Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Kanposantuan

Kanposantuan

Mikel Iturria 2008/04/08 06:00
Duela hamar egun tanatorioan nengoen lagun baten aitaren heriotza zela-eta. Ez zen astebete pasa eta berriro beste bisita bat: amautxia (ama besoetakoa) hil zen apirilaren 3an.

Aspaldian ez nion bisitarik egin. Alzheimerraren eragina nabarmena omen zen, baina oraindik ere elkarrizketa bat mantentzeko gai zela esan didate. Tuteran hil zen gurpildun aulkian paseatzen zuten bitartean. Han bizi zen alaba gazteenarekin.

Larunbat goizean izan zen enterrua. Lehenengo Irungo tanatoriotik pasa ginen eta ondotik karabanan joan ginen Blaiako kanposanturaino. Eguraldi zoragarria, argitsua eta eguzkitsua. Blaian geundela jada, apaizak errezatu ostean hilerriko bi langileen atzetik joan ginen familiaren panteoira.

Panteoian sartu ondoren eta harlauza gainean jarri aurretik, hildakoaren suhi batek bezperako gauean idatzitako zenbait lerro irakurri zituen. Unerik hunkigarriena izan zen (niretzat behintzat). Gizon honen nobia zen hildakoaren alaba eta 2007ko ekainean hil egin zen. Hitz sentituak leitu zituen Ramonek.

Nengoen tokitik, San Martzial mendiaren goialdean dagoen ermita ikusten zen. Irungo nekazal eremuan dagoen Ibarlako lurrak ere bai. Zelai berde-berdeak erdibitzen dituen autopistaren grisak, noski. Autopistatik eskuin aldean Irungo zonalderik urbanoa.

Apirilean hil da amautxia eta Irunen bera da ezkondu arte (edo nobiarekin bizi arte, behintzat) opila oparitzen dizuna San Markos egunaren bueltan (apirilaren 25ean). Badira zenbait urte jada ez nuela opila harenean jasotzen, baina aurten seguru berarekin gogoratzen naizela egun hori iristerakoan. Goian bego.

Gurasoekin joan nintzen gero beste zenbait hilobi ikustera. Beste behin denbora zein azkar pasatzen den konturatzeko balio izan zuen. Ustez duela urte gutxi hildako jendearen benetako heriotz-datari erreparatu eta zer nolako sorpresak: hamar, hamabost, hogei, hogeita bi, hogeita lau urte pasa dira…

Eskerrak oraindik nire aitak, hildakoaren anai gazteenak, urteak betetzeko ohiturarekin jarraitzen duen. Atzo egin zituen 76. Gida-baimena kendu berri diote, baina uste baino hobeto hartu du albistea.

En castellano

iturri
iturri dio:
2008/04/11 00:28

Arrazoi duzu, Leire. Eta eskerrak mezuagatik.

Nola daramazu 40 urte bete berri izana? Diferente sentitzen al zara?

Musu bat.

leire
leire dio:
2008/04/09 13:43

Aupa,Iturri! Heriotzak jotzen gaituenean konturatzen gara hor dagoela beti, uste baino hurrago. Gure gizarte honetan, bizitzatik urrundu dugu eta ez dakit ona den. Behin 40 betez gero, gauza horiek presenteago daude :-) Animo Iturri eta musu bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter