Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Galtzeimer (X) Erroak

Galtzeimer (X) Erroak

Mikel Iturria 2008/09/10 23:25
Atzo goizean ingresatu genuen atta Donostiako egoitza batean. Aspaldian gertaturiko istorio bat kontatuko dut gaur.

Ohar garrantzitsua: blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea.

1979-80 urteen bueltan, telebista espainolean Raíces telesaila arrakastatsua botatzen zuten, Afrikatik Ameriketara esklabo eramandako Kunta Kinte gizasemearen istorioa, Alex Haley idazlearen eleberrian oinarriturikoa.

OHO amaitu gabe nuen oraindik eta baserrian bizi ginen. Beheko solairuan sukaldea, komuna eta ukuilua. Goiko solairuan gurasoen, anaiaren eta nire gelaz aparte, egongela.

Denok lotara joanak ginen, baina atta komunera jaitsi zen. Eskaileratik gora, nire koartoko argia piztuta zegoela ikusteko aukera zegoela ez nuen kalibratu. Cajahorrosak (Probintzialak? Munizipalak?) oparitutako Alex Haley idazlearen liburua irakurtzen ari nintzen buru-belarri eta ezin amata argia.

Irakurketan erabat murgildurik nengoela, haserre bizian sartu zen gelara. Liburua kendu, lurrera bota eta argia alferrik gastatzen ez ibiltzeko esan zidan.

Liburuaz ez naiz gogoratzen. Kunta Kintez, bai, telebisioan ateratzen zelako, nahiz eta nik ez ikusi (berandu botatzen zutelako). Liburua gurasoen etxean ikusten nuenean eta kolpearen ondorioz zuen orbaina ikusten nuela, beti gogoratzen nintzen egun hartan gertaturikoa. Aldiz, ez dut attaren zaplastekorik gogoan. Haserrealdi hura eta beste batzuk bai (une goxoak ere bai).

Laboaren kanta berregokituz (hegoak fuera): "Erroak ebaki banizkio…". Horrela sentitzen naiz egunotan. Are gehiago atta egoitza batean utzi dugularik. Ez zegoen beste aukerarik, baina gogorra da.

Karrusela abiadura hartzen hasi zenean, ezagun batek esan zidana dut gogoan iltzatuta. Haren ama dementziak  eraman zuen. Ondo zekien zetorkiguna: "Saihestezina ez da tragikoa. Animo, pazientzia, ahalik eta umore gehiena. Ezin da ezer egin. Jan dezala, garbia egon dadila, ahalik eta gutxien sufri dezala. Bai, ondo pentsatuta, badakit oso mingarria dela".

Jobim maisuak zioen bezala, “Tristesa nao tem fim / felicidade sim”.

Raíces

oier g
oier g dio:
2008/09/11 17:09

Aittari egin ahal detsazuen oparirik onena: senideak ahal danik ondoen egotea, eta alkar maittatzia. Bera konturatzen dan edo ez dan, ez detsa asko ardura.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/09/11 21:53

Zeure kronika guztiak irakurtzen nabil, eta alde batetik gogorarazten deusta geuk arestian pasautakoa, baina beste alde batetik zeugaz izugarri identifikauta sentitzen naz eta horrek ondo sentiarazten nau. Eskerrik asko ba, Iturri, sendagarria izango da zeuretzat barneko gauza asko kanporatzen dituzulako, baina baita beste batzuontzako be.

iturri
iturri dio:
2008/09/11 23:08

Bai, eskerrik asko Oier eta Patxi, baita mezua utzi didazuen gainerakoei ere.

Patxi: oraindik ere ez dakit ondo ari ote naizen gauza hauek publikatzen. Hamar apunte egin ditut jada eta ez naiz orain atzera botako, baina, tira, idatzi duzunak pozten nau.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter