II Eibarko Pintxo Txapelketa arrakastatsua
Gaur, 2005.eko azaroaren 24an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean II. EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:
1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.
2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu.
3) Pintxo sarituak erabaki
- Pintxo Onenari Saria: ATERPE (Bidebarrieta Kalea)
- Pintxo Orijinalaren Saria: TUPI - AZPI. (Untzaga Plaza)
- Aipamen berezia TXALTXA (ISASI kalea), KOSKOR (CALBETON kalea) eta XANIA (Juan Gisasola kalea) tabernei pintxoen berrikuntzagatik
EIBARKO II PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.
Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.
Txapelketaren argazki gehiago hemen. Pintxoen izen eta argazkiekin
II Eibarko Pintxo Txapelketaren Akta
II. "EIBARKO PINTXO TXAPELKETA"ren AKTA
Gaur, 2005.eko azaroaren 24an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean II.EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:
1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.
2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu
3) Pintxo sarituak erabaki
- Pintxo Onenari Saria: ATERPE (Bidebarrieta Kalea)
- Pintxo Orijinalaren Saria: TUPI - AZPI. (Untzaga Plaza)
- Aipamen berezia TXALTXA (ISASI kalea), KOSKOR (CALBETON kalea) eta XANIA (Juan Gisasola kalea) tabernei pintxoen berrikuntzagatik
EIBARKO II PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.
Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.
Eibarren, 2005.eko azaroaren 24an
--------------------------------
ACTA DEL II. CONCURSO DE PINCHOS DE EIBAR
Reunido el 25 de noviembre de 2005 a las 22:30 en los locales de ARRATE KULTUR ELKARTEA el jurado del II. CONCURSO DE PINCHOS DE EIBAR" ha tomado las siguientes determinaciones::
1) Agradecer su participación a todos los concursantes.
2) Resaltar la calidad de todas los pinchos presentados, el incremento de calidad y nivel respecto a la edición anterior y la dificultad en la toma de la decisión de los pinchos premiados
3) Decidir los pinchos premiados
- Premio al Mejor Pintxo: ATERPE (Bidebarrieta Kalea)
- Premio al Pintxo más original: TUPI - AZPI. (Untzaga Plaza)
- Mención especial a TXALTXA (ISASI kalea), KOSKOR (CALBETON kalea) y XANIA (Juan Gisasola kalea) por la innovación de los pintxos.
La entrega de premios del II. CONCURSO DE PINCHOS DE EIBAR tendrá lugar el 30 de noviembre en el transcurso de la FERIA DE SAN ANDRES
El jurado: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA y UNAI MAGUNAZELAIA.
En Eibar, a 24 de noviembre de 2005
Cava dastaketa, Jesus Oleaga sukaldariarekin
Hitzaldi-Dastaketa izan dugu gaur arratsaldean, Sobre el cava izenpean eta Jesus Oleaga sukaldari eta sommelierraren gidaripean Champagne eta Cava ardoak ezagutzeko eta dastatzeko abagunea izan dugu, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan.
Frantziako Reims inguruko Chanpaign eremuan hoztasunaren eta hezetasunaren eraginez, mahastiek fruitu urria ematen dute; Kataluinan berriz, kontrakoa gertatzen da, fruituak ugariak dira. dio Oleagak.
Cava eta Idiazabal gazta zein ondo ezkontzen diren erakutsi digu Oleagak, Euskal Herria eta Kataluinaren arteko anaitasuna azalduz.
Bihar Eibarko II Pintxo Txapelketa izango dugu.
Txokolate jardunaldia: Klaxk elkartea eta Anton Azpiazu
Euskal Herrian eta bereziki Oñatin Txokolatearen Kultura, ohiturak, anekdotak eta besta gauza asko kontatu dizkigu, Klaxk Txokolateroen Elkarteko Anton Azpiazu Lehendakariak, gaur arratsaldean Txokolatearen kulturaren inguruan hitzaldia eskeini digun hitzaldi eta dastaketan.
Anton Azpiazu oñatiarrak txokolatearen etorrera, historia, kultura eta sekretoak jorratu ditu bere hitzaldian.
Jende ugari hurbildu da Arrate Kultur Elkartera eta Hitzaldiarekin batera, Antonek eta Klaxk elkartetik ekarritako txokolate mota ezberdinak dastatu dira. Azpiazuk txokolate ezberdinen arteko aldiak eta berezitasunak azaldu ditu, Zahor, Jambala! eta beste txokolate gozo-gozo eta on-onak dastatu dugun bitartean.
Argazki gehiago hemen
Kultura eta gastronomia azaroan
Bi hitzaldi-dastaketa, Txokolatea eta Cava Ardoen inguruan, eta Eibarko II Pintxo Lehiaketa antolatu ditugu azaro bukaera honetarako, Sanandresetarako giroa berotu nahiean.
Txokolatea eta Kaba. Hitzaldi-dastaketak
Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan bi gastronomia hitzaldi-dastaketak antolatu dira: Aurtengo gaiak Txokolatea eta Cava ardoa.
Azaroak 22an TXOKOLATEA
Hitzaldia: Txokolatearen kultura Euskal Herrian. Klaxk Txokolateroen Elkarteko Anton Azpiazu Lehendakariak Txokolatearen kulturaren inguruko hitzaldia eskeiniko digu arratsaldeko 19:30ean, Arrate Kultur Elkartean.
Anton Azpiazuk Txokolatearen etorrera, historia, kultura eta sekretoak jorratuko ditu bere hifzaldian. Hitzaldiarekin batera, Bartzelonako kakao etxetik etkarritako txokolate mota ezberdinak dastatuko dira. Azpiazuk txokolate ezberdinek arteko aldiak eta berezitasunak azalduko ditu.
Azaroak 23 CAVA ardoak
Hurrengo egunean Hitzaldi-Dastaketa berri bat izango dugu: Sobre el cava Jesus Oleagak emango duena. Zita, arratsaldeko 19:30ean, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan.
Hitzaldia eta Cava ardo ezberdinen dastaketa izango dugu Jesus Oleaga sukaldari eta sommelierraren eskutik.
Azaroaren 24an, Eibarko pintxo onenaren bila: II Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.
Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko II Pintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.
Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!
Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.
Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.
Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.
Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 24an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.
Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.
Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 24rako prestatu beharko dira.
Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur Elkartean, 943.202.299 telefonora deituz, 19:30etatik 21:00etara.
Astitzko Kobak. Txango kulturala
Datorren urriaren 1ean, larunbata, ARRATE KULTUR ELKARTEAk TXANGO KULTURALA antolatu du Astitzko Kobetara, Aralarreko San Migelen inguruan.
BISITAK
Mendukilo koba : www.mendukilo.com
Artzainzulo:sala de entrada a la que aún llega la luz natural y que, gracias a sus enormes dimensiones, suele estar bastante iluminada. En ella se observan las primeras formaciones geológicas modestas. Al final de la sala, se encuentra el tubo de Jentileioque tras un breve recorrido lleva a las entrañas de la cueva, hasta el distribuidor denominado Hartz Zuloa (agujero del oso), desde donde se accede al resto de las salas.
Laminosin: la principal característica de esta sala es la gran cantidad y diversidad de formaciones geológicas: estalactitas, estalagmitas, gourgs… que pueden ser observadas desde muy cerca.
Herensugearen Gotorlekua: una longitud de sesenta metros, y una altura que en algunos puntos llega hasta los veinte, dan un idea del espectacular tamaño de esta sala, su más importante seña de identidad, aunque no la única.
Ikusentzutekoak Harrera zentroan
SISTEMA MULTIMEDIA La visita estandard, que se realizará principalmente por una pasarela flotante, se apoyará en tres puntos: el sistema multimedia, las explicaciones de los guías y los momentos de total silencio que piensan proponer para "escuchar y disfrutar con el sonido natural de las cuevas". El recorrido se realizará en grupos guiados de 20-30 personas como máximo y su duración está estipulada en unos 50 minutos.
ARGIBIDEAK
Irteera goizeko 9:00etan Eibarko Autobus geltokitik, Ego-Gain kalean, izango da eta txangoaren prezioa, Bidaia, bazkaria, kobak eta museoetarako sarrerak barne direlarik, 30 eurotakoa da. Arrate Kultur Elkartearen Bazkideentzat 27 euro.
Izen emateak:
Egunero 19,00etatik 20:30etara (ostiraletan 18:00-19:30) Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan, ordu berean elkarteko 943.202.299 telefonoan edo arrate.kultu@eibar.org helbide elektronikoan.
Margolaritza Ikastaroak
Urtero bezala, margolaritza ikastaroak antolatu dira Arrate Kultur Elkartean.
Irailetik aurrera Elixabet Eguren margolariak astean bi egunean eta ordutegi ezberdinetan eskeiniko ditu bere ikastaroak interesatuta dauden guztientzat.
Matrikula epea irailaren 12tik irailaren 30a bitartean izango da.
Edozein argitasunerako edo izena emateko elkarteko telefonora deitu (943.20.22.99) edo e-postaz gurekin kontaktuan jarri: arrate.kultu@eibar.org
Maite Bolumburu. Erakusketa Topalekuan
Udako oporren ostean, Maite Bolumburu artistaren erakusketa berri batekin ireki dugu Zuloagatarren kaleko Topaleku erakusketa aretoa.
Erakusketan Maite Bolumburu margolariak bere azken lanak izango ditu erakusgai. Denok zaudete gonbidatuak.
Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Elkarrizketa egin dio Iker Aranberrik Belarrondoko blogean, eta horrela dio Maite Bolunburuk:
Gehien bat olioa eta tenperak erabiltzen ditut margotzeko. Akuarela ere erabili izan dut baina ez dut olioa bezala menderatzen, olioa da gehien gustatzen zaidana. Akuarelarekin margotzeko pazientziarik ez dut. Oso margo polita egiten egon zintezke baina edozein unetan ur gehiegi erabiltzeagatik dena izorra dezakezu. Grafito hautsarekin margotzea ere gustoko dut, oso margo bereziak egin daitezke, grabatuen antzekoak. Oso zikina da baina emaitzak merezi du.
Bisita ezazu Topalekuko erakusketa!
Lorcaren Romacero Gitano
Joan zen ostiralean, Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces osatzen duten taldea gitarran Edit Desa musikariaren laguntzarekin eta Alberto Toledano Teknikaria lanetan zelarik, Federico Garcia Lorca poetaren Romancero Gitano-tik ateratako bertsoekin UNA NOCHE DE VERANO izeneko ikuskizuna aurkeztu zuten.
Hona hemen argazki batzuk:
Udako Diaporamen astea
Martxan dugu Udako Diaporamen astea, goiko argazkian Kepa Gonzalez eta Gema Arruageta, asteazkeneko saioa prestatzen.
Beheko argazkian, asteartean Joseba Egibar argazkilari eta bidaiariaren Etiopia saioko argazkia.
Ostiralerarte martxan. Ostegunean Kepa Gonzalez, Diapolan etxeko zuzendariak bi lan aurkeztuko dizkigu, Km0 eta Fresne. Ostiralean antzerkia izango dugu.