Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Mikel Astarlozari enbido

Mikel Astarlozari enbido

Mikel Iturria 2009/07/12 18:29
Frantziako Tourra twitter-en. Lance Armstrong.

Nire ingeles urriarekin gustatzen zait Armstrong-en twitter jarioa segitzea. Aurreko batean norbaitek esaten zidan ez zeukala garbi berak idazten ote duen edo ez, baina nik esango nuke baietz, marketing kontuetan asko baitaki Lancek.

Izugarria da ikustea une honetan 1.384.452 jarraitzaile dituela. Berak, berriz, 100 lagun jarraitzen ditu soilik. Kuriositatez egon naiz begiratzen ea zeintzuk ezagutzen nituen zerrenda pribilegiatu horretatik: Kurt Asle Arvesen, Andy Schleck, Cadel Evans, Manuel Quinziato, Simon Gerrans, Allan Davis, Viatcheslav Ekimov, Christian Vande Velde, Levi Leipheimer, Ivan Basso, George Hincapie, Johan Bruyneel, Axel Merckx...

Beraz, familia eta lagunez gain, txirrindulari profesional edo txirrindularitza munduko jende asko jarraitzen du. Horiek guztiek nagusiki ingelesez idazten dute, baina jarraituenak 53.000 follower ditu (tokitan dago Texaskoaren marka).

Maite Goñirengatik izan dut twitteatzen duten Tourreko 20 txirrindularien zerrendaren berri. Artikuluxka blog espainol batean agertu da, baina txirrindulari español bakarra dago bertan: Carlos Sastre. Avilakoa Tourrarekin batera hasi da twitteatzen eta gaztelaniaz zein ingelesez aritzen da. Kasu honetan, esango nuke ez dela bera orain arteko mezu guztiak twitteatzen dituena. Harrigarria egin zait Alberto Contador ez egotea twitter-en. Are gehiago, hainbeste taldekidek sare sozial hori erabiltzen dutela ikusirik.

Etxera etorrita, Mikel Astarlozari enbidoa bota nahi diot: Berria egunkarira egunero bidaltzen duenaz aparte, twitter kontua zabaltzea eta urtea amaitu aurretik Lance Armstrong-ek jarraitzen dituen 100 laguneko klubean azaltzea.

Amaitzeko aholku bat: entzun Javier Vizcaínok gaur goizean bertan Pedro Horrillori eginiko elkarrizketa. Bikaina.

Eguneratzea. 21:35: Javi Vizcaínok igo du jada elkarrizketa bere blogera. Bertan irakur ditzazkezue JVren inpresioak baita solasaldia bera entzun edota jaitsi, gordetzeko modukoa delako.
iturri
iturri dio:
2009/07/13 16:46

Kaixo Ramon: nik ez diot estimu handirik Lanceri, baina txapeldun bat dela argi daukat. Zazpi tour irabaztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta gaur egun dabilen moduan ibiltzea ere ez da makala.

Dena den, gertuko jende askorentzat bai dela eredugarri Texasekoa. Galdetuko diet zergatik.

Hori bai: lehen orain baino gutxiago maite nuen.

iturri
iturri dio:
2009/07/31 19:52

Duela gutxi jakin dut Mikel Astarloza suspenditu dezaketela EPO hartzegatik. Sustantzi hori antzeman zioten ekainaren 26an, lehiaketaz kanpo, eginiko kontrol batean.

Nik animo mezu bat bidali nahi diot, lehenik eta behin, ataka konplikatu honetatik bizirik atera dadin.

Goizean berarekin egin dut topo Amarauna irratsaioan (entzun audioa ) eta enbido hau jakinarazi diot, ahal izan dudan moduan, antenan.

Eutsi gogor!

iturri
iturri dio:
2009/07/14 00:11

Kaixo Ramon:

Esan dut hasieran ez naizela oso Armstrongzalea, baina Ander Izagirreren blogean iritzia aldarazi zidan zerbait irakurri nuen duela zenbait hilabete. Armstrong escribe a Irizar izeneko artikuluan Izagirrek kontatzen du Markel Irizar minbiziaz gaixotu zenean Armstrong-ek berarekin izandako harremana.

Luis Guinea kazetariaren Los detalles de un mito apuntean dator jatorrizko informazioa.

ramon
ramon dio:
2009/07/13 19:51

Profesionala dela ez dut zalantza izpirik. Orain nire baieztapenaren funtsean zera dago, profesinal guztiak ez dira eredu. Adibidea finantzial mailan, Madoff ez da eredu, naiz eta orain gutxi arte "the finantial star" izan. Texanoen inguruan beti dago eztabaida, inori galdetzen badiok, azpaldiko txirrindularitzako esamoldea honegatik galdetu "il capitano e il capitano", noski italiatik datorrena, Astanako il capitano Contador da, beraz ixilik egon, lagundu, eta egoerak aukeran ipintzen badu beharbada, berriro ixilik egon eta lagundu. Texanoa berera ordea, horregaitik ez da eredu, zentzu berean bainan guztiz arrazoi kontrakoagatik pentsa zergaitik GUZTIEN iritziz eta eztabaidarik gabe Billabatarra txapeldun handia den, ze guztien gainetik errepidean eta txirrindularitza "langintzan"eredu izan delakoz. Beste gauza bat gure gazteei begira, ez da eredu arrazoi berberagatik. Foball mailan antzerakoa gertatzen da, dena balio du eta ez da horrela. Gure gazteei baloreetan ezitzeko ezin bestekoan dira eredu batzuk, eta hauek nire ustez Texanoak ez ditu betetzen, amerikarren entzera Far West eko estilo kutsoa duelako. Hauek dira nire arrazoiak. Ah¡ Tourreko antolatzaileek gustora egongo dira ze aurtengo tourraren notizia Astana, Texanoa eta Madrildarra, morboa salgai. Hau ez da nire ustez kirol mailako notizia peto petoa, gaur egun hain gogoko ditugun reality show arenak baino. Orain komertzial neurrietan neurtzen asten bagara, akabo¡

ramon
ramon dio:
2009/07/13 15:45

Lance ez da txirrindulatza eta kirol munduko eredu ona. Bai ez da eredu ona, kirola irabazi baino zerbait gehiago, eredu mailan behintzat. Kirol bizitzan esan eta izan ditu nahiko perla bitxi, orain marketinean galtzeko, otsoa beti otso.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter