Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Galtzeimer (VIII) Heriotzaren inguruan

Galtzeimer (VIII) Heriotzaren inguruan

Mikel Iturria 2008/08/30 20:53
Umeak dituzunean parkeak dira elkarguneak. Gurasoak zahartzen direnean, berriz, ospitaleak dira elkartzeko tokiak eta heriotzaren inguruan ari zara berbetan.

Ohar garrantzitsua: blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea.

Nabarmena da azken bolada honetan nire idazkietan dagoen kutsu ezkorra. Oporren ondorengo sindromea gainean badaukazu, hobe ez irakurtzea. Nirea, berriz, oporren bete-betean dudan sindromea da.

Bai, nekatuta nago, baina aurrera segitzea beste erremediorik ez dago. Amaren famili-medikuak (kabezerakoa garai batean) zera esan omen zioen aurrekoan: "zure senarraren egoera zein den ikusita, ez dute hobeto zaintzen gehiago maite dutenek, gaixotasunaz dakien jendeak baizik".

Aste honetan pertsona bat hil egin zen gure aurreko gelan. Ez da gela horretan hiltzen den pertsona bakarra, baina gertukoa egin zait haren kasua. Anaiari txanda hartzen nion bitartean izan nuen heriotzaren berri. Semea-edo zebilen alde batetik bestera bueltaka, urduri, telefonoa eskuan zuela.

Arratsaldean amak hitz egin zuen pasilloan gero gauean hil egin zen andrearen senarrarekin. Duela 16 urte antzeman omen zioten Alzheimerra. Azken zazpi urteak pasa omen ditu egoitza batean. Hiltzera ekarri omen zuten bezperan Bidasoako Ospitalera. Lasaitu ederra hartuko zuen familiak, baita gaixoak berak ere.

Ostegunean bertan egin zuten hileta-elizkizuna nire laguna den Albertoren amaren alde. Gutxienez 8 urte eman ditu minbiziarekin borrokan, gorputzak kieto esan duen arte.

Eibartarrak posta zerrendakidea zen Jorge Kruzeta ere hil egin da egun hauetan. Zerrendan aipatu dute e-maila utzi zuela prest lagunei eta sendiari bidaltzeko bere heriotzaren berri emateko. Horrela enteratuko ziren asko.

Eta aste honetan ere enteratu dira komunikabideak Benta Berri auzoko 77 urteko gizon batek bere buruaz beste egitea erabaki zuela ekainaren 24aren bueltan. Errespetua eta bidai on berarentzat.

Aita, seguruenik, egun batzuk barru sartuko dugu Donostiako egoitza batean. Berak oraindik ez daki ezer eta ez dakit nola hartuko duen albistea.

En torno a la muerte

ana m.
ana m. dio:
2008/08/31 15:59

Muxu handi bat, Mikel. Muxu handi bat.

leire
leire dio:
2008/09/03 18:42

Epa, Iturri! gogorra benetan bizi dozuna! Animo esatiakin badakitt ez dana ezer arintzen, baina esan bihar detsut gustora irakortzen dodala zure kronika hau. Pentsatzen dot barrua hustutzeko balio detsula. aprobetsau ba! Ala, guapo, laztanik haundixena zuri eta zure ingurukueri. Eta badakizu, zeozer bihar badozu badakizu nun naguan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter