Maite Bolumburu. Erakusketa Topalekuan
Udako oporren ostean, Maite Bolumburu artistaren erakusketa berri batekin ireki dugu Zuloagatarren kaleko Topaleku erakusketa aretoa.
Erakusketan Maite Bolumburu margolariak bere azken lanak izango ditu erakusgai. Denok zaudete gonbidatuak.
Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Elkarrizketa egin dio Iker Aranberrik Belarrondoko blogean, eta horrela dio Maite Bolunburuk:
Gehien bat olioa eta tenperak erabiltzen ditut margotzeko. Akuarela ere erabili izan dut baina ez dut olioa bezala menderatzen, olioa da gehien gustatzen zaidana. Akuarelarekin margotzeko pazientziarik ez dut. Oso margo polita egiten egon zintezke baina edozein unetan ur gehiegi erabiltzeagatik dena izorra dezakezu. Grafito hautsarekin margotzea ere gustoko dut, oso margo bereziak egin daitezke, grabatuen antzekoak. Oso zikina da baina emaitzak merezi du.
Bisita ezazu Topalekuko erakusketa!