proposatuz.
Ez dakit inork ulertu zuen. Baina egin genuen afari bat, zeozer azaldu genuen han, eta batzuk animatu ziren. Udan jarri genuen martxan komunitate hori.
Duela zazpi urte ez zegoen blogik munduan, akaso. Duela urtebete, euskarazko dozenerdi bat izango ote zen? Gaur:
- Ibarretxek bloga dauka (pertsonala ez, baina bai ofiziala; euskalduna baino, akaso elebiduna)
- PCTV-EHAK-ek bloga dauka (ofiziala ez, baina bai pertsonala; euskalduna baino, akaso elebiduna)
- Euskarazko blogak ofizialki aurkezten dira DJ-ekin
- 100 blog izango dira igual euskaraz, eta Aurkin dago froga
- Hauteskunde egunean, Blogs & Beers topaketa egingo dugu Elgetan
Eibartarrak zerrenda ere martxa onean ikusten dut. Azken urtebete honetan, primiziak eta guzti izan dira. Hemen irakurri genion Markos Zapiaini Hondarribiko Jokinen suizidioarena, beste inon azaldu baino lehen. Lastima da Markosek gehiago ez idaztea: doktore izendatu dutenetik, ez digu kasurik egiten apenas.
Beste esklusiba, tira, nik neuk iradoki nuen: PCTV... Isilik geratu ziren Aukera Guztietako gure zerrendakideak, Mendigreen eta Gringo Elorza ;-)
Gora gu.