Kultura eta gastronomia azaroan
Bi hitzaldi-dastaketa, Txokolatea eta Cava Ardoen inguruan, eta Eibarko II Pintxo Lehiaketa antolatu ditugu azaro bukaera honetarako, Sanandresetarako giroa berotu nahiean.
Txokolatea eta Kaba. Hitzaldi-dastaketak
Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan bi gastronomia hitzaldi-dastaketak antolatu dira: Aurtengo gaiak Txokolatea eta Cava ardoa.
Azaroak 22an TXOKOLATEA
Hitzaldia: Txokolatearen kultura Euskal Herrian. Klaxk Txokolateroen Elkarteko Anton Azpiazu Lehendakariak Txokolatearen kulturaren inguruko hitzaldia eskeiniko digu arratsaldeko 19:30ean, Arrate Kultur Elkartean.
Anton Azpiazuk Txokolatearen etorrera, historia, kultura eta sekretoak jorratuko ditu bere hifzaldian. Hitzaldiarekin batera, Bartzelonako kakao etxetik etkarritako txokolate mota ezberdinak dastatuko dira. Azpiazuk txokolate ezberdinek arteko aldiak eta berezitasunak azalduko ditu.
Azaroak 23 CAVA ardoak
Hurrengo egunean Hitzaldi-Dastaketa berri bat izango dugu: Sobre el cava Jesus Oleagak emango duena. Zita, arratsaldeko 19:30ean, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan.
Hitzaldia eta Cava ardo ezberdinen dastaketa izango dugu Jesus Oleaga sukaldari eta sommelierraren eskutik.
Azaroaren 24an, Eibarko pintxo onenaren bila: II Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.
Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko II Pintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.
Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!
Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.
Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.
Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.
Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 24an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.
Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.
Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 24rako prestatu beharko dira.
Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur Elkartean, 943.202.299 telefonora deituz, 19:30etatik 21:00etara.