Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Galtzeimer (VI) Olinpiar Jokoak

Galtzeimer (VI) Olinpiar Jokoak

Mikel Iturria 2008/08/23 12:43
Seul 1988 vs. Pekin 2008. Ben Johnson vs. Usain Bolt. Olariaga vs. Zakilixut.

Michael Phelps alde batera utzita, Olinpiar Jokoetako beste izar nagusia Usain Bolt atleta jamaikarra izan da. Gehienok jakingo duzue, baina 100, 200 eta 4 x 100 metroetako lasterketetan txapela janzteaz gain, munduko errekorra hobetu du hiruretan.

Berari begira 1988an Seulen ospatutako Jokoekin gogoratu naiz. Asian ospatzeaz gain, aita ere gaixo zegoen orduan, munduko markak puskatu ziren 100 metroetan, atleta jamaikarrak bietan tartean, eta abar…

Gogoratzen dut hemengo goizeko 5:00ak aldera korritu zela karrera hura. Ben Johnson  jatorri jamaikarreko korrikalari kanadiarrak 9 segundo 79 ehuneneko behar izan zituen nik gehiegi maite ez nuen Carl Lewis estatu batuarrari aurrea hartzeko. Gero dopatze kontuak etorri ziren eta akabo Johnsonen txapela eta errekorra.

Oker ez banago, handik gutxira etorri zen Donostiara Johnson, Euskadiko Sei Orduetara, eta Zakilixut-en tira bat dut gogoan. Bette Davis aktorea ere sartu zuen tartean Olariagak. Aktorea Zinemaldira etorri ondoren, handik gutxira hil egin zen.

"Bette Davis, Bette Davis… eta Davis joan".

"Ben Johnson, Ben Johnson… eta Johnson etorri".

Ez ditut behar den bezala jarraitu Zakilixuten tirak azken bolada honetan, baina uste dut ez duela ezer egin oraingoz Usain Bolt-ekin. Zain nago.

Los Juegos Olímpicos
patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/08/27 20:31

("Baliabideak" mezuan idatzi nahi neban hau baina ezin izan dot). Beste mezu batean zeuk komentautako gauza bat hona ekarri nahi dot, "Afegi" alkartekoekin ibiltzearena alegia. Uste dot oso aukera interesgarria dala zeure amarentzat, eta parkatuko deustazu atrebentzia. Geure kasuan antzeko zeozer gertatu jakun, amak hasieran ez ebala ezer jakin nahi Minbiziaren aurkako Alkartekoekin egoteaz, eta denporagaz onuragarria dala ikusi dau eta gaur egun be lantzean behin gelditzen dira afaltzeko eta abar. Geure esperientzia behintzat positiboa izan da. Aurrera bolie!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter