Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Kazike ez da beti ron marka bat

Kazike ez da beti ron marka bat

Mikel Iturria 2008/02/22 06:00
Ezagun batek bidali zidan urte hasieran bere lagun batek Extremadurako egungo jauntxokeriari buruz idatzitako artikulu bat. Enpresari bat aipatzen zen testuan. Orain enteratu naiz Gipuzkoan negozio bat baino gehiagoren jabe dela. Jauntxo edo kazikerik bai gurean?

Manuel Cañadaren hamahiru folioko artikuluaren izenburua "Humos y caciques" da. Zaila da pantailan irakurtzea, baina komeni da inprimatzea eta lasai-lasai leitzea.

Gaur egungo Extremadurako jauntxokeria eta klientelismoa aztertzeko, herrialde horretako enpresari garrantzitsuenaren ibilbideari erreparatzen dio egileak. Alfonso Gallardo Jerez de los Caballeros herrikoa da eta bertako Fundiciones Gallardo enpresako langileek izan ziren bere metodoak pairatzen lehenak. Hala ere, 1992an sorturiko Siderúrgica Balboa enpresan abiatu zen gizon honen ibilbide loriatsua. Cañadak kontatzen duenez, Ardila ibaiaren alboan zeuden lurrak desjabetu zituen Extremadurako Juntak eta, gainera, 27 milioi euroko dirulaguntza eman zion gure gizonari. Horrela erraztu zioten inperioa martxan jartzea.

Gaur egun tematuta dago Extremaduran bertan petrolio-findegi bat egin guran. Cañadak dioen bezala, mundu guztia aldaketa klimatikoarekin kezkatuta dagoenean, proiektu megalomanoa jarri nahi dute martxan. Izan ere, 1800 milioi euroko inbertsioa behar omen da aurrera egiteko (Junta prest dago 360 milioi jartzeko). Dena den, kontra egiten ari den mugimendu anitza antolatu da jada eta ez dute erraza izango.

Urrutiko kontuak direla uste baduzue, Gipuzkoako hiru enpresa indartsuetako akzioduna dela esango dizuet. Corrugados Azpeitia, Corrugados Lasao eta, erosi berri duen, Errenteriako paper-fabrika. Noticias de Gipuzkoa egunkariak kontatzen duenez 200 milioi euro pagatuko omen ditu Papresa erosteagatik. Artikulua abenduaren 21ekoa da eta bertan dio azken tramiteren bat falta zela erosketa gauzatzeko. Alfonso Gallardo taldearen webgunean oraindik ez da agertzen enpresa honi buruzko informaziorik.

Galderak: ba al dago jauntxo edo kazikerik Euskal Herrian? Nolakoa da klientelismoa gurean? Nor izango da gure Manuel Cañada? Eta gure Alfonso Gallardo?

En castellano

Jon
Jon dio:
2008/02/27 22:53

Ez dakit Euskal Herrian kazikerik ba ote den (bo, jakin bai; Praileaitzekin edota AHTrekin negozioak egiten dituztenak dira nagusiak, baina ez daukat hori frogatzeko modurik...), baina badira Extremadurako kazikeen gehiegikeriak pairatu dituzten asko eta horrexegatik bizi dira gure artean aspaldian. Baita bere seme-alabak ere. Zorionak Harrikada honengatik. Altzatar bat.

iturri
iturri dio:
2008/02/29 01:43

Eskerrik asko Jon bisitaren arrasto sinatua uzteagatik. Arrazoia duzu, zenbat extremeño etorri zen Euskal Herrira hango kazikeen gehiegikeriak albo batera utzi nahian.

Dena den, lehengoan egon nintzen Extremadurako presidentearen blogean eta ez nuen inpresio txarrik jaso. Ez dirudi Ibarraren sagakoa denik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter